Bilatu
Sartu
  • izan HITZAKIDE
  • nor gara
  • zozketak
  • eskaintzak
  • denda
  • hemeroteka
Bilatu
  • Albisteak
    • Gaiak
      • Aisia
      • Ekonomia
      • Euskara
      • Gizartea
      • Hirigintza
      • Ingurumena
      • Jaiak
      • Kirola
      • Kultura
      • Politika
      • Udala
      • Orokorra
    • Herriak
      • Errenteria-Orereta
      • Lezo
      • Oiartzun
      • Pasaia
    • Generoak
      • Albisteak
      • Editorialak
      • Elkarrizketak
      • Erreportajeak
      • Iritzia
      • Kronikak
      • Publirreportajeak
  •  Multimedia
    • Argazkiak
    •  Bideoak
  • Agenda
    • Zerrenda
    • Hilabetea
    • Agendan parte hartu
  • Zozketak
  • Eskaintzak
  • Denda
  • ADIMEN ARTIFIZIALA
  • Zerbitzu gida
  • Nor gara
  • Argitalpen politika
  • Aniztasun politika
  • Pribatutasun politika
  • Cookieak
  • izan HITZAKIDE
  • nor gara
  • zozketak
  • eskaintzak
  • denda
  • hemeroteka
Sartu
Hirigintza

Bihar hasiko dira Olazar ibaiko obrak

Eugenio de Ochoa kaletik pasatzen den Olazar ibaiko estaldura kendu eta ingurua naturalizatuko dute lan horiekin.

Olazar ibaian obrak hasiko dituzte bihar.
Mikel Del Val Garcia
Lezo
2022/04/11

Atzerapenarekin, baina Eugenio de Ochoa kaletik pasatzen den Olazar ibaiko estaldura kendu eta ingurua naturalizatzeko obrak hasiko dituzte bihar, eta lan horiek hiru hilabeteko epean bukatzea aurreikusten da. Hala, hamaika platanondo moztu, eta lanak hasteko prestaketekin hasiko dira bihar bertan.

Proiektuaren helburua da Olazar errekan estalduriko ibai tarte baten sekzio eskasia konpontzea, ibilgua naturalizatuz, sekzioa aire zabalean hondeatuz, eta ibai tartearen ahalmen hidraulikoa hobetuz; hala nola, ibaiaren ingurumena leheneratzea ahal den neurrian.

Lan horiek Lezoko Udalak eta Uraren Euskal Agentziak sinatutako lankidetza protokoloaren baitan garatuko dira. 2020ko otsailean sinatutako hitzarmenak, hain zuzen, Lezoko ur ibilguen hobekuntza eta kudeaketa ditu xede. Herriko hainbat puntu ikuskatu ondoren, URAk lehentasunezkoa jo zuen erreka zati horretan estaldura kentzea.

Lan horiek uholdeak ekiditea dute helburu, eta inguru horretan dauden garajeetako ur filtrazioak ekiditeko lagungarri izan daitezke. Hortaz, herriarentzat hobekuntza bat suposatuko dute.

Aldaketak

Ibilgu berriaren ibilbidea definitzeko orduan, egungo espaloiarekin lerrokatzen saiatuko dira, ahal den neurrian kalearekiko eragina txikiena izan dadin. Eragina mendebaldeko aparkaleku eta espaloian izango da soilik. Aparkalekuak bateriatik lerrora pasako dira, eta 0,70 metroko zerbitzu espaloia eraikiko da.

Errekari sei metroko zabalera emango zaio, eta horretarako bertan dauden hamaika platanondo kendu beharko dituzte, baina aldi berean, ibai ertzetako zuhaitz eta zuhaixkak landatuko dira errekaren bi aldeetan. Ezkerraldeko ertzean buztinezko geruza bat jarriko da ur filtrazioak ekiditeko helburuarekin.

Obrak irauten duten bitartean, bertako bizilagunek Algeposan aparkatzeko aukera izango dute, baina aldez aurretik baimena eta giltza eskatu beharko dituzte.

Azken berriak

Harpidetu zaitez gure buletin irekira!
Astekarko eduki nagusiak, asteko albiste ikusienak, martxan ditugun zozketa eta egitasmoak, asteburuko egitarauen agenda eta askoz gehiago!
Ostiralero zure posta elektronikoan.

Harpidetu

Datuak ondo jaso dira. Eskerrik asko.

Izen-abizenak eta posta elektronikoa sartu behar dira.

Posta elektronikoak ez du formatu zuzena.

Arazo bat gertatu da eta ezin izan da izena eman. Jarri gurekin harremanetan mesedez eta barkatu eragozpenak (Akatsaren kodea:).



Zerbitzu Gida

 

 

Agenda

Eguraldia

Iturria:tiempo.com

Azken 7 egunetako irakurrienak

 

 

Azken berriak

Harpidetu zaitez gure buletin irekira!
Astekarko eduki nagusiak, asteko albiste ikusienak, martxan ditugun zozketa eta egitasmoak, asteburuko egitarauen agenda eta askoz gehiago!
Ostiralero zure posta elektronikoan.

Harpidetu

Datuak ondo jaso dira. Eskerrik asko.

Izen-abizenak eta posta elektronikoa sartu behar dira.

Posta elektronikoak ez du formatu zuzena.

Arazo bat gertatu da eta ezin izan da izena eman. Jarri gurekin harremanetan mesedez eta barkatu eragozpenak (Akatsaren kodea:).

  • 943 34 03 30
  • oarsobidasoa@hitza.eus
  • Irun kalea 8, Errenteria-Orereta 20100
  • Nor gara
  • Argitalpen politika
  • Aniztasun politika
  • Pribatutasun politika
  • Cookieak
Babesleak:
Hasi saioa HITZAkide gisa

Saioa hasten baduzu, HITZAkide izatearen abantailak baliatu ahal izango dituzu.

HITZAkide naiz, baina oraindik ez dut kontua sortu SORTU KONTUA

Zure kontua ongi sortu da.

Hemendik aurrera, zure helbide elektronikoarekin eta pasahitzarekin konektatu ahal zara, HITZAkide izatearen abantaila guztiak baliatzeko.

Sartutako datuak ez dira zuzenak.
Zure kontua berretsi gabe dago.
 
 
 
(Pasahitza ahaztu duzu?)
 
 
SARTU
 
Pasahitz berria ezarri da eta zure helbide elektronikora bidali da.
Sartutako datuak ez dira zuzenak.
 
(Identifikatu)
 
 
 
 
BIDALI
 

Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea

HITZAkide izan nahi dut
Aldatu zure pasahitza
Pasa hitza ondo aldatu da.
 
 
 
 
 
 
 
Aldatu
 
Oraindik ez zara HITZAkide?

Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaratik, modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.

Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea.

HITZAkide izan nahi dut

Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaratik, modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.