Miguel Angel Sanchez zinegotziak erretiroa hartu du
EAJ-ko Obra eta Zerbitzuetako zinegotziak sei urte eman ditu Lezoko Udalean, eta atzokoa izan zuen azken lan eguna.
Lezoko Udalean sei urte eman ondoren, EAJ-ko Miguel Angel Sanchez Obra eta Zerbitzuetako zinegotziak erretiroa hartu du. Atzokoa izan zen Sanchezen azken lan eguna.
Jesus Mari Martiarena Lezoko alkateak udaletxe osoaren izenean agurra eman eta hitz batzuk eskaini dizkio: “Eskerrak eman nahi dizkiogu Miguel Angeli udaletxean eskaini duen dedikazio eta lan guztiagatik. Azken sei urteetan ondo lan egin du eta faltan botako dugu. Onena opa diogu bere etapa berrian”.
Erretiroa hartzeko erabakia apirilaren 8an egindako ezohiko Osoko Bilkuran helarazi zen.