[Galeria] Korrika noiz iritsi zain, aspertzeko tartetik ez Lezon
Korrikaren etorrera berotzeko hainbat jarduera egiten ari dira Lezon. Horien artean, zumba saioa eta herri kirol desafioa izan dira.
Igandeko 04:00ak pasatxo direnean iritsiko da 22. Korrika Lezora. Gaur, larunbata, beroketak ariketa kolektiboa egin dute lezoarrek.
Batetik, Gurutze Santuaren plazan eskeletoa astindu dute zumba saioan, ondoren Karlos Saldise plazan Lezo-Donibane herri kirol desafioa egin dute. Azken horretan nor irabazle? Lehenik eta behin, Korrika eta euskara. Eta bide horri jarraiki, herri giroa. Kirolariek publikoaren erantzun ezin hobea izan dute [saio guztian ez da izan HITZA].
Arratserako, bertsolariak eta triki-poteoa. Ondoren, herri afaria Saldisen. Menu ederra Korrikaren zain egoteko. Hemen da Korrika!
OHARRA: Lezoko lekukoen eramaileen argazkiak bihar (igandea) egunean zehar publikatuko ditu HITZAk.