Turismo bulegoa datorren ostegunean irekiko da
Apirilaren 24ra arte egongo da zabalik, eta Aste Santuko oporretako bi asteburuetan bisita gidatuak antolatuko ditu.
Oiartzungo Turismo Bulegoa. Artxiboko irudia. Aste Santuan zehar zabalik egongo da Oiartzungo Turismo bulegoa. Hala, datorren ostegunetik aurrera, apirilaren 14, zerbitzua herritarren eta bisitarien eskura egongo da, apirilaren 24ra arte.
Udaberriko oporretan zehar, Arizmendieneako bisita gidatuak antolatuko ditu bulegoak bi asteburuetan (apirilak 16 eta 17, eta apirilak 23 eta 24), doako. Izena eman beharko da, ordea, Turismo Bulegoan bertan. Gainera, herriko museoek egitarau berezia antolatu dute apirilean, eta Turismo Bulegoak horren inguruko informazioa eskainiko du.
Ordutegiei dagokienean, apirilaren 14tik 18ra Turismo Bulegoa goizeko 09:00etatik 14:00etara eta arratsaldeko 16:00etatik 19:00etara egongo da zabalik. Gainerako egunetan, bestela, goizeko 10:00etatik 14:00etara eta arratsaldeko 16:00etatik 18:00etara egongo da irekita (asteartetik larunbatera). Apirilaren 24an goizez bakarrik egongo da irekita, 10:00etatik 14:00etara.
Harremanetarako, 943 49 45 21 zenbakia jarri dute herritarren eskura, baita honako helbide elektroniko hau ere.
