Hemen da Antxoberfest 2022
IX. Antxoko garagardoaren festak barrutia apartuko du maiatzaren 12tik 14ra. Dagoeneko eman dute egitarauaren berri.
Indarberrituta, bueltan da Antxoko garagardoaren festa. Maiatzaren 12tik (osteguna) 14ra (larunbata) bitarte barrutia orotariko garagar zaporez beteko da. Egitarau oparoa osatu baitu, horren berme, jaiaren antolakuntzak.
Gunearen irekiera ostegunean egingo dute, 20:00etan, iaz zendutako Juanjo Bujandari omenaldia eginez. Hortik aurrera, martxan jarri eta orotariko kontzertu, emanaldi, erakustaldi nahiz ekintzekin gozatua hartu ahal izango dute antxotarrek, nahiz kanpotik garagardoaz gozatzeko hurbiltzen direnek.
Jaia dela eta, horrek dirauen artean Antxoko ostalaritza establezimenduen ordutegia luzatzeko baimena eman du udalak. Hori horrela, ostegunean 03:00etan itxi beharko dute ohiko taberna, jatetxe eta kafetegiek. Taberna berezien edo puben lizentzia duten establezimenduak, aldiz, 04:00ak arte egon ahalko dira zabalik. Ostiral eta larunbatean 04:30era luzatuko da lehen taldekoen ordutegia, eta 06:00etara taberna berezi eta pubena.
Jarraian, 2022ko Antxoberfesteko egitaraua:
- Osteguna, maiatzak 12
- 20:00. Antxoberfesten hasiera ekitaldia eta Juanjo Bujandari omenaldia.
- 20:15. Pasai txaranga.
- 22:00. Nomguayaz.
- 00:00. Itxiera.
- Ostirala, maiatzak 13
- 20:00. Gunearen irekiera.
- 22:00. Kontzertuak
- The Gú.
- Ezinezkoa
- Atxurra
- 04:00. Itxiera.
- Larunbata, maiatzak 14
- 12:00. Gunearen irekiera.
- 13:00. American Crazy eta Motoak.
- 14:30. Paella erraldoia (herri bazkaria).
- 17:15. Free runner (Lasaga).
- 18:00. Trumoikada (American Crazy Show), Nafarroa etorbidean.
- 19:15. Pippermint taldea.
- 20:00. Kofrade izendapena (Kexaldi).
- 20:30. Elektrotxufla.
- 00:00. Dj Itzalpeko laguna.