Onurak kirol instalazioetan alta ematen dutenentzat
Sustapen kanpaina bat jarri dute martxan 2022ko denboraldiari begira herritarrak aktibatzeko helburuarekin.
Galtzarabordako Udal Polikiroldegia. Galtzarabordako Kiroldegiko eta Fanderiako Igerilekuetako udal kirol instalazioetan sustapen kanpaina berri bat abiatu dute 2022ko denboraldiari begira herritarrak aktibatzeko helburuarekin.
Hori dela eta, apirilaren 13a arte (egun hori barne), kirol instalazioetan alta ematen duten pertsonek honako onurak izango dituzte:
- %100eko deskontua izena emateko matrikularen kostuan, bai abonu orokorraren modalitatean, bai igerilekuko abonuaren modalitatean.
- Apirila, doan.
- Entrenamendu plan pertsonalizatua.
- Lehen 100 izen emateak toalla bat izango dute opari.
Kanpainaren onurak eskuratzeko maiatzeko eta ekaineko kuotak ordaindu behar dira izena ematerakoan.
Argibide gehiagorako, Galtzarabordako Udal Kiroldegiko harreran eta 943 44 96 90 telefonoan; Fanderiako Udal Igerilekuko harreran eta 943 34 44 23 telefonoan; edo Be One-en webgunean aurkituko dute interesdunek.
