Sartu
  • izan HITZAKIDE
  • nor gara
  • zozketak
  • eskaintzak
  • denda
  • hemeroteka
  • Albisteak
    • Gaiak
      • Aisia
      • Ekonomia
      • Euskara
      • Gizartea
      • Hirigintza
      • Ingurumena
      • Jaiak
      • Kirola
      • Kultura
      • Politika
      • Udala
      • Orokorra
    • Herriak
      • Errenteria-Orereta
      • Lezo
      • Oiartzun
      • Pasaia
    • Generoak
      • Albisteak
      • Editorialak
      • Elkarrizketak
      • Erreportajeak
      • Iritzia
      • Kronikak
      • Publirreportajeak
  • Agenda
  • Bitxikeriak
  • Denda
  • Zozketak
  • Multimedia
    • Argazkiak
    • Bideoak
  • Nor gara
  • Argitalpen politika
  • Aniztasun politika
  • Pribatutasun politika
  • Cookieak
  • izan HITZAKIDE
  • nor gara
  • zozketak
  • eskaintzak
  • denda
  • hemeroteka
Sartu

Soinuenea, herri musika hogei urtez fresko mantentzen

Oiartzun
Kultura

Soinueneak hogei urte bete ditu. Oiartzungo Ergoien auzoan dute egoitza, eta herri musika aztertu eta dibulgatzeaz arduratzen dira. Juan Mari Beltranek «bizitzako helburuetako bat» bete zuen.

soinuenea xx urtez Duela bi asteburu egin zuten zarrabete topaketa.
2022/04/08
Erik Gartzia Erik Gartzia

iritsi da Juan Mari Beltran (Donostia, 1947). Andoaindik dator, Soinueneak han jarri behar duen erakusketa prestatzetik. Jubilatuta dago, baina ez erretiratua: herri musikari eskaintzen dizkio eguneko ordu gehienak.

Ergoiengo museoa ireki zutenetik hogei urte bete ziren pasa den martxoaren 1ean. Proiektu hori nola sortu zen galdetzean, «telegrafikoki» azalduko duela esan du Beltranek, telegrafoak erabiliagoak ziren garai batera joanez.

Ia arnasarik hartu gabe bota du: «Zazpi urterekin hasi nintzen Etxarriko musika eskolara joaten. Txistua eta klarinetea jotzen hasi nintzen. 15 urterekin, Donostiara etorri ginen bizitzera, eta Isidro Ansorenarekin harremanetan jarri nintzen, baita euskal dantza taldeekin ere. Argian ginela, Juan Antonio Urbeltz dator, eta Jorge Oteiza inguruan zebilen. Herri kulturari beste begirada bat eman genion; Mauricio Elizalde txistua jotzen entzuten genuen, eta zerbait berritzailea entzuten genuen, bizi-bizia. Ondoren Aita Donostia ezagutu nuen, baita Bela Bartok ere».

Kontaketa kronologikoan eten txiki bat egin du, herri musika etengabe berritzen den zerbait dela aldarrikatzeko. Euskal Herritik kanpora ateratzeak herri musikarekiko interesa areagotu ziola gaineratu du: «Berdintasunak eta ezberdintasunak ikusten dituzu soinu tresnak, diskoak eta beste erosten. Pixkanaka materiala biltzen hasten zara. 1990erako, talde asko etortzen zaizkizu galdezka ea hau eta bestea baduzun. Kanpokoentzako zerbitzu horri erantzutea oso zaila da».

Urte hartan idatzi zuen egun Soinuenea den proiektuari buruzko lehenengo zirriborroa. Horrekin batera, baina, Jorge Riezu laguntzen hasi zen, Aita Donostiaren kantutegiari buruzko lana egiteko. Lau urte pasatu zituen Beltranek jardun horretan. 1994an, zirriborro hura tiraderatik atera, marduldu, eta aurreproiektu bat sortu zuen, ateak «kax-kax jotzen» hasteko.

Ituren eta Oiartzunek bere interesa adierazi zuten. «Hernaniko Musika Eskolan egiten nuen lan orduan, eta lana bukatzean joan-etorria egiteko, hobe geratzen zitzaidan Oiartzun». 1995ean hasi ziren materiala Ergoienera eramaten. «Bi asto eta ate etzan bat mahai moduan, ordenagailu bat gainean, eta hor hasi ginen inbentarioa egiten. Zazpi urte eman genituen prestaketan».

Soinuenearena «abentura» bezala definitu du, eta ilusioarekin bizitzen jarraitzen duela nabaritzen zaio. «Lehengo astean Mutrikuko hiru talde izan genituen, eta bisita motzegia egin zitzaiela esan ziguten. Hori niretzako da…», adierazi du, eskuak zabalduz eta gora begira, asebetetzen duela irudikatu nahian.

juan mari beltran

Juan Mari Beltran, edateko erabiltzen den lastotxo bati doinuak ateratzen.

«Bizitzako helburuetako bat» bete zuela berretsi du. «Batek esaten zuen bezala: ‘Bestela, zertarako etorri gara?’. Uste dut ni honetarako etorri nintzela, eta horretan jarraitzen dugu, ilusio handiarekin». Bere esanetan, proiektuak «martxa hartua» du, eta bete behar zuen funtzioa betetzen duela. «Beste kontu bat da toki handiago bat beharko genukeela».

Euskal Herrian zein kanpoan «erreferentzia» direla nabarmendu du. Beltranek adibide hurbila jarri du: pasa den astean Berlingo flauta irakasle batek kontsulta egin zien. «Gure txikitasunean handi samarrak», esan du, barrez.

Lan bukaezina
Berretsi duenez, beraien lana ez da bukatu. Aldatu bai, baina bukatu ez. «Gertatzen dena da», argitu nahi du, «1965eko Juan Mari hura mutil kozkor bat zela, helduagoak ziren pertsonei grabatzen. Gaur egun, ni baino askoz gazteagoak direnak grabatzen ditut».

Herri musika bizirik dagoen artean jarraituko du biltzen. Izan ere, herri musika bera garatzen doala nabarmendu du. «Interesgarria izango litzateke entzutea Oiartzungo 50 urtekoek nola kantatzen dituzten abesti zaharrak. Ez dute kantatuko Juan Mari Lekuonak duela 50 urte erregistratuko zuen bezala. Tokatu zait bertso doinuak gazteagoei grabatzea. Gozada bat da. Hortxe dago hori guztia», esan du, fonoteka erakutsiz.

«Norbaitek zerbait kantatzen du, eta telefonoko grabagailuarekin erregistratzen dut. ‘Errepikatu berriro’, esaten diot, eta hartzen dut. Zerbait freskoa entzuten dut». Herri musikak erakargarria izaten jarraitzen duela aldarrikatu du. Anekdota bat kontatu du Beltranek.

Alegian gertatu zitzaion pasadizo baten berri eman du. «Tabernetan ematen dituzten lastotxo batekin joalditxo bat egin nuen». Bulegoan duen zulodun lastotxo bat hartu du, eta jotzen hasi da. Kontatzen jarraitu du: «Afaltzera joan ginen, eta plaza ondotik pasatzean, han entzun nuen kontzertuan egondako haur bat, tabernan eskatutako lastotxo bat jotzen. Play Station edukiko zuen hark, baina… Zein kontent joan nintzen etxera».

Etengabe berritu eta herriarekin lotura duen eragilea

Soinuenea Fundazioak bi erakunde kudeatzen ditu. Alde batetik dago Herri Musika Eskola, eta bestetik, Soinuenea museoa. Herri Musika Eskolan hainbat instrumentu jotzen ikasteko aukera dagoela gogorarazi du Joseba Zabaleta Soinueneako teknikariak. Zerrendatzen hasi da: «Herri perkusioan daude txeramelak, kanabera, danborra eta panderoa. Horrez gain, xirularru gaita, txistua, dultzaina, txalaparta, biolina eta alboka».

1999ra jauzi egin du Zabaletak. «Eskola hau muntatzean, pentsatu zen Oiartzunen bazegoela eskaintza bat, Haurtzaro Ikastolak eta Elizalde Herri Eskolak zein Ibargain Musika Eskolak ematen zutena. Hortik kanpo zer eskaini genezakeen hausnartzen hasi ginen. Txalapartarekin hasi ginen, eta gaur egun arteko eskaintza eman arte joan gara osatzen. 72 matrikula dauzkagu gaur egun; ikasle asko pasatu da hemendik». Herrikoak ez ezik, Bidasoko eta Donostialdeko ikasleak ere badituzte.

Museoan bisitak eskaintzen dituztela gogorarazi du. Bakarka izan daitezke, audiogidarekin. Taldeak ere jasotzen dituzte. «Gehienak ikastetxeak dira, bisitarien %80 inguru. Gainontzekoak dira musikazaleak. Turista bakan batzuk ere jasotzen ditugu, batez ere udan». Biblioteka, fonoteka, irudi artxiboa, edota Juan Mari Beltranen soinu tresna bilduma ere Soinuenean gordetzen dituzte.

«Material hori guztia bildu, gorde, katalogatu eta abar egin behar da». Soinu tresnak, katalogatuta, 1.680 dituzte, eta beste batzuk daude oraindik katalogo lan hori egiteke dutenak. Dokumentuei dagokienez, 25.000 inguru jaso dituzte: aldizkariak, liburuak, esku-orriak, kartelak, diskoak…

«Beste atal bat izango litzateke landa lanean grabatutakoa, ez editatutakoa. Batez ere Beltranek 1960ko hamarkadatik aurrera grabatu duen materiala izango litzateke, baserrietan, zaharren egoitzetan eta abar. Noizbait gure webgunean kontsultagarri izatea da gure helburua, baina oraindik koska handi bat falta da», adierazi du Zabaletak.

Urteroko ekitaldiak
Urtero kontzertu zikloa antolatzen du, urtaroko bat. Beti izaten dira kontzertu bikoitzak: kanpoko talde bat ekartzen dute, eta bestea Euskal Herrikoa da. Bien arteko berdintasunak eta diferentziak azaleratzea dute helburu, besteak beste.

Gainera, kontzertu egun horretan, goizez, familientzako kontzertu didaktikoak ematen dituzte. Izan ere, Abaraxka ludotekarekin elkarlanean daramatzate hainbat urte, eta hilean behin, saio bat egiten dute. Kantua, dantza eta abar lantzen dituzte saio horietan.

Urtean behin jardunaldiak antolatzen dituztela azaldu du Zabaletak. Europako kantzioneroak izan ziren iaz landutako gaia. «Aurten atseden hartuko dugu, pandemiarekin pixka bat okertu delako», zehaztu du. 2023ko martxoan musu-gitarrari buruz arituko dira.

soinuenea hogei urtez

Soinueneko erakusketa bertatik bertara bisita daiteke, baina baita birtualki ere.

Soinuenearen ekitaldiak ez dira hor geratzen: kale bueltak antolatzen dituzte, musikarien topaketak, herri musikaren barruan antolatu nahi dutenei azpiegitura uzten diete, beste erakundeekin elkartrukeak, musika eskolekin kolaborazioak…

Aldizkaria ere publikatzen dute, beraien webgunean bisita daitekeena, eta erakusketa ibiltariak antolatzen aritzen dira. Orain Andoaingo Bastero kultur etxean ikus daiteke, adibidez.

Webgunea, berritzen
Soinuenearen webguneak hamabost urte baino gehiago ditu, bertsio ezberdinekin. 2016tik aurrera «jauzi handia» eman zutela adierazi du Zabaletak. Pandemiarekin jauzi hori are handiagoa izan dela uste du, «abiadura bizitu» dela.

Horregatik, museo fisiko bat eta beste bat digitala dituzte. Soinueneak «abantaila» bat izan du: museoak elikatzen dituen fitxak ez direla urte bakarrean egin. «Oinarri ona dugu hor. Soinu tresnen katalogazioak hasieratik eginda dauzkagu». Horrez gain, fitxa horietako bakoitza eduki multimediarekin «jantzi» dutela nabarmendu du. Pandemiak sortutako geldialdia horretarako baliatu dute, bisitaririk jaso gabe izan direlako.

Modu horretan, 185 tresna esanguratsuenen 3D argazkiak atera dituzte. Beste askori bideoak eta audioak ezarri dizkiete, bisita birtual horiek aberaste aldera. «Dena aldatzen ari da, eta gu, zorionez, mundu horretara egokitzen ari gara. Argi daukaguna da hemendik aurrera horrela izango dela, eta guk lanaren zati handi bat eginda daukagu».

Oiartzungo eragileekin harreman estua dute. Abaraxkaz gain, asko dira elkarlanean aritzen diren eragileak: Lartaun Abesbatza eta txistulari taldea, Ibargain musika eskola, Oidultz dultzaineroekin, Olarri dantza taldea, Oiartzun Irratia, azoka eta horrelakoetan parte hartzen saiatzen dira, eta auzoetako festetan presentzia izan ohi dute… «Oiartzunen gaude, eta gure jardunaren ehuneko handi bat herrian bertan egiten dugu, nahiz eta Soinueneak nazio museo bokazioa duen nolabait».

Azken berriak

Azken berriak jakin nahi dituzu? Harpidetu gure buletinera!

Harpidetu

Datuak ondo jaso dira. Eskerrik asko.

Izen-abizenak eta posta elektronikoa sartu behar dira.

Posta elektronikoak ez du formatu zuzena.

Arazo bat gertatu da eta ezin izan da izena eman. Jarri gurekin harremanetan mesedez eta barkatu eragozpenak (Akatsaren kodea:).

Oarsoaldeari buruzko kalitatezko informazioa eta gertukoa jaso nahi dudalako. Euskaraz bizi nahi dudalako eta hizkuntzaren biziberritzea bultzatu nahi dudalako.Herrigintza egin nahi dudalako.Oarsoaldeko euskarazko komunitatearen parte izan nahi dudalako. Oarsoaldeko herritarrok behar dugulako.

Iruzkinen atala

Eguraldia

Iturria:tiempo.com

Agenda

«
maiatza 2022
  • maiatza 2022
  • apirila 2022
  • martxoa 2022
  • otsaila 2022
  • urtarrila 2022
  • abendua 2021
  • azaroa 2021
  • urria 2021
  • iraila 2021
  • abuztua 2021
  • uztaila 2021
  • ekaina 2021
  • maiatza 2021
  • apirila 2021
  • martxoa 2021
  • otsaila 2021
  • urtarrila 2021
  • azaroa 2020
  • urria 2020
  • martxoa 2020
  • otsaila 2020
  • urtarrila 2020
  • abendua 2019
  • azaroa 2019
  • urria 2019
  • iraila 2019
  • uztaila 2019
  • ekaina 2019
  • maiatza 2019
  • apirila 2019
  • martxoa 2019
  • otsaila 2019
  • urtarrila 2019
  • abendua 2018
  • azaroa 2018
  • urria 2018
  • iraila 2018
  • abuztua 2018
  • uztaila 2018
  • ekaina 2018
  • maiatza 2018
  • apirila 2018
  • martxoa 2018
  • otsaila 2018
  • urtarrila 2018
  • abendua 2017
  • azaroa 2017
  • urria 2017
  • iraila 2017
  • uztaila 2017
  • ekaina 2017
  • maiatza 2017
  • apirila 2017
  • martxoa 2017
  • otsaila 2017
  • urtarrila 2017
  • abendua 2016
  • azaroa 2016
  • urria 2016
  • iraila 2016
  • abuztua 2016
  • uztaila 2016
  • ekaina 2016
  • maiatza 2016
  • apirila 2016
  • martxoa 2016
  • otsaila 2016
  • urtarrila 2016
  • abendua 2015
  • azaroa 2015
  • urria 2015
  • iraila 2015
  • abuztua 2015
  • uztaila 2015
▼
»
al.ar.az.og.ol.lr.ig.
      1
2345678
9101112131415
16171819202122
23242526272829
3031     
    123
45678910
11121314151617
18192021222324
252627282930 
       
 123456
78910111213
14151617181920
21222324252627
28293031   
       
 123456
78910111213
14151617181920
21222324252627
28      
       
     12
3456789
10111213141516
17181920212223
24252627282930
31      
  12345
6789101112
13141516171819
20212223242526
2728293031  
       
1234567
891011121314
15161718192021
22232425262728
2930     
       
    123
45678910
11121314151617
18192021222324
25262728293031
       
  12345
6789101112
13141516171819
20212223242526
27282930   
       
      1
2345678
9101112131415
16171819202122
23242526272829
3031     
   1234
567891011
12131415161718
19202122232425
262728293031 
       
 123456
78910111213
14151617181920
21222324252627
282930    
       
     12
3456789
10111213141516
17181920212223
24252627282930
31      
   1234
567891011
12131415161718
19202122232425
2627282930  
       
1234567
891011121314
15161718192021
22232425262728
293031    
       
1234567
891011121314
15161718192021
22232425262728
       
       
    123
45678910
11121314151617
18192021222324
25262728293031
       
      1
2345678
9101112131415
16171819202122
23242526272829
30      
   1234
567891011
12131415161718
19202122232425
262728293031 
       
      1
2345678
9101112131415
16171819202122
23242526272829
3031     
     12
3456789
10111213141516
17181920212223
242526272829 
       
  12345
6789101112
13141516171819
20212223242526
2728293031  
       
      1
2345678
9101112131415
16171819202122
23242526272829
3031     
    123
45678910
11121314151617
18192021222324
252627282930 
       
 123456
78910111213
14151617181920
21222324252627
28293031   
       
      1
2345678
9101112131415
16171819202122
23242526272829
30      
1234567
891011121314
15161718192021
22232425262728
293031    
       
     12
3456789
10111213141516
17181920212223
24252627282930
       
  12345
6789101112
13141516171819
20212223242526
2728293031  
       
1234567
891011121314
15161718192021
22232425262728
2930     
       
    123
45678910
11121314151617
18192021222324
25262728293031
       
    123
45678910
11121314151617
18192021222324
25262728   
       
 123456
78910111213
14151617181920
21222324252627
28293031   
       
     12
3456789
10111213141516
17181920212223
24252627282930
31      
   1234
567891011
12131415161718
19202122232425
2627282930  
       
1234567
891011121314
15161718192021
22232425262728
293031    
       
     12
3456789
10111213141516
17181920212223
24252627282930
       
  12345
6789101112
13141516171819
20212223242526
2728293031  
       
      1
2345678
9101112131415
16171819202122
23242526272829
3031     
    123
45678910
11121314151617
18192021222324
252627282930 
       
 123456
78910111213
14151617181920
21222324252627
28293031   
       
      1
2345678
9101112131415
16171819202122
23242526272829
30      
   1234
567891011
12131415161718
19202122232425
262728293031 
       
   1234
567891011
12131415161718
19202122232425
262728    
       
1234567
891011121314
15161718192021
22232425262728
293031    
       
    123
45678910
11121314151617
18192021222324
25262728293031
       
  12345
6789101112
13141516171819
20212223242526
27282930   
       
      1
2345678
9101112131415
16171819202122
23242526272829
3031     
    123
45678910
11121314151617
18192021222324
252627282930 
       
     12
3456789
10111213141516
17181920212223
24252627282930
31      
   1234
567891011
12131415161718
19202122232425
2627282930  
       
1234567
891011121314
15161718192021
22232425262728
293031    
       
     12
3456789
10111213141516
17181920212223
24252627282930
       
  12345
6789101112
13141516171819
20212223242526
2728293031  
       
  12345
6789101112
13141516171819
20212223242526
2728     
       
      1
2345678
9101112131415
16171819202122
23242526272829
3031     
   1234
567891011
12131415161718
19202122232425
262728293031 
       
 123456
78910111213
14151617181920
21222324252627
282930    
       
     12
3456789
10111213141516
17181920212223
24252627282930
31      
   1234
567891011
12131415161718
19202122232425
2627282930  
       
1234567
891011121314
15161718192021
22232425262728
293031    
       
    123
45678910
11121314151617
18192021222324
25262728293031
       
  12345
6789101112
13141516171819
20212223242526
27282930   
       
      1
2345678
9101112131415
16171819202122
23242526272829
3031     
    123
45678910
11121314151617
18192021222324
252627282930 
       
 123456
78910111213
14151617181920
21222324252627
28293031   
       
1234567
891011121314
15161718192021
22232425262728
29      
       
    123
45678910
11121314151617
18192021222324
25262728293031
       
 123456
78910111213
14151617181920
21222324252627
28293031   
       
      1
2345678
9101112131415
16171819202122
23242526272829
30      
   1234
567891011
12131415161718
19202122232425
262728293031 
       
 123456
78910111213
14151617181920
21222324252627
282930    
       
     12
3456789
10111213141516
17181920212223
24252627282930
31      
  12345
6789101112
13141516171819
20212223242526
2728293031  
       

Azken 7 egunetako irakurrienak

1

Antxoko istripuaren gidaria: "Matxuragatik ezin izan nuen kotxea gelditu"

2022/05/17
Pasaia
2

Auto batek su hartu du Txipitoko maldan

2022/05/18
Oiartzun
3

[Galeria] Touringek igoera herriarekin ospatu du

2022/05/16
Errenteria-Orereta
4

Danel Castillo eta Ane Jaunarena, garaile Gazte Mailako Aurresku Txapelketa Nagusian

2022/05/16
Errenteria-Orereta,Lezo,Oiartzun,Pasaia
5

GOT: "Amazon. Borrokak badu errentarik"

2022/05/16
Oiartzun
Azken berriak

Azken berriak jakin nahi dituzu? Harpidetu gure buletinera!

Harpidetu

Datuak ondo jaso dira. Eskerrik asko.

Izen-abizenak eta posta elektronikoa sartu behar dira.

Posta elektronikoak ez du formatu zuzena.

Arazo bat gertatu da eta ezin izan da izena eman. Jarri gurekin harremanetan mesedez eta barkatu eragozpenak (Akatsaren kodea:).

  • 943 34 03 30
  • oarsobidasoa@hitza.eus
  • Irun kalea 8, Errenteria-Orereta 20100
  • Nor gara
  • Argitalpen politika
  • Aniztasun politika
  • Pribatutasun politika
  • Cookieak
Babesleak:
Hasi saioa HITZAkide gisa

Saioa hasten baduzu, HITZAkide izatearen abantailak baliatu ahal izango dituzu.

HITZAkide naiz, baina oraindik ez dut kontua sortu SORTU KONTUA

Zure kontua ongi sortu da.

Hemendik aurrera, zure helbide elektronikoarekin eta pasahitzarekin konektatu ahal zara, HITZAkide izatearen abantaila guztiak baliatzeko.

Sartutako datuak ez dira zuzenak.
Zure kontua berretsi gabe dago.
 
 
 
(Pasahitza ahaztu duzu?)
 
 
SARTU
 
Pasahitz berria ezarri da eta zure helbide elektronikora bidali da.
Sartutako datuak ez dira zuzenak.
 
(Identifikatu)
 
 
 
 
BIDALI
 

Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea

HITZAkide izan nahi dut
Aldatu zure pasahitza
Pasa hitza ondo aldatu da.
 
 
 
 
 
 
 
Aldatu
 
Oraindik ez zara HITZAkide?

Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaratik, modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.

Gainera, BERRIAlaguna izateagatik, orain HITZAkide egiten bazara katilu bat oparituko dizugu:

Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea.

HITZAkide izan nahi dut

Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaratik, modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.