[Galeria] Korrikak piztu du gaua Oarsoaldean
Oiartzundik sartu da Korrika eskualdean, eta Errenteria-Orereta, Lezo, Pasaia eta berriro Errenteria-Orereta zeharkatu ondoren, Astigarragari pasatu diote lekukoa.
Itxaronaldia luzea izan da, baina, azkenean, Korrika Oarsoaldera itzuli da. Luze iazko ekitaldia pandemiagatik bertan behera geratu zelako, luze Oarsoaldean azken egunera arte itxaron behar izan dutelako, eta luze egun osoa zain egon ostean, ordu txikietan ailegatu delako. Beno, azken hori larunbata luzatu edo igandea goiz hasi izanaren arabera; edozein kasutan, gaueko nekea aise iragan da, Korrikaren furgonetaren etorrerarekin batera, eta duela hiru urte bizitako sentimenduak berriro bizi dituzte herritarrek.
Oiartzundik iritsi da Korrika eskualdera, Irundik barrena sartu ondoren. OARSO BIDASOKO HITZA-k jaso du lekukoa, Gurutzen. Herria zeharkatu ondoren, Errenteria-Oreretako bidea hartu du du. Hiria ipar ekialdetik gurutzatu du Korrikak, eta handik Lezora sartu da. Donibaneri eman dio lekukoa honek, eta Koxtapeko arraunlarien San Pedrora eraman dute ikurra. Antxotik sartu da berriro Korrika Errenteria-Oreretara, eta bigarren aldiz hiria gurutzatuta, bi urte barru arte esan dio lekukoari Oarsoaldeak. Astigarraga aldeko bidea hartu du.
Gaurko argazkiak (AEK-k utzitakoak)
Atzoko argazkiak