[Galeria] Iñigo Gurrutxaga eta Marina Gonzalez, garaile Landarbason
Bi urtez eten ondoren, indarrez itzuli da Landarbaso Trail. Eguraldia lagun, jendetza bildu zen mendi lasterketako bigarren edizioaz gozatzeko.
Pandemiak etendako bi urteren ondoren, atzo izan zen Landarbaso Trail mendi lasterketako II. edizioa. Eguraldia lagun, jendetza bildu zen lasterketaren eremuan lasterkariak animatzeko, eta festa, izugarria izan zen. Listorretan hasi eta bukatzen den lasterketan, korrikalariek 18 kilometroko ibilbide gogorrari eta egin zuen beroari egin zioten aurre. Gizonetan, Iñigo Gurrutxaga donostiarrra izan zen azkarrena 01:31:24 denborarekin. Emakumeetan, berriz, Marina Gonzalez irundarrak irabazi zuen lasterketa 01:48: 16 denborarekin. Ondokoak izan ziren behin-betiko sailkapenak:
Gizonak:
- Iñigo Gurrutxaga Arruti, Donostia. 01:31:24.
- Mikel Oliveri Vesga, Errenteria-Orereta. 01:34:11.
- Mikel Gurrutxaga Perez, Donostia. 01:34:40.
- Lartaun Rodriguez Aldanondo, Donostia. 01:35:25.
- Ander Ordoño Santana, Deba. 01:37:39.
Emakumeak:
- Marina Gonzalez Burgos, Irun. 01:48:16.
- Larraitz Etxebeste Lizaso, Oiartzun. 01:49:42.
- Nerea Amilibia Arruti, Zarautz. 01:51:01.
- Naroa Uria Olaizola, Azpeitia. 01:57:45.
- Cecilia Moran Santano, Errenteria-Orereta. 01:58:12.
Landarbaso Traileko sailkapen ofizialak Herri Krosaren webgunean ikus daitezke.