Bilatu
Sartu
  • izan HITZAKIDE
  • nor gara
  • zozketak
  • eskaintzak
  • denda
  • hemeroteka
Bilatu
  • Albisteak
    • Gaiak
      • Aisia
      • Ekonomia
      • Euskara
      • Gizartea
      • Hirigintza
      • Ingurumena
      • Jaiak
      • Kirola
      • Kultura
      • Politika
      • Udala
      • Orokorra
    • Herriak
      • Errenteria-Orereta
      • Lezo
      • Oiartzun
      • Pasaia
    • Generoak
      • Albisteak
      • Editorialak
      • Elkarrizketak
      • Erreportajeak
      • Iritzia
      • Kronikak
      • Publirreportajeak
  •  Multimedia
    • Argazkiak
    •  Bideoak
  • Agenda
    • Zerrenda
    • Hilabetea
    • Agendan parte hartu
  • Zozketak
  • Eskaintzak
  • Denda
  • ADIMEN ARTIFIZIALA
  • Zerbitzu gida
  • Nor gara
  • Argitalpen politika
  • Aniztasun politika
  • Pribatutasun politika
  • Cookieak
  • izan HITZAKIDE
  • nor gara
  • zozketak
  • eskaintzak
  • denda
  • hemeroteka
Sartu
Gizartea

Egitarau zabalarekin dator Francisaldia zikloa

Gaurtik hasita, eta ekainaren 28a bitarte, jarduera ugari antolatu dira Francisen erailketaren 43. urteurrenean.

Iñaki Queralt eta Itziar Ostolaza, gaur ortzadar kolorrekin margotutako homofobiaren aurkako zebrabidean.
Mikel Del Val Garcia
Errenteria-Orereta
2022/05/12

Errenteriako Udalak, LGTBI+ mahaiarekin elkarlanean, lehen aldiz antolatu du Francisaldia zikloa, LGTBIfobiaren nazioarteko eguna (maiatzak 17), Vicente Vadillo Francis-en erailketaren 43. urteurrena (ekainak 10) eta sexu askapenerako nazioarteko eguna (ekainak 28) barnebilduko dituen zikloa. Gaur goizean aurkeztu dute Itziar Ostolaza Berdintasun zinegotziak eta Iñaki Queralt LGTBIQ+ politiken zinegotziak ortzadarraren koloreekin margotutako homofobiaren aurkako zebrabidean, eta zikloaren inguruko xehetasunak azaldu dituzte.

Maiatza eta ekaina bitartean, ekintza ugari antolatu dira berdintasunerako eskubidearen eta sexu eta genero orientazioagatiko diskriminazio ezaren alde, aniztasunaren bizipen askea sustatzeko helburuarekin. Francisaldia zikloa gaur bertan hasiko da Zinegoak Elkarteak proiektatuko dituen zazpi film laburrekin. 19:00etan hasiko dira Niessen Kulturgunean, eta sarrera doakoa da. Egitarauak bihar izango du jarraipena Nos corps sont vos champs de bataille filmarekin. Proiekzio hori ere 19:00etan hasiko da Niessen Kulturgunean, eta sarrera doakoa da.

Zikloaren barruan antolatu den egitaraua anitza eta zabala da, eta jarduera ugari barneratu dira; hala nola, zineforumak, LGTBI+ ekintza planaren aurkezpena, LGTBI kontakizun erotikoen mikro irekia, Yogurinha Borovaren kontzertua Alabergako jaietan, bertso emanaldia, ipuin kontaketa, literatur solasaldia, transmarikabollo kalejira eta ortzadar banderaren igoera.

Honakoa da egitarau osoa:

  • Maiatzak 12: Zazpi film laburren proiekzioa Zinegoak Elkartearen eskutik. 19:00etan, Niessen Kulturgunean. Sarrera doan.
  • Maiatzak 13: Nos corps sont vos champs de bataille filmaren proiekzioa Zinegoak Elkartearen eskutik. 19:00etan, Niessen Kulturgunean. Sarrera doan.
  • Maiatzak 16: Zineforuma, Great Freedom, OzZinema Elkartearen eskutik. 19:30ean, Niessen zinemetan. Sarrera 4 euro.
  • Maiatzak 17: LGTBIfobiaren aurkako nazioarteko eguna.
  • Maiatzak 24: Errenteriako LGTBI+ ekintza planaren aurkezpena. 18:00etan, Emakumeen Etxean.
  • Maiatzak 26: Nerea Arriolak dinamizatutako LGTBI kontakizun erotikoen mikro irekia. 19:00etan, Lekuona Fabrikako plaza luzean.
  • Maiatzak 28: Yogurinha Borovaren kontzertua Alaberga auzoko jaietan, 23:00etan.
  • Ekainak 2: eRRe, aldarri bat bertsoz emanaldia. 19:00etan, Niessen Kulturgunean. Sarrera doan.
  • Ekainak 7: Zineforuma, Tengo miedo torero, OzZinema Elkartearen eskutik. 19:30ean, Niessen zinemetan. Sarrera 4 euro.
  • Ekainak 10: Francisen erailketaren 43. urteurrena.
  • Ekainak 16: Bea Egizabalek dinamizatutako ipuin kontaketa euskaraz, Mari Errauskin Edurne Zurirekin maitemindu zen. 17:30ean, Lekuona Fabrikako plaza txikian.
  • Ekainak 16: LGTBI+ solasaldiak Mari-mutil handi baten bluesa (euskaraz) eta Stone Buth Blues (gaztelaniaz) liburuenak. 19:00etan, Lekuona Fabrikako Udal Liburutegian.
  • Ekainak 25: Transmarikabollo kalejira, 12:30ean, Alabergako biribilgunetik abiatuta. Ortzadar banderaren igoera, 12:30ean, Kaputxinotako biribilgunean.
  • Ekainak 28: Sexu askapenerako nazioarteko eguna.
Azken berriak

Harpidetu zaitez gure buletin irekira!
Astekarko eduki nagusiak, asteko albiste ikusienak, martxan ditugun zozketa eta egitasmoak, asteburuko egitarauen agenda eta askoz gehiago!
Ostiralero zure posta elektronikoan.

Harpidetu

Datuak ondo jaso dira. Eskerrik asko.

Izen-abizenak eta posta elektronikoa sartu behar dira.

Posta elektronikoak ez du formatu zuzena.

Arazo bat gertatu da eta ezin izan da izena eman. Jarri gurekin harremanetan mesedez eta barkatu eragozpenak (Akatsaren kodea:).



Zerbitzu Gida

 

 

Agenda

Eguraldia

Iturria:tiempo.com

Azken 7 egunetako irakurrienak

 

 

Azken berriak

Harpidetu zaitez gure buletin irekira!
Astekarko eduki nagusiak, asteko albiste ikusienak, martxan ditugun zozketa eta egitasmoak, asteburuko egitarauen agenda eta askoz gehiago!
Ostiralero zure posta elektronikoan.

Harpidetu

Datuak ondo jaso dira. Eskerrik asko.

Izen-abizenak eta posta elektronikoa sartu behar dira.

Posta elektronikoak ez du formatu zuzena.

Arazo bat gertatu da eta ezin izan da izena eman. Jarri gurekin harremanetan mesedez eta barkatu eragozpenak (Akatsaren kodea:).

  • 943 34 03 30
  • oarsobidasoa@hitza.eus
  • Irun kalea 8, Errenteria-Orereta 20100
  • Nor gara
  • Argitalpen politika
  • Aniztasun politika
  • Pribatutasun politika
  • Cookieak
Babesleak:
Hasi saioa HITZAkide gisa

Saioa hasten baduzu, HITZAkide izatearen abantailak baliatu ahal izango dituzu.

HITZAkide naiz, baina oraindik ez dut kontua sortu SORTU KONTUA

Zure kontua ongi sortu da.

Hemendik aurrera, zure helbide elektronikoarekin eta pasahitzarekin konektatu ahal zara, HITZAkide izatearen abantaila guztiak baliatzeko.

Sartutako datuak ez dira zuzenak.
Zure kontua berretsi gabe dago.
 
 
 
(Pasahitza ahaztu duzu?)
 
 
SARTU
 
Pasahitz berria ezarri da eta zure helbide elektronikora bidali da.
Sartutako datuak ez dira zuzenak.
 
(Identifikatu)
 
 
 
 
BIDALI
 

Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea

HITZAkide izan nahi dut
Aldatu zure pasahitza
Pasa hitza ondo aldatu da.
 
 
 
 
 
 
 
Aldatu
 
Oraindik ez zara HITZAkide?

Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaratik, modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.

Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea.

HITZAkide izan nahi dut

Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaratik, modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.