Memoriaren Basoa garbitzera, hilaren 21ean
Etxetxo Lezoko Memoria Historikoaren Taldeak Iparragirreko eremua garbitzera deitu ditu lezoarrak hilaren 21ean.
Etxetxo Lezoko Memoria Historikoaren Taldeak elkarlanerako, auzolanerako beste dei bat egin du. Hilaren 21erako (larunbata) jarri dute hitzordua, eta Iparragirre eremuko barrakoiak eta inguruko Memoriaren Basoa txukuntzea eta garbitzea jarri dute xede.
09:30ean gelditu dira Tiñelun Jaizkibel aldera joateko. “Lezoko memoria historikoa ezin da galdu, denon artean bizirik eutsiko diogu”, esan dute Etxetxokoek.
