Antton Telleriak 'Nekatutak' bakarrizketa eskainiko du bihar
Barre eginarazteko helburu "bakar eta sakratuarekin" arituko da “delikatuak” izan daitezkeen zenbait kolektibori buruz.
Antton Telleria tolosar kazetari, musikari eta umoregileak bakarrizketa eskainiko du bihar, larunbatarekin, Antxoko Kultur Etxean. Saioa 19:00etan hasiko da.
Nekatutak izenburupean aurkeztutako emanaldian, barre eginarazteko helburu “bakar eta sakratuarekin” arituko da hizlaria; “delikatuak” izan daitezkeen zenbait kolektibo hartuko ditu ahotan horretarako.
Interesdunek hemen klik eginda eskura ditzakete sarrerak, 8.89 eurogatik.