Asteartean, mendekosteen bigarren Jai Batzordea
Hiru gai izango dituzte mahaiaren gainean aztertzeko batzordekideek. 19:30ean hasiko da batzarra, Kultura Aretoan.
Mendekosteen prestaketan aurrera egiteko bigarren Jai Batzordera deitu ditu herriko eragileak Lezoko Udalak. Asteartean (hilaren 26an) da batzarra, 19:30ean Kultura Aretoan.
Partaideek hiru gai dituzte lantzeko: lehena, aurreko bileraren akta onartzea izango da; bigarrena urteko lehenengo jaien antolaketan sakonduko dute; azkenik, eragileen ekarpenek izango dute tokia.