Bilatu
Sartu
  • izan HITZAKIDE
  • nor gara
  • zozketak
  • eskaintzak
  • denda
  • hemeroteka
Bilatu
  • Albisteak
    • Gaiak
      • Aisia
      • Ekonomia
      • Euskara
      • Gizartea
      • Hirigintza
      • Ingurumena
      • Jaiak
      • Kirola
      • Kultura
      • Politika
      • Udala
      • Orokorra
    • Herriak
      • Errenteria-Orereta
      • Lezo
      • Oiartzun
      • Pasaia
    • Generoak
      • Albisteak
      • Editorialak
      • Elkarrizketak
      • Erreportajeak
      • Iritzia
      • Kronikak
      • Publirreportajeak
  •  Multimedia
    • Argazkiak
    •  Bideoak
  • Agenda
    • Zerrenda
    • Hilabetea
    • Agendan parte hartu
  • Zozketak
  • Eskaintzak
  • Denda
  • ADIMEN ARTIFIZIALA
  • Zerbitzu gida
  • Nor gara
  • Argitalpen politika
  • Aniztasun politika
  • Pribatutasun politika
  • Cookieak
  • izan HITZAKIDE
  • nor gara
  • zozketak
  • eskaintzak
  • denda
  • hemeroteka
Sartu
Gizartea

Antxoberfesten ospatzeko asko dauka SOS Antxok

Herritarren eskubideen aldeko koordinakundeak aldarrirako ere baliatuko du jaialdia. Zelebratzeko motibo aski badituzte.

Karpa Ibaiondoko zabalgunean jarri dute aurten. Gaur arratsaldean irekiko dituzte ateak.
Olaia Gerendiain
Pasaia
2022/05/12

Datorren asteburua ospatzeko baliatuko dute antxotarrek, bi urteko etenaldiak egarri baititu bizilagunak, eta hori asetzeko asmoz irekiko ditu ateak gaur bertan Antxoberfesteko karpak, Ibaiondoko zabalgunean.

Garagardo eta parranda zaleak ez dira kaleak hartuko dituzten bakarrak izango -edo ez, behintzat, asmo bakar horiekin-, SOS Antxo Koordinakundeak data berezia probestuko baitu, behin berriro ere, bertako bizilagunen aldarriak bistaratzeko; oraingo honetan, ordea, ospatzeko asmoz egingo dute hori.

Aski da topoa lurperatzeko lanen berri eman zenetik herritar talde horrek borrokatu duena, eta makala ez, gero, erdietsitakoa. Hori aintzatesteko egunak ere izango dira datozenak. Biba gu eta gora Antxo! lemapean bi lorpen nagusi nabarmendu nahi dituzte: Luzuriaga herriarentzat berreskuratu izana eta biaduktua eraisteko konpromiso politiko erreala lortu dutela.

Etorkizunari buruz hausnartzeko
Gaur arratsaldean bizilagunen aurrean lehen hitza hartuko badute ere, egun handia larunbatekoa izango du koordinakundeak. Etorkizunean zer-nolako barrutia nahi den hausnartzeko erakusketa jarriko dute ikusgai Ibaiondo pilotalekuan, eta  gonbidatu bereziak ere ekarriko dituzte garagardoaren festara: EHUko Arkitekturako 5. mailako zenbait ikasle.

Lehen hari-muturrari dagokionez, iraganeko Antxoko zenbait argazki historiko jarriko dituzte ikusgai, gaur egungo zonalde horietako irudien alboan; bi horien jarraian, koadro txuri bat egongo da, bakoitzak desio duen etorkizuneko barrutia irudika dezan bere baitan. Informazio panelak ere zintzilikatuko dituzte, taldeak Luzuriagari buruz proposatzen duen parte hartze prozesu loteslearen berri emateko.

Imajinaziozko ariketa horretan lagun izango dituzte arkitekturako azken urteko ikasleak. Horiek Antxora gerturatuko dira larunbatean, eskuartean duten proiektua jendaurrean jartzeko. Barrutiaren zabalguneek etorkizunerako eskain ditzaketen zenbait aukera irudikatuko dituzte eta bisualki erakutsiko dizkiete bizilagunei, datozen urteotako obrak pasata, zer-nolako bizitokia izan ahalko luketen amestera gonbidatzeko.

Larunbateko 12:00etan Biteri plazan elkartu eta bertatik Luzuriagara egingo dute bidea 13:00ak aldera, joko eta kalejira giroan. Gonbita luzatu die SOS Antxok bizilagunei, lortutakoak ospatu eta lortzeko direnak amestera batzeko. “Denon artean zubi bat eraikiko dugu!”, aurreratu dute.

 

Erlazionatutako edukiaHemen da Antxoberfest 2022
Azken berriak

Harpidetu zaitez gure buletin irekira!
Astekarko eduki nagusiak, asteko albiste ikusienak, martxan ditugun zozketa eta egitasmoak, asteburuko egitarauen agenda eta askoz gehiago!
Ostiralero zure posta elektronikoan.

Harpidetu

Datuak ondo jaso dira. Eskerrik asko.

Izen-abizenak eta posta elektronikoa sartu behar dira.

Posta elektronikoak ez du formatu zuzena.

Arazo bat gertatu da eta ezin izan da izena eman. Jarri gurekin harremanetan mesedez eta barkatu eragozpenak (Akatsaren kodea:).



Zerbitzu Gida

 

 

Agenda

Eguraldia

Iturria:tiempo.com

Azken 7 egunetako irakurrienak

 

 

Azken berriak

Harpidetu zaitez gure buletin irekira!
Astekarko eduki nagusiak, asteko albiste ikusienak, martxan ditugun zozketa eta egitasmoak, asteburuko egitarauen agenda eta askoz gehiago!
Ostiralero zure posta elektronikoan.

Harpidetu

Datuak ondo jaso dira. Eskerrik asko.

Izen-abizenak eta posta elektronikoa sartu behar dira.

Posta elektronikoak ez du formatu zuzena.

Arazo bat gertatu da eta ezin izan da izena eman. Jarri gurekin harremanetan mesedez eta barkatu eragozpenak (Akatsaren kodea:).

  • 943 34 03 30
  • oarsobidasoa@hitza.eus
  • Irun kalea 8, Errenteria-Orereta 20100
  • Nor gara
  • Argitalpen politika
  • Aniztasun politika
  • Pribatutasun politika
  • Cookieak
Babesleak:
Hasi saioa HITZAkide gisa

Saioa hasten baduzu, HITZAkide izatearen abantailak baliatu ahal izango dituzu.

HITZAkide naiz, baina oraindik ez dut kontua sortu SORTU KONTUA

Zure kontua ongi sortu da.

Hemendik aurrera, zure helbide elektronikoarekin eta pasahitzarekin konektatu ahal zara, HITZAkide izatearen abantaila guztiak baliatzeko.

Sartutako datuak ez dira zuzenak.
Zure kontua berretsi gabe dago.
 
 
 
(Pasahitza ahaztu duzu?)
 
 
SARTU
 
Pasahitz berria ezarri da eta zure helbide elektronikora bidali da.
Sartutako datuak ez dira zuzenak.
 
(Identifikatu)
 
 
 
 
BIDALI
 

Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea

HITZAkide izan nahi dut
Aldatu zure pasahitza
Pasa hitza ondo aldatu da.
 
 
 
 
 
 
 
Aldatu
 
Oraindik ez zara HITZAkide?

Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaratik, modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.

Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea.

HITZAkide izan nahi dut

Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaratik, modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.