Bilatu
Sartu
  • izan HITZAKIDE
  • nor gara
  • zozketak
  • eskaintzak
  • denda
  • hemeroteka
Bilatu
  • Albisteak
    • Gaiak
      • Aisia
      • Ekonomia
      • Euskara
      • Gizartea
      • Hirigintza
      • Ingurumena
      • Jaiak
      • Kirola
      • Kultura
      • Politika
      • Udala
      • Orokorra
    • Herriak
      • Errenteria-Orereta
      • Lezo
      • Oiartzun
      • Pasaia
    • Generoak
      • Albisteak
      • Editorialak
      • Elkarrizketak
      • Erreportajeak
      • Iritzia
      • Kronikak
      • Publirreportajeak
  •  Multimedia
    • Argazkiak
    •  Bideoak
  • Agenda
    • Zerrenda
    • Hilabetea
    • Agendan parte hartu
  • Zozketak
  • Eskaintzak
  • Denda
  • ADIMEN ARTIFIZIALA
  • Zerbitzu gida
  • Nor gara
  • Argitalpen politika
  • Aniztasun politika
  • Pribatutasun politika
  • Cookieak
  • izan HITZAKIDE
  • nor gara
  • zozketak
  • eskaintzak
  • denda
  • hemeroteka
Sartu
EkonomiaGizartea

[Erreportajea] 2,6 milioi eurogatik erosiko du Pasaiak Luzuriaga

Dagoeneko tasatu dute etorkizunean antxotarrentzako kultur azpiegitura izango den eraikin zaharra. Gaiaren gaineko azken kudeaketen berri eman du Izaskun Gomez alkateak. Prozesu «motela» da; itxaron baino ezin.

Egun Luzuriagaren jabe diren erakunde guztiek onetsi behar dute tasazioa.
Olaia Gerendiain
Pasaia
2022/04/29

Pasai Antxoko Luzuriaga enpresaren bulego zaharren azpiegiturari salneurria ipini diote: 2.600.000 eurotan tasatu dute, eta etorkizuneko espazio kultural horrek zein zerbitzu hartuko dituen erabakitzeko parte hartze prozesua «ahalik eta lasterren» abiaraziko da. Horiek Izaskun Gomez alkateak emandako azken berriak.

Azalpenak joan den astearteko osoko bilkuran eman zituen Gomezek, EH Bilduko zinegotzi Mikel Garciak udalburua zuzenean interpelatu zuenean, gaiari buruzko azken aurrerapausoen berri eman zezan: «Eraikina erosteko negoziazioen berri izan nahiko genuke. Bai eta azpiegitura egokitzeko planen, prozesu parte hartzailearen, eta ekintza egutegiaren berri ere».

Kreditu Ofizialeko Institutuak (KOI) enkargaturiko tasazio txostenak 2,6 milioi euroko prezioa jarri zion Luzuriagari. Erakunde horrek azpiegituraren %80tik gorako jabegoa du, Nafarroako Gobernuarekin eta Gipuzkoako Foru Aldundiarekin partekatuta. Dokumentu hori beste jabeek ere onetsi behar izan zuten salerosketarekin aurrera egin ahal izateko.

Nafarroako Ekonomia eta Ogasun kontseilariak dagoeneko bere egin du tasazio txostena, eta erabaki horregatik poza adierazi du Pasaiako alkateak, «tasazio berri bat egiteak atzerapena suposatuko bailuke». Andrea Salaberri, Pasaiako udal arkitektoak bide beretik jo du, eta aldundiak du, beraz, azken hitza. Gaur bertan, ostirala, da biltzekoa Izaskun Gomez Rafaela Romero Mugikortasun eta Lurralde Antolaketako diputatuarekin azken hitzartze horretarako.

6 milioiak
Iaz EH Bilduk 6.000.000 euroko funtsa adostu zuen Madrilgo Gobernuarekin Luzuriaga fabrikaren eraikinean proiektu kulturala martxan jartzeko, 2022ko Espainiako Aurrekontuen barruan. Kapital horren egoerari buruz ere eman zituen azalpenak Pasaiako Udalaren eledunak azken udalbatzarrean.

«6 miloi horiek sastre-kutxa batean zeuden sartuta, Espainiako Gobernuak Legebiltzarreko gainontzeko alderdiekin akordatutako gainontzeko zuzenketekin batera», azaldu zuen. Espainiako Ogasun Ministerioa da horiek banatzearen arduradun, eta dagoeneko bideratu du Luzuriagako funtsa dagokion departamentura: Kultura Ministerioaren ardurapean dago orain dirua. «Bertako arduradunak epe bat eskatu dit beharrezko mekanismoak martxan jartzeko», Gomezek. «Pasaiako Udalean batzuetan motelak gara, baina bistakoa da ministerioa are mantsoagoa dela».

Parte hartze prozesua, aurrerago
Luzuriagaren etorkizuna erabakitzeko parte hartze prozesuari buruz galdetu dio berriki SOS Antxo Koordinakundeak alkateari, eta atzerapenaren zergatiak azaldu zituen hark osoko bilkuran, izan ere, aste honetan aurreikusia zegoen antxotarren iritzi eta eskaerak jasotzen hastea, baina prozesua geroratu dute.

«Zenbait gai ditugu oraindik zehazteko», aitortu du alkateak, «eta beraz, prozesua ahaztu gabe eta jakinda zerbitzua kontratatuta dagoela jada, aurreragorako utziko dugu. Datorren astean elkartuko naiz enpresaren arduradunarekin».

Azken berriak

Harpidetu zaitez gure buletin irekira!
Astekarko eduki nagusiak, asteko albiste ikusienak, martxan ditugun zozketa eta egitasmoak, asteburuko egitarauen agenda eta askoz gehiago!
Ostiralero zure posta elektronikoan.

Harpidetu

Datuak ondo jaso dira. Eskerrik asko.

Izen-abizenak eta posta elektronikoa sartu behar dira.

Posta elektronikoak ez du formatu zuzena.

Arazo bat gertatu da eta ezin izan da izena eman. Jarri gurekin harremanetan mesedez eta barkatu eragozpenak (Akatsaren kodea:).

Zerbitzu Gida

 

 

Agenda

Eguraldia

Iturria:tiempo.com

Azken 7 egunetako irakurrienak

 

 

Azken berriak

Harpidetu zaitez gure buletin irekira!
Astekarko eduki nagusiak, asteko albiste ikusienak, martxan ditugun zozketa eta egitasmoak, asteburuko egitarauen agenda eta askoz gehiago!
Ostiralero zure posta elektronikoan.

Harpidetu

Datuak ondo jaso dira. Eskerrik asko.

Izen-abizenak eta posta elektronikoa sartu behar dira.

Posta elektronikoak ez du formatu zuzena.

Arazo bat gertatu da eta ezin izan da izena eman. Jarri gurekin harremanetan mesedez eta barkatu eragozpenak (Akatsaren kodea:).

  • 943 34 03 30
  • oarsobidasoa@hitza.eus
  • Irun kalea 8, Errenteria-Orereta 20100
  • Nor gara
  • Argitalpen politika
  • Aniztasun politika
  • Pribatutasun politika
  • Cookieak
Babesleak:
Hasi saioa HITZAkide gisa

Saioa hasten baduzu, HITZAkide izatearen abantailak baliatu ahal izango dituzu.

HITZAkide naiz, baina oraindik ez dut kontua sortu SORTU KONTUA

Zure kontua ongi sortu da.

Hemendik aurrera, zure helbide elektronikoarekin eta pasahitzarekin konektatu ahal zara, HITZAkide izatearen abantaila guztiak baliatzeko.

Sartutako datuak ez dira zuzenak.
Zure kontua berretsi gabe dago.
 
 
 
(Pasahitza ahaztu duzu?)
 
 
SARTU
 
Pasahitz berria ezarri da eta zure helbide elektronikora bidali da.
Sartutako datuak ez dira zuzenak.
 
(Identifikatu)
 
 
 
 
BIDALI
 

Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea

HITZAkide izan nahi dut
Aldatu zure pasahitza
Pasa hitza ondo aldatu da.
 
 
 
 
 
 
 
Aldatu
 
Oraindik ez zara HITZAkide?

Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaratik, modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.

Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea.

HITZAkide izan nahi dut

Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaratik, modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.