Ate irekien jardunaldia egingo dute Blas de Lezo LHII ikastetxean
Larunbatean zabalduko dituzte zentroko ateak, bertan eskaintzen dituzten zikloak eta instalakuntzak nornahik ezagut ditzan.
Datorren larunbatean, hilak 7, Pasaiako Blas de Lezo LHII ikastetxean (Marinos kalea 2, Pasai San Pedro) ate irekien jardunaldia egingo dute 11:00etatik aurrera.
Ikastetxearen instalakuntzak eta bertan eskaintzen diren zikloak, ETHAZI metodologia berria eta enpleguari buruzko informazio baliagarria aurkeztuko diete saio horretan interesdunei. Martxan diren nahiz etorkizun laburrean abiarazi nahi dituzten zenbait lankidetza proiekturi buruz ere arituko dira jardunaldian.