Lizeo Astean, 'Hasiera berria'
Pasaia-Lezo Lizeoak, Lizeo Astea antolatu du maiatzaren 2tik 6ra. 'Hasiera berria' leloarekin eman diote izaera.
Pasaia-Lezo Lizeoak maiatzaren 3tik 6ra Lizeo Astea antolatu du. Pasaia eta Lezoko ikastolaren eraikin guztietara zabaldu dituzte jardueraren barruko ekintzak, eta iaz lehenengoz egindako astearen jarraipena izango da. Iazkoarekin alderatuta badu berritasunik, ordea: familiek Lizeora gerturatzeko aukera izango dute. Lizeo Astea, Lizeo Egunaren nolabaiteko ordezkoa da. Pandemiaren eraginagatik egun osoko festa hori, astebeteko ospakizun arora igaro dute, “festaz eta kolorez beteko dugu gure ikastola”
Asteari izaera emateko Hasiera berria leloa hautatu dute ikastolakoek. Horri jarraiki, ikuskizuna landu dute hainbat mailatako ikasleek, familiei ere zabalik izango direnak. “Bizi izan ditugun urte zail hauei erreferentzia egin nahi izan diogu ikuskizun honekin, hasiera alai berri bat irudikatuz. Iluntasuna, Kutsadura, Itxaropena, Guda eta Etorkizuna, horiek Gotzon Pozak sortu dituen bost koreografiak hainbat mailatako ikasleentzat”, azaldu dute Lizeotik. Hala, koreografia horien zatiak Lizeoko eraikin ezberdinetan egingo dituzte hainbat mailatako ikasleek (beheko egitarauan xehetasunak).
Haur Hezkuntzako ikasleek San Pedroko, Antxoko, Donibaneko eta Lezoko zentroetan egingo dituzte emanaldiak. LH2koek, bestalde, Lezoko Ikastolako patioan egingo dute ikuskizuna hilaren 4an. Ostiral goizean, Lizeoaren eraikin nagusian, ekitaldi handia egingo dute.
Honakoa da Lizeo Astearen egitarau zehatza:
Maiatzak 3 (asteartea).
- 10:45ean, Lizeoaren eraiki nagusian, Batxilergoko bigarren mailako ikasleei omenaldia.
Maiatzak 4 (asteazkena).
- 16:00etan, Lezoko Ikastolan, LH2koen familientzako emanaldia.
Maiatzak 5 (osteguna). Ekitaldiak Lizeoaren eraikin nagusian dira (Donibanen).
- 15:00etan, LH4, 6 eta DBHko ikasleen familientzako emanaldia.
- 17:00etan, erretiroa hartuko duten langileei omenaldia.
- 18:00etan, 1986ko promozioari omenaldia.
Maiatzak 6 (ostirala) Ekitaldiak Lizeoaren eraikin nagusian egingo dira.
- Goizean, LH 2, 4 6 eta DBHko ikasleen emanaldia LH 1,3 eta 5eko ikasleentzat. Mailaz maila, Itxaropena, Kutsadura, Iluntasuna, Guda eta Etorkizuna gaiekin koreografiak egingo dituzte. Arratsaldean disko festa egingo dute.