Antxotarrak odola ematera deitu dituzte
Hileroko saioa datorren asteazkenean egingo dute, ohi bezala, barrutiko kultur etxean. Maskara jantzi beharko da.
Pasai Antxon odola emateko hileroko saioa egingo dute datorren asteazkenean, hilak 18, barruti horretako kultur etxean. Lehen boluntarioak 16:30a aldera helduko dira, eta 20:15a inguruan itxiko dituzte aretoko ateak.
Arduradunek ohartarazi dute bertaratzen direnek maskara derrigor erabili beharko dutela. Gainean ez daramanari, bertan emango diote bat, kultur etxean dagoen bitartean jantzi dezan.