Bilatu
Sartu
  • izan HITZAKIDE
  • nor gara
  • zozketak
  • eskaintzak
  • denda
  • hemeroteka
Bilatu
  • Albisteak
    • Gaiak
      • Aisia
      • Ekonomia
      • Euskara
      • Gizartea
      • Hirigintza
      • Ingurumena
      • Jaiak
      • Kirola
      • Kultura
      • Politika
      • Udala
      • Orokorra
    • Herriak
      • Errenteria-Orereta
      • Lezo
      • Oiartzun
      • Pasaia
    • Generoak
      • Albisteak
      • Editorialak
      • Elkarrizketak
      • Erreportajeak
      • Iritzia
      • Kronikak
      • Publirreportajeak
  •  Multimedia
    • Argazkiak
    •  Bideoak
  • Agenda
    • Zerrenda
    • Hilabetea
    • Agendan parte hartu
  • Zozketak
  • Eskaintzak
  • Denda
  • ADIMEN ARTIFIZIALA
  • Zerbitzu gida
  • Nor gara
  • Argitalpen politika
  • Aniztasun politika
  • Pribatutasun politika
  • Cookieak
  • izan HITZAKIDE
  • nor gara
  • zozketak
  • eskaintzak
  • denda
  • hemeroteka
Sartu
Kultura

Bigarren kultur teknikariaren harira, herriko kultur beharren gaineko gogoeta eskatu du Lezoko EH Bilduk

Atzoko udalbatzarrean bigarren kultur teknikari baten postua sortzea erabaki zuen udal gobernuak. Koalizioa horren kontra dago.

Urko Etxebeste Petrirena
Lezo
2022/04/29

Atzo, osteguna, ezohiko udalbatzarra egin zuten Lezoko zinegotziek, bi puntukoa. Horietako batek harremana zuen udaleko plantillarekin. Bada horretan, udal gobernuaren proposamenez, kultur teknikari postu berri bat sortzea erabaki zen, herriak izango lukeen bigarrena. “10.000 biztanleko herrien artean, bi kultura teknikari izango dituen herri bakarra bihurtuko da Lezo”, zehaztu du EH Bilduk. Haren soldataren kostua 60.000 eurokoa izango litzateke urteko. Hala, EH Bilduren kezka bi aldekoa da: batetik aspaldikoa da koaliziokideen desadostasuna pertsonal gastuak handitu egin direlako azken urteetan; bestetik, herriko kultur ereduaren gaineko gogoeta egiteko gonbita egin dio udal gobernuari.

Gonbita atzoko plenoan bertan egin zion, koalizioak prentsa ohar bidez adierazi duenez, udal gobernuari. Izan ere, bilkideek gogoetaren oinarri gisa datu bat erabili dute: 2015etik 2022ra, kultura emankizunak kontratatzeko diru partida 27.000 eurotik 125.000ra igo egin du udalak: kontra, diru ekarpen handiena jasotzen duten herriko bost kultur eragileen diru laguntza 39.000tik 46.000ra hazi da, “kultur eragileen ekarpena ez da apenas handitu urte horietan”, nabarmendu du Euskal Herri Bilduk. Horiek horrela, ideia garbi bat azaldu du alderdiak: “Kultura ekitaldietan ere inbertitzearen alde gauden arren, ez dugu uste bigarren kultura teknikaria denik orain Lezok behar duena”.

Beraz, atzoko udalbatzarrean galdera zuzen sorta egin zion EH Bilduk gobernukideei: “Hori al da Lezok behar dun kultura eredua? Zer lortzen du Lezok eredu horrekin? Herri bizitza indartzeko egokia da? Zer behar dauzkate herriko kultur eragileek?”. Galdera horien erantzunen bila, bi aldeko prozesua abiatzea planteatu zuen udalbatzarrean koalizioak, gobernu taldeak baztertu egin zituenak. Batetik, herriko eragileekin herriko kultur ereduaren gaineko gogoeta konpartitua egitea proposatu zuten; eta hori egokitzat eman ezean, teknikari berriaren jarduna justifikatuko lukeen egitasmo zehatza lantzea proposatu zuen, denboran muga izango lukeena (“gehienez hurrengo hauteskundeetara bitartean”).

Bigarren teknikariaren gastu ekonomikoan azpimarra jarriz, EH Bilduk uste du udaleko pertsonal gastuak gehiegi hazi direla azken urteetan, “eta herriko baliabideak premiazkoak izan daitezkeen bestelako lehentasun batzuetan inbertitzea eragozten du. Udal gobernua herritarron diru baliabideekin arduragabe jokatzen ari da”.

 

Azken berriak

Harpidetu zaitez gure buletin irekira!
Astekarko eduki nagusiak, asteko albiste ikusienak, martxan ditugun zozketa eta egitasmoak, asteburuko egitarauen agenda eta askoz gehiago!
Ostiralero zure posta elektronikoan.

Harpidetu

Datuak ondo jaso dira. Eskerrik asko.

Izen-abizenak eta posta elektronikoa sartu behar dira.

Posta elektronikoak ez du formatu zuzena.

Arazo bat gertatu da eta ezin izan da izena eman. Jarri gurekin harremanetan mesedez eta barkatu eragozpenak (Akatsaren kodea:).



Zerbitzu Gida

 

 

Agenda

Eguraldia

Iturria:tiempo.com

Azken 7 egunetako irakurrienak

 

 

Azken berriak

Harpidetu zaitez gure buletin irekira!
Astekarko eduki nagusiak, asteko albiste ikusienak, martxan ditugun zozketa eta egitasmoak, asteburuko egitarauen agenda eta askoz gehiago!
Ostiralero zure posta elektronikoan.

Harpidetu

Datuak ondo jaso dira. Eskerrik asko.

Izen-abizenak eta posta elektronikoa sartu behar dira.

Posta elektronikoak ez du formatu zuzena.

Arazo bat gertatu da eta ezin izan da izena eman. Jarri gurekin harremanetan mesedez eta barkatu eragozpenak (Akatsaren kodea:).

  • 943 34 03 30
  • oarsobidasoa@hitza.eus
  • Irun kalea 8, Errenteria-Orereta 20100
  • Nor gara
  • Argitalpen politika
  • Aniztasun politika
  • Pribatutasun politika
  • Cookieak
Babesleak:
Hasi saioa HITZAkide gisa

Saioa hasten baduzu, HITZAkide izatearen abantailak baliatu ahal izango dituzu.

HITZAkide naiz, baina oraindik ez dut kontua sortu SORTU KONTUA

Zure kontua ongi sortu da.

Hemendik aurrera, zure helbide elektronikoarekin eta pasahitzarekin konektatu ahal zara, HITZAkide izatearen abantaila guztiak baliatzeko.

Sartutako datuak ez dira zuzenak.
Zure kontua berretsi gabe dago.
 
 
 
(Pasahitza ahaztu duzu?)
 
 
SARTU
 
Pasahitz berria ezarri da eta zure helbide elektronikora bidali da.
Sartutako datuak ez dira zuzenak.
 
(Identifikatu)
 
 
 
 
BIDALI
 

Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea

HITZAkide izan nahi dut
Aldatu zure pasahitza
Pasa hitza ondo aldatu da.
 
 
 
 
 
 
 
Aldatu
 
Oraindik ez zara HITZAkide?

Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaratik, modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.

Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea.

HITZAkide izan nahi dut

Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaratik, modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.