Karmengo Jaiak antolatzera deitu du Trintxerpeko Jai Batzordeak
Uztail erdialdeko jaiak antolatzen hasteko bilera maiatzaren 11n egingo dute, Trintxerpeko Alkateordetzan.
Datorren maiatzaren 11n Trintxerpeko Jai Batzordeak 2022ko Karmengo Jaiak antolatzeko lehen bilera egingo du, arratsaldeko 20:00etan, Trintxerpeko Alkateordetzan.
Aurtengo jaiak uztailaren 14 eta 17a bitarte ospatuko dituzte; ostegunetik igandera, hain zuzen ere. Antolatzaileek gogora ekarri dute ja batzordeko ateak edonorentzat daudela zabalik, eta dei egin diete jaien antolakuntzan hondar alea jarri nahi duten bizilagunei datorren bilerara batzeko.