Bilatu
Sartu
  • izan HITZAKIDE
  • nor gara
  • zozketak
  • eskaintzak
  • denda
  • hemeroteka
Bilatu
  • Albisteak
    • Gaiak
      • Aisia
      • Ekonomia
      • Euskara
      • Gizartea
      • Hirigintza
      • Ingurumena
      • Jaiak
      • Kirola
      • Kultura
      • Politika
      • Udala
      • Orokorra
    • Herriak
      • Errenteria-Orereta
      • Lezo
      • Oiartzun
      • Pasaia
    • Generoak
      • Albisteak
      • Editorialak
      • Elkarrizketak
      • Erreportajeak
      • Iritzia
      • Kronikak
      • Publirreportajeak
  •  Multimedia
    • Argazkiak
    •  Bideoak
  • Agenda
    • Zerrenda
    • Hilabetea
    • Agendan parte hartu
  • Zozketak
  • Eskaintzak
  • Denda
  • ADIMEN ARTIFIZIALA
  • Zerbitzu gida
  • Nor gara
  • Argitalpen politika
  • Aniztasun politika
  • Pribatutasun politika
  • Cookieak
  • izan HITZAKIDE
  • nor gara
  • zozketak
  • eskaintzak
  • denda
  • hemeroteka
Sartu
Kultura

Igandean, 'Nahiak' kantata estreinakoz

Herriko historia berreskuratzeaz gain, etorkizun hurbileko erronken inguruko hausnarketa izango du helburu. 19:00etan hasiko da emanaldia.

Ezkerretik eskuinera, Iñaki Queralt Artxibo eta Liburutegi udal zinegotzia, Aizpea Otaegi Errenteriako alkatea, Iñigo Legorburu kantataren letren egilea, Iñigo Casali musika konpositorea, eta Andoni Sierra eta Arantxa Arzamendi, Andra Mari abesbatzaren zuzendari eta lehendakaria, hurrenez hurren.
Beñat Agirresarobe
Errenteria-Orereta
2022/04/08

Datorren igandean, apirilaren 10ean, Errenteriako Lekuona Fabrikan “Nahiak” izeneko kantataren emanaldia eskainiko dute, estreinaldian. Emanaldia arratsaldeko 19:00etan hasiko da, eta ordubete iraungo du.

Gaur eguerdian, bada, egitasmoa aurkeztu dute sortzaileek. Prentsaurrekoan azaldu duten moduan, elkarlanean ekoiztutako kantata da honakoa. Izatez, kantatak abestu egiten diren musikak dira, abesbatza, bakarlari eta musika taldeek lagunduta. Kantataren musika Iñigo Casali konpositoreak sortu du, eta letren zein testuen egilea, ordea, Iñigo Legorburu da. Era berean, obra Andoni Sierra Andra Mari abesbatzaren zuzendariak zuzenduko du, elkarte berdineko orkestra eta Irene Fraile, Ana Sagastizabal, Josu Cabrero eta Jesus Garcia bakarlariekin batera. Errenteriako Udala eta Arte Eskola zein Donostiako Francisco Escudero kontserbatorioa elkarlanean aritu dira aipatutakoekin.

Besteak beste, “Nahiak” Errenteria-Oreretako herriaren sorreraren urteurrenaren harira sortutako proiektua da. Andra Mari abesbatzaren proposamena izan zen herria kantata bidez omentzea, izan ere horrelako aurrekaririk ez zegoen eta. Hala, helburua herriaren historia gogorazi eta omentzea izango da batetik; eta bestetik, aurrerantzean Errenteriak herri gisa edukiko dituen erronken inguruko hausnarketa ariketa bat izan nahi du kantatak. Horregatik, askotarikoak izango dira emanaldian ukituko diren gaiak: ingurunea, migrazioa, teknologia, etab. Casali eta Legorbururen hitzetan, pandemia testuinguruan oztopoak nabariak izan badira ere, elkarlan bidez aurrera egin du proiektuak. Bestela, emanaldia zuzena eta hurbila izango dela gaineratu dute, ikusleak gehiegi pentsatu behar gabe barnera dezan.

Sarrerak dagoeneko salgai daude, hiru eurotan. Internet bidez erosi daitezke esteka honetan; edo Lekuona fabrikan bertan fisikoan: gaur, ostirala, arratsaldeko 20:00ak arte; bihar, larunbata, goizeko 09:00etatik arratsaldeko 14:30etara; edo igandean, emanaldia hasi baina ordubete lehenago arte.

Azken berriak

Harpidetu zaitez gure buletin irekira!
Astekarko eduki nagusiak, asteko albiste ikusienak, martxan ditugun zozketa eta egitasmoak, asteburuko egitarauen agenda eta askoz gehiago!
Ostiralero zure posta elektronikoan.

Harpidetu

Datuak ondo jaso dira. Eskerrik asko.

Izen-abizenak eta posta elektronikoa sartu behar dira.

Posta elektronikoak ez du formatu zuzena.

Arazo bat gertatu da eta ezin izan da izena eman. Jarri gurekin harremanetan mesedez eta barkatu eragozpenak (Akatsaren kodea:).



Zerbitzu Gida

 

 

Agenda

Eguraldia

Iturria:tiempo.com

Azken 7 egunetako irakurrienak

 

 

Azken berriak

Harpidetu zaitez gure buletin irekira!
Astekarko eduki nagusiak, asteko albiste ikusienak, martxan ditugun zozketa eta egitasmoak, asteburuko egitarauen agenda eta askoz gehiago!
Ostiralero zure posta elektronikoan.

Harpidetu

Datuak ondo jaso dira. Eskerrik asko.

Izen-abizenak eta posta elektronikoa sartu behar dira.

Posta elektronikoak ez du formatu zuzena.

Arazo bat gertatu da eta ezin izan da izena eman. Jarri gurekin harremanetan mesedez eta barkatu eragozpenak (Akatsaren kodea:).

  • 943 34 03 30
  • oarsobidasoa@hitza.eus
  • Irun kalea 8, Errenteria-Orereta 20100
  • Nor gara
  • Argitalpen politika
  • Aniztasun politika
  • Pribatutasun politika
  • Cookieak
Babesleak:
Hasi saioa HITZAkide gisa

Saioa hasten baduzu, HITZAkide izatearen abantailak baliatu ahal izango dituzu.

HITZAkide naiz, baina oraindik ez dut kontua sortu SORTU KONTUA

Zure kontua ongi sortu da.

Hemendik aurrera, zure helbide elektronikoarekin eta pasahitzarekin konektatu ahal zara, HITZAkide izatearen abantaila guztiak baliatzeko.

Sartutako datuak ez dira zuzenak.
Zure kontua berretsi gabe dago.
 
 
 
(Pasahitza ahaztu duzu?)
 
 
SARTU
 
Pasahitz berria ezarri da eta zure helbide elektronikora bidali da.
Sartutako datuak ez dira zuzenak.
 
(Identifikatu)
 
 
 
 
BIDALI
 

Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea

HITZAkide izan nahi dut
Aldatu zure pasahitza
Pasa hitza ondo aldatu da.
 
 
 
 
 
 
 
Aldatu
 
Oraindik ez zara HITZAkide?

Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaratik, modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.

Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea.

HITZAkide izan nahi dut

Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaratik, modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.