Azken fasean sartu da Euskal Herriko Pala Txapelketa Irekia
Bihar, final-laurdenetako eta finalerdietako partidak jasoko ditu Madalensoro pilotalekuak, 08:15etik aurrera.
Giriziak antolatzen duen Euskal Herriko Pala Txapelketa Irekiaren aurtengo edizioa azken fasean sartu da. Bihar (larunbata) final-laurdenetako eta finalerdietako hainbat partida jokatuko dituzte, emakumeetan eta gizonetan. Honakoa da biharko kartelera (08:15ean hasiko da norgehiagokak, Madalensoron).
Final-laurdenak
- Gizonen 3. Maila: Arruabarrena-Berebide / Etxabe-Txapei.
Finalerdiak
- Emakumeen lehen finalerdia: Olano-Karrera / Eizmendi-Balerdi.
- Emakumeen bigarren finalerdia: Agirre-Murua / Lopetegi-Aranburu.
- Gizonen Lehen Maila: Izarralde-Arrizabalaga / Salaberria-Huegun
- Gizonen Hirugarren Maila: Iraola-Gonzalez / Lertxundi-Arruti.
