Komunikazio ez-bortitzari buruzko hitzaldia, gurasoentzat
Nerea Mendizabalek harremanak zaindu eta modu eraginkorrean kudeatzen laguntzeko komunikatzeko modua aurkeztuko du hilaren 26an.
Nerea Mendizabal psikopedagogoak etxeko komunikazio ez-bortitzari buruzko hitzaldia eskainiko du datorren asteartean, hilak 26, Trintxerpeko euskaltegian. Saioaren hartzaileak gurasoak izango dira, eta horiei harremanak zaindu eta modu eraginkorrean kudeatzen laguntzeko komunikatzeko modua aurkeztea izango da hizlariaren asmoa.
Mintzaldian gaztelera hutsean arituko da Mendizabal, 18:00etatik aurrera. Doan eman ahal izango da izena bertaratzeko, hilaren 25era bitarte, hemen klik eginda zabalduko den formularioan. Hitzaldiaren edukiari buruzko informazio zabalagoa irakurri nahi duenak, webgune honetan topatuko du hori.