Zintzilik Irratiak zuzenean emango du Korrikaren iritsiera
Zintzilikeko kideak kaleetan egongo dira giroaren berri emateko, eta FM 100ean (Oarsoaldean), online bidez Zintziliken webgunean edo streaming bidez jarraitu ahal izango da.
![](https://oarsoaldea.hitza.eus/site/files/2021/09/herreria.jpg)
Korrika igande goizaldean iritsiko da Errenteria-Oreretara, eta haren inguruko zuzeneko saioa eskainiko du Zintzilik Irratiak. Zuzeneko saio horretan, bitxikeriak, elkarrizketak, berriak edota musika emango dituzte Oiartzundik etorri eta Lezon sartu arteko Errenteria-Oreretako ibilbidean. Horrez gain, Zintzilikeko kideak kaleetan egongo dira momentuko giroaren berri emateko.
Saioa zuzenean entzuteko, FM 100ean (Oarsoaldean), online bidez Zintziliken webgunean edo streaming bidez jarraitu ahal izango da.