Errenteriako kirol taldeen asteburuko emaitzak (2022-04-11)
Touringeko mutilek galdu zuten arren, zortzi puntuko errentarekin jokatuko dituzte azken bost jardunaldiak. Ostiko jaitsiera postuetatik atera da.
Ereintzako mutilen talde bat. Touringeko mutilek ezin izan zuten Oñatin irabazi (3-0), baina sendo mantentzen dira lidergoan, bigarren postuan den Elgoibarrek Oiartzunen berdindu baitzuen (0-0). Bost jardunaldiren faltan, zortzi puntuko errenta dute gorritxoek, eta eskura dute mailaz igotzeko helburua.
Ereintzako bi talde nagusiei dagokionez, neskek daramaten bolada onari jarraipena eman diote eta zazpigarren garaipena jarraian lortu zuten. Mutilek, ordea, 28-28 berdindu zuten Tarazonan.
Areto futbolean Ostiko izan zen kantxara irten zen talde bakarra, Gamonen asteburuko partida atzeratu baitzen. Ostikoko mutilek oso puntu garrantzitsua lortu zuten ostiralean Egintzaren kontra bana berdindu ondoren. Puntu horri esker, jaitsiera postuetatik atera dira, eta bi jardunaldiren faltan euren esku dago mailari eustea.
Saskibaloian ez zen asteburu oparoa izan Oiarsorentzat, hiru talde seniorrek euren partidak galdu baitzituzten.
FUTBOLA
Emakumeen Ohorezko Erregional Maila
- Touring 3-4 Urola.
Gizonen Ohorezko Erregional Maila
- Aloña Mendi 3-0 Touring.
Gizonen Lehenengo Erregionala Igoera Fasea
- Eibartarrak 0-3 Touring.
Gizonen Lehenengo Erregionala Kopa
- Beti Ona 7-2 Dunboa Eguzki.
Jubenilen Ohorezko Maila Igoera Fasea
- Hondarribia 1-2 Touring.
Jubenilen Lehenengo Maila Igoera Fasea
- Aloña Mendi 3-1 Beti Ona.
Jubenilen Lehenengo Maila Kopa
- Orereta Kafea 3-1 Touring B.
- Touring A, atsedena.
Gizonen Ohorezko Kadeteak Igoera Fasea
- Beti Ona 4-2 Amaikak Bat.
Gizonen Ohorezko Kadeteak Iraupen Fasea
- Touring 0-4 Elgoibar.
Emakumeen Kadeteen Lehengo Maila Kopa
- Touring 1-5 Euskalduna.
Gizonen Kadeteen Lehengo Maila Igoera Fasea
- Zarautz A 2-1 Touring A.
- Mariño A 1-3 Beti Ona A.
Gizonen Kadeteen Lehengo Maila Kopa
- Trintxerpe A 3-0 Touring B.
- Oiartzun B 3-2 Beti Ona B.
- Pasaia B 5-1 Orereta Kafea.
ESKUBALOIA
Espainiako Lehen Maila
- Tarazona BM 28-28 Ereintza Aguaplast.
Emakumeen Euskal Liga
- Ereintza Aguaplast 25-16 Construcciones Aloña Mendi.
Gizonen Euskal Liga
- Ereintza Beissier 17-23 Alcorta Forcing Group Elgoibar.
Gipuzkoako emakumeen 1. Lurralde Txapelketa
- Ereintza Beissier 22-21 Mirotza Orio Eskubaloia.
Gizonen Euskadiko Jubenil Liga
- Ereintza Aguaplast, atsedena.
Gipuzkoako jubenil neskak
- Ereintza Aguaplast, atsedena.
Gizonen Euskadiko Kadete Liga
- Ereintza Aguaplast, atsedena.
Gipuzkoako kadete mutilak
- Ereintza Beissier, atsedena.
Gipuzkoako kadete neskak
- Ereintza Beissier, atsedena.
ARETO FUTBOLA
Gizonen Lehenengo senior maila
- Ostiko Ore Esports 1-1 Egintza.
Gizonen Hirugarren senior maila
- Gamon Tanatorios Oarso, atzeratua.
SASKIBALOIA
Emakume seniorren Lehenengo Maila
- Oiarso SKT 44-52 Graficas Juaristi.
Junior Emakumeen Errendimendua
- Oiarso SKT 48-70 Goierri Uz Baleike.
Junior Gizonen Errendimendua
- Saski Axular 58-45 Oiarso SKT.
