Bilatu
Sartu
  • izan HITZAKIDE
  • nor gara
  • zozketak
  • eskaintzak
  • denda
  • hemeroteka
Bilatu
  • Albisteak
    • Gaiak
      • Aisia
      • Ekonomia
      • Euskara
      • Gizartea
      • Hirigintza
      • Ingurumena
      • Jaiak
      • Kirola
      • Kultura
      • Politika
      • Udala
      • Orokorra
    • Herriak
      • Errenteria-Orereta
      • Lezo
      • Oiartzun
      • Pasaia
    • Generoak
      • Albisteak
      • Editorialak
      • Elkarrizketak
      • Erreportajeak
      • Iritzia
      • Kronikak
      • Publirreportajeak
  •  Multimedia
    • Argazkiak
    •  Bideoak
  • Agenda
    • Zerrenda
    • Hilabetea
    • Agendan parte hartu
  • Zozketak
  • Eskaintzak
  • Denda
  • ADIMEN ARTIFIZIALA
  • Zerbitzu gida
  • Nor gara
  • Argitalpen politika
  • Aniztasun politika
  • Pribatutasun politika
  • Cookieak
  • izan HITZAKIDE
  • nor gara
  • zozketak
  • eskaintzak
  • denda
  • hemeroteka
Sartu
AisiaKultura

Haurrengan sormena pizteko egitasmo aitzindaria abiatuko dute

Filosofiaren Plaza egitasmoa jarri du martxan Lekuona Fabrikak 9 eta 12 urte bitarteko gazteek sormenaren taupada piz dezaten.

lekuona Lekuona Fabrika.
Mikel Del Val Garcia
Errenteria-Orereta
2022/04/13

Haurrengan sormenaren taupada pizteko Filosofiaren Plaza egitasmo aitzindaria abiatuko du Lekuona Fabrikak datozen asteetan. Horretarako, 9 eta 12 urte bitarteko haurren (Lehen Hezkuntzako 4., 5. eta 6. mailako ikasleak) sormenaren taupada deskubritzen edo sustatzen laguntzeko, pentsamendu filosofikoa eta artea bat egiten dituen proiektua jaio da.

Hainbat hilabeteetan luzatu den prozesua apirilaren 29an hasiko da, eta hori izango da zortzi saioetan lehena. Egitasmoa ekainaren 17a arte luzatuko da, saioak ostiraletan izango dira, eta izen-emateak irekita daude dagoeneko Kultura Kreatiboaren webgunean.

Saio horietan haur talde finko bat eratuko da, eta astero izango dute hitzordua parte hartzaileek. Gazteak 17:30etik 19:00etara elkartuko dira Lekuona Fabrikako Plaza Horian, eta astero diziplina bat ezagutzeko aukera izango dute sortzaile ezberdinen eskutik. Antzerkia, musika, margolaritza, jostailuen diseinua, literatura eta ipuin kontatzailearen esparruak inguratzen dituzten prozesuak, aurrekariak, zergatiak eta produktuak aurkeztuko dizkiete. Hortik abiatuta, elkarrizketa filosofikoan arituko dira, proiektua sortu duen Jakinmin elkarteko kide bat bidelagun dutela, eta gazteek sormenaren inguruko hausnarketa propioa egin ahal izango dute.

Saio bakoitzaren bigarren zatian sortzeko aukera izango dute haurrek. Diziplina ezberdinekin lotutako materialak izango dituzte, eta, askatasunez, sormen propioarekin esperimentatzen hasteko aukera izango dute.

Filosofiaren Plaza egitasmoan, Ainara Gurrutxaga eta Urko Redondo aktoreek, Xabier Obeso eta Ibai Maritxalar margolariek, Idoia Hernandez musikariak, Joxemari Carrere ipuin kontalariak eta Eva Diaz de Isla jostailu diseinatzaileak hartuko dute parte, eta haurraren pentsamenduaren pizgarri izango den dinamika bat prestatu du sortzaile bakoitzak.

 

Azken berriak

Harpidetu zaitez gure buletin irekira!
Astekarko eduki nagusiak, asteko albiste ikusienak, martxan ditugun zozketa eta egitasmoak, asteburuko egitarauen agenda eta askoz gehiago!
Ostiralero zure posta elektronikoan.

Harpidetu

Datuak ondo jaso dira. Eskerrik asko.

Izen-abizenak eta posta elektronikoa sartu behar dira.

Posta elektronikoak ez du formatu zuzena.

Arazo bat gertatu da eta ezin izan da izena eman. Jarri gurekin harremanetan mesedez eta barkatu eragozpenak (Akatsaren kodea:).



Zerbitzu Gida

 

 

Agenda

Eguraldia

Iturria:tiempo.com

Azken 7 egunetako irakurrienak

 

 

Azken berriak

Harpidetu zaitez gure buletin irekira!
Astekarko eduki nagusiak, asteko albiste ikusienak, martxan ditugun zozketa eta egitasmoak, asteburuko egitarauen agenda eta askoz gehiago!
Ostiralero zure posta elektronikoan.

Harpidetu

Datuak ondo jaso dira. Eskerrik asko.

Izen-abizenak eta posta elektronikoa sartu behar dira.

Posta elektronikoak ez du formatu zuzena.

Arazo bat gertatu da eta ezin izan da izena eman. Jarri gurekin harremanetan mesedez eta barkatu eragozpenak (Akatsaren kodea:).

  • 943 34 03 30
  • oarsobidasoa@hitza.eus
  • Irun kalea 8, Errenteria-Orereta 20100
  • Nor gara
  • Argitalpen politika
  • Aniztasun politika
  • Pribatutasun politika
  • Cookieak
Babesleak:
Hasi saioa HITZAkide gisa

Saioa hasten baduzu, HITZAkide izatearen abantailak baliatu ahal izango dituzu.

HITZAkide naiz, baina oraindik ez dut kontua sortu SORTU KONTUA

Zure kontua ongi sortu da.

Hemendik aurrera, zure helbide elektronikoarekin eta pasahitzarekin konektatu ahal zara, HITZAkide izatearen abantaila guztiak baliatzeko.

Sartutako datuak ez dira zuzenak.
Zure kontua berretsi gabe dago.
 
 
 
(Pasahitza ahaztu duzu?)
 
 
SARTU
 
Pasahitz berria ezarri da eta zure helbide elektronikora bidali da.
Sartutako datuak ez dira zuzenak.
 
(Identifikatu)
 
 
 
 
BIDALI
 

Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea

HITZAkide izan nahi dut
Aldatu zure pasahitza
Pasa hitza ondo aldatu da.
 
 
 
 
 
 
 
Aldatu
 
Oraindik ez zara HITZAkide?

Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaratik, modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.

Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea.

HITZAkide izan nahi dut

Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaratik, modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.