Bilatu
Sartu
  • izan HITZAKIDE
  • nor gara
  • zozketak
  • eskaintzak
  • denda
  • hemeroteka
Bilatu
  • Albisteak
    • Gaiak
      • Aisia
      • Ekonomia
      • Euskara
      • Gizartea
      • Hirigintza
      • Ingurumena
      • Jaiak
      • Kirola
      • Kultura
      • Politika
      • Udala
      • Orokorra
    • Herriak
      • Errenteria-Orereta
      • Lezo
      • Oiartzun
      • Pasaia
    • Generoak
      • Albisteak
      • Editorialak
      • Elkarrizketak
      • Erreportajeak
      • Iritzia
      • Kronikak
      • Publirreportajeak
  •  Multimedia
    • Argazkiak
    •  Bideoak
  • Agenda
    • Zerrenda
    • Hilabetea
    • Agendan parte hartu
  • Zozketak
  • Eskaintzak
  • Denda
  • ADIMEN ARTIFIZIALA
  • Zerbitzu gida
  • Nor gara
  • Argitalpen politika
  • Aniztasun politika
  • Pribatutasun politika
  • Cookieak
  • izan HITZAKIDE
  • nor gara
  • zozketak
  • eskaintzak
  • denda
  • hemeroteka
Sartu
Euskara

[Erreportajea] Lekukoa eskuan, euskararen lekukotza ahoan eta bihotzean

Juli Del Solek eta Xabier Dorronsorok Oroitzene AEKren lekukoa eramango dute igande goizaldean. Urduri daude, haientzat esanahi handikoa baita AEKren iniziatiba erraldoiaren protagonistetakoak izatea.

Urko Etxebeste Petrirena
Lezo
2022/04/08

Igande goizaldea, 04:15 inguru. Herriko eragile askotako ordezkariek egingo duten moduan, Juli Del Sol Bermejo eta Xabier Dorronsoro Zabaleta zain egongo dira, 22. Korrikaren lekukoaren zain. Oroitzene AEKren zatia egingo dute haiek. Urduri, zirraraz daude. «Nola biziko dudan une hori? Gauza asko pasako zaizkit burutik. Aurrekoetan ere lekukoa hartu izan dut. Sentimendu asko azaleratzen dira, ohorea da. Euskal Herri osoa zure eskuan duzu», azaldu du Del Solek. «Hunkigarria izango da, bai. Oroitzenen gaude, oso gustura gainera. Egunero Hamaika Telebistan ikusten dut, alaba Nafarroan izan dut Korrikan. Barruko zuntz horiek ukitzen ditu Korrikak. Euskaraz bizi nahi dugula adierazteko modu bat da Korrika», aitortu du Dorronsorok.

Biak ala biak adinekoak dira. Euskaltegian daude. Del Sol ez da Euskal Herrian jaioa, baina gazte-gaztetatik atxiki da bertako herri mugimendura, tartean euskaltegira nahiz euskara eskoletara, «ez dut oso ondo hitz egiten euskaraz. Baina beti erabiltzen saiatzen naiz».

Dorronsorok, aldiz, etxean jaso zuen euskara. Erretiroa hartuta alfabetatzeari ekin dio: «Gau Eskoletan Pello Garbizurekin, Patri Urkizurekin, Agustina Lizarazurekin eta beste hainbatekin euskara ikasten aritutakoa naiz, gaztea nintzela. Gazteek badute joera euskara baztertzeko. Haiengandik jaso nuen nik, eta beste askok, euskararekiko sena. Gero AEK sortu zuten herrian. Baina lanagatik ezin izan nuen aritu. Orain, denaren aurretik euskara jarri dut. Horrek betetzen nau».


ERABILERAREKIN KEZKA
Lezo herri euskalduna da. Herritarren gehienak daki euskara. Erabilera, ordea, ez dator bat ezagutza horrekin. Horren gaineko kezka dute biek. «Gazteek batez ere baztertzen dute euskara. Dituzten erreferente nagusienak atzerriko hizkuntzetakoak dira. Erraz jotzen dute alde horretara. Gu gaude adierazteko euskaraz egin behar dela. Akuiluarekin ibili behar da. Eta pentsatzen dut gora joango dela erabilera pixkanaka-pixkanaka, eta hori Korrikari esker ere izan daiteke», nabarmendu du Dorronsorok. Del Solek aipatu du, gazteen artean ere kontzientzia duen jendea badagoela, gero eta gehiago direla euskara mingainean dutenak, «Korrikak horretan laguntzen du».

AEKren iniziatiba erraldoiari buruz hitz egiterakoan behin baino gehiagotan hunkitu da Del Sol. «Korrikak oroitarazten digu nor garen», dio Dorronsorok. Herritarren arteko elkarlanaz, bat egiteaz mintzatu dira biak, bai euskararen gaian bai eta bestelakoetan ere. «Hori ikustea sekulakoa da. Indarra dugu, eta elkartzen garenean edozer egin dezakegu. Horren adibide da Korrika». Lekukoa igande goizaldean eraman arren, badakite euskararen lekukotzak astelehenean, asteartean eta aurrerago etorriko diren egun guztietan bizi-bizi egon behar duela. «Juli da horren adibidea. Dakien bezala hitz egiten du euskaraz. Baina hitz egiten du. Hori da zabaldu behar den mezua. Euskara ikastea ondo dago, baina hitz egin behar da», adierazi du Dorronsorok.

Azken berriak

Harpidetu zaitez gure buletin irekira!
Astekarko eduki nagusiak, asteko albiste ikusienak, martxan ditugun zozketa eta egitasmoak, asteburuko egitarauen agenda eta askoz gehiago!
Ostiralero zure posta elektronikoan.

Harpidetu

Datuak ondo jaso dira. Eskerrik asko.

Izen-abizenak eta posta elektronikoa sartu behar dira.

Posta elektronikoak ez du formatu zuzena.

Arazo bat gertatu da eta ezin izan da izena eman. Jarri gurekin harremanetan mesedez eta barkatu eragozpenak (Akatsaren kodea:).



Zerbitzu Gida

 

 

Agenda

Eguraldia

Iturria:tiempo.com

Azken 7 egunetako irakurrienak

 

 

Azken berriak

Harpidetu zaitez gure buletin irekira!
Astekarko eduki nagusiak, asteko albiste ikusienak, martxan ditugun zozketa eta egitasmoak, asteburuko egitarauen agenda eta askoz gehiago!
Ostiralero zure posta elektronikoan.

Harpidetu

Datuak ondo jaso dira. Eskerrik asko.

Izen-abizenak eta posta elektronikoa sartu behar dira.

Posta elektronikoak ez du formatu zuzena.

Arazo bat gertatu da eta ezin izan da izena eman. Jarri gurekin harremanetan mesedez eta barkatu eragozpenak (Akatsaren kodea:).

  • 943 34 03 30
  • oarsobidasoa@hitza.eus
  • Irun kalea 8, Errenteria-Orereta 20100
  • Nor gara
  • Argitalpen politika
  • Aniztasun politika
  • Pribatutasun politika
  • Cookieak
Babesleak:
Hasi saioa HITZAkide gisa

Saioa hasten baduzu, HITZAkide izatearen abantailak baliatu ahal izango dituzu.

HITZAkide naiz, baina oraindik ez dut kontua sortu SORTU KONTUA

Zure kontua ongi sortu da.

Hemendik aurrera, zure helbide elektronikoarekin eta pasahitzarekin konektatu ahal zara, HITZAkide izatearen abantaila guztiak baliatzeko.

Sartutako datuak ez dira zuzenak.
Zure kontua berretsi gabe dago.
 
 
 
(Pasahitza ahaztu duzu?)
 
 
SARTU
 
Pasahitz berria ezarri da eta zure helbide elektronikora bidali da.
Sartutako datuak ez dira zuzenak.
 
(Identifikatu)
 
 
 
 
BIDALI
 

Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea

HITZAkide izan nahi dut
Aldatu zure pasahitza
Pasa hitza ondo aldatu da.
 
 
 
 
 
 
 
Aldatu
 
Oraindik ez zara HITZAkide?

Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaratik, modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.

Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea.

HITZAkide izan nahi dut

Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaratik, modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.