Ostiraletik igandera, Pontikako jaiak
San Marko jaiak egingo dituzte Pontika auzoan, bi urteko hutsunearen ondoren. Orotariko ekitaldiak daude, haur, gazte eta helduentzat.
Bi urteko hutsunearen ondoren, Pontika auzoan San Marko jaiak egingo dituzte. Ostiralean hasi, eta astelehenean bukatuko dira. Hau da, hilaren 22tik 25era dira.
Honakoa da auzoko eragileek prestatu duten egitaraua.
Hilak 22, ostirala.
- 17:30ean, txupinazoa eta buruhandien irteera,
- 18:00etan, zinten lasterketa.
- 19:00etan, txalaparta.
- 19:30ean, sardina jatea, eta zurrakapote dastaketa.
- 22:30ean, Khymaira metal taldearen kontzertua.
Hilak 23, larunbata
- 11:00etan, buruhandiak.
- 11:15, eskulanen tailerra.
- 12:30ean, haurrentzako jolasak.
- 16:00etan, mus txapelketa Lantxeta tabernak antolatua.
- 16:30ean, buruhandien irteera.
- 17:00etan, haurrentzako askaria.
- 18:00etan, haurrentzako ikuskizunak Disney-ko pertsonaiekin.
- 19:30ean, txistorra jatea.
- 23:30-04:00, DJ Maiquel Calvorekin dantzaldia.
Hilak 24, igandea
- 11:00etan, buruhandiak.
- 11:30ean, marrazketa lehiaketa.
- 12:30ean, apar festa.
- 13:00etan, toka eta bote txapelketak.
- 13:15ean, txalaparta tailerra.
- 14:00etan, herri bazkaria auzo elkartearen egoitzan.
- 16:00etan, tute txapelketa Lantxeta tabernaren eskutik.
- 17:00etan, dantza arratsaldea eta Buscando a nemo ikuskizuna.
- 18:00etan, dantza ikuskizuna eta zumba, fitness eta jumping master class-a.
- 20:00etan, txokolate jatea Iratxo tabernaren eskutik.
Hilak 25, astelehena
- 11:30ean, San Marko Eguneko meza.
- 13:30ean, erretiratuen bazkaria.
- 17:30ean, buruhandiak.
- 18:30ean, adinekoentzako bingoa.
- 20:30ean, jaien bukaerako azken traka.