Bilatu
Sartu
  • izan HITZAKIDE
  • nor gara
  • zozketak
  • eskaintzak
  • denda
  • hemeroteka
Bilatu
  • Albisteak
    • Gaiak
      • Aisia
      • Ekonomia
      • Euskara
      • Gizartea
      • Hirigintza
      • Ingurumena
      • Jaiak
      • Kirola
      • Kultura
      • Politika
      • Udala
      • Orokorra
    • Herriak
      • Errenteria-Orereta
      • Lezo
      • Oiartzun
      • Pasaia
    • Generoak
      • Albisteak
      • Editorialak
      • Elkarrizketak
      • Erreportajeak
      • Iritzia
      • Kronikak
      • Publirreportajeak
  •  Multimedia
    • Argazkiak
    •  Bideoak
  • Agenda
    • Zerrenda
    • Hilabetea
    • Agendan parte hartu
  • Zozketak
  • Eskaintzak
  • Denda
  • ADIMEN ARTIFIZIALA
  • Zerbitzu gida
  • Nor gara
  • Argitalpen politika
  • Aniztasun politika
  • Pribatutasun politika
  • Cookieak
  • izan HITZAKIDE
  • nor gara
  • zozketak
  • eskaintzak
  • denda
  • hemeroteka
Sartu
GizarteaJaiak

Urriak 22, larunbata: Pasai Antxoko kintoen eguna

50 urtetik gorako antxotarrentzat 'Kintoen festa' antolatzen ari dira 65ekoak. Interesdunei dei egin diete hilaren 21eko bilerara hurbiltzeko.

Bazkalostean dantzaldiarekin bete nahi dute frontoi zaharra.
Olaia Gerendiain
Pasaia
2022/04/08

50 urtetik gorako antxotarrek gorriz marka dezakete dagoeneko urriaren 22a, larunbata, euren etxeko egutegietan, bizilagun talde bat Kintoen eguna antolatzen ari baita ordurako.

65eko kintoen ekimenez abiarazitakoa da festa eguna. Haietako batzuen burutapena izan baita, hain zuzen, deialdi zabala egin eta 50 urtetik gorako bizilagun guztiak gonbidatzea euren urte-kideekin bildu eta ospakizun bateratua egiteko.

Dagoeneko lehen hartu emana egin dute udal arduradunekin, eta eurek plana “begi onez” ikusi ez ezik, babesa ere eskaini diete antxotarrei.

Ospakizuna bitan banatzea aurreikusi dute hasiera batean. Horratx:

  • Kinto bakoitzaren bazkari herrikoiak. Adin berekoen talde bakoitzak erabakiko du nola eta non egin bazkaria: jatetxe edo taberna batean, elkarteren batean, edo espazio publikoetan. Antolakuntzaren ardura talde bakoitzaren esku geratuko da.
  • Dantzaldia. Arratsaldez egingo dute dantza, bazkalostean. Hasiera batean frontoi zaharra (Biteri plaza) proposatu dute gune nagusi gisa, Gure Zumardia obretan egongo baita. Talde herrikoi batek joko du musika, eta bertan, kinto guztiak nahiz jaialdiarekin bat egin nahi duen orok dantzatu ahal izango du. “Gainontzeko herritarrekin bat egiteko aukera izatea da ideia”, azaldu dute.

Irrikaz agertu dira antolatzaileak urriari begira: “Herrikideon arteko topaketa eta ospakizun handia izatea espero dugu”. Ildo horretan, antolakuntza lanetan martxan jartzeko deialdi irekia egin diete interesdunei: Kultur Etxean bilera egingo dute hilaren 21ean, osteguna, 19:00etan. “Bertan emango dizuegu Kintoen festaren inguruko xehetasun gehiago”, egin dute agur 65ekoek, “eskerrik asko eta laster arte!“.

Azken berriak

Harpidetu zaitez gure buletin irekira!
Astekarko eduki nagusiak, asteko albiste ikusienak, martxan ditugun zozketa eta egitasmoak, asteburuko egitarauen agenda eta askoz gehiago!
Ostiralero zure posta elektronikoan.

Harpidetu

Datuak ondo jaso dira. Eskerrik asko.

Izen-abizenak eta posta elektronikoa sartu behar dira.

Posta elektronikoak ez du formatu zuzena.

Arazo bat gertatu da eta ezin izan da izena eman. Jarri gurekin harremanetan mesedez eta barkatu eragozpenak (Akatsaren kodea:).

Zerbitzu Gida

 

 

Agenda

Eguraldia

Iturria:tiempo.com

Azken 7 egunetako irakurrienak

 

 

Azken berriak

Harpidetu zaitez gure buletin irekira!
Astekarko eduki nagusiak, asteko albiste ikusienak, martxan ditugun zozketa eta egitasmoak, asteburuko egitarauen agenda eta askoz gehiago!
Ostiralero zure posta elektronikoan.

Harpidetu

Datuak ondo jaso dira. Eskerrik asko.

Izen-abizenak eta posta elektronikoa sartu behar dira.

Posta elektronikoak ez du formatu zuzena.

Arazo bat gertatu da eta ezin izan da izena eman. Jarri gurekin harremanetan mesedez eta barkatu eragozpenak (Akatsaren kodea:).

  • 943 34 03 30
  • oarsobidasoa@hitza.eus
  • Irun kalea 8, Errenteria-Orereta 20100
  • Nor gara
  • Argitalpen politika
  • Aniztasun politika
  • Pribatutasun politika
  • Cookieak
Babesleak:
Hasi saioa HITZAkide gisa

Saioa hasten baduzu, HITZAkide izatearen abantailak baliatu ahal izango dituzu.

HITZAkide naiz, baina oraindik ez dut kontua sortu SORTU KONTUA

Zure kontua ongi sortu da.

Hemendik aurrera, zure helbide elektronikoarekin eta pasahitzarekin konektatu ahal zara, HITZAkide izatearen abantaila guztiak baliatzeko.

Sartutako datuak ez dira zuzenak.
Zure kontua berretsi gabe dago.
 
 
 
(Pasahitza ahaztu duzu?)
 
 
SARTU
 
Pasahitz berria ezarri da eta zure helbide elektronikora bidali da.
Sartutako datuak ez dira zuzenak.
 
(Identifikatu)
 
 
 
 
BIDALI
 

Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea

HITZAkide izan nahi dut
Aldatu zure pasahitza
Pasa hitza ondo aldatu da.
 
 
 
 
 
 
 
Aldatu
 
Oraindik ez zara HITZAkide?

Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaratik, modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.

Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea.

HITZAkide izan nahi dut

Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaratik, modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.