Bilatu
Sartu
  • izan HITZAKIDE
  • nor gara
  • zozketak
  • eskaintzak
  • denda
  • hemeroteka
Bilatu
  • Albisteak
    • Gaiak
      • Aisia
      • Ekonomia
      • Euskara
      • Gizartea
      • Hirigintza
      • Ingurumena
      • Jaiak
      • Kirola
      • Kultura
      • Politika
      • Udala
      • Orokorra
    • Herriak
      • Errenteria-Orereta
      • Lezo
      • Oiartzun
      • Pasaia
    • Generoak
      • Albisteak
      • Editorialak
      • Elkarrizketak
      • Erreportajeak
      • Iritzia
      • Kronikak
      • Publirreportajeak
  •  Multimedia
    • Argazkiak
    •  Bideoak
  • Agenda
    • Zerrenda
    • Hilabetea
    • Agendan parte hartu
  • Zozketak
  • Eskaintzak
  • Denda
  • ADIMEN ARTIFIZIALA
  • Zerbitzu gida
  • Nor gara
  • Argitalpen politika
  • Aniztasun politika
  • Pribatutasun politika
  • Cookieak
  • izan HITZAKIDE
  • nor gara
  • zozketak
  • eskaintzak
  • denda
  • hemeroteka
Sartu
Kirola

Euskal Ligara igotzeko lehiari ekingo dio Pari Berrik bihar

Gipuzkoako Ligan nagusi bukatu dute sanjuandarrek. Igotzeko play-offeko finalaurrekoa lehiatuko dute bihar, etxetik kanpo, Oiartzunen aurka.

Joan den asteburuko partidarekin borobildu zuen Pari Berrik liga.
Olaia Gerendiain
Pasaia
2022/05/12

IDK-Pari Berri areto futbol talde sanjuandarrak Gipuzkoako Lehen Ligan buru bukatu du, bigarrenekiko (Teep Tolosala) hamahiru puntuko aldearekin. Ospatzeko aste hau besterik ez dute izan, joan den asteburuan izan baitzuten ligako azken norgehiagoka, eta bihar bertan, ostiralarekin, buru-belarri hasiko baitira igoerarako play-offean onena ematen.

Gipuzkoa, Bizkai eta Arabako lau talde igoko dira, denera, Euskal Ligara. Haietako hiruk (herrialde bakoitzeko buruak) zuzenean lortuko dute igoera, eta laugarrena nor den bigarren play-off batean erabakiko da. Final hori hiru lurraldeetako bigarren taldeek jokatuko dute, lehia triangeluarrean, eta irabazten duena hiru onenekin batera igoko da Gipuzkoatik Euskal Ligara.

Pari Berrik, jokatutako 26 partidetatik 22 irabazi baditu ere, dena jokoan du oraindik ere. Izan ere, finalerdiak bihar bertan hasiko dituzte, eta lau talde onenen artean nagusitzen denak soilik izango baitu igoerarako txartela ziurtatuta. Gipuzkoako kasuan, lehenengoa (Pari Berri) laugarrenaren (Oiartzun) kontra lehiatu beharko da; eta bigarrena hirugarrenaren kontra (Teep Tolosala eta Eguzki Arkupe, hurrenez hurren).

Finalaurreko horietako bi irabazleek finala jokatuko dute gero. Bien arteko irabazlea zuzenean igoko da datorren denboraldian Euskal Ligan aritzeko, eta galtzaileak, aldiz, aukera berri bat izango du bigarren geldituriko talde arabar eta bizkaitarraren aurkako norgehiagoketan (triangeluar lehian) nagusitzen bada. Izan ere, horien artean onena ere igoko baita Euskal Ligara, Gipuzkoako, Arabako eta Bizkaiko irabazleekin batera.

Pari Berriren hitzordua: Bihar, ostirala, 20:20ean Elorsoro kiroldegian (Oiartzun). Zaleei bertaratzeko deia egin diete sanjuandarrek: “Zuen laguntza behar dugu!”.

Azken berriak

Harpidetu zaitez gure buletin irekira!
Astekarko eduki nagusiak, asteko albiste ikusienak, martxan ditugun zozketa eta egitasmoak, asteburuko egitarauen agenda eta askoz gehiago!
Ostiralero zure posta elektronikoan.

Harpidetu

Datuak ondo jaso dira. Eskerrik asko.

Izen-abizenak eta posta elektronikoa sartu behar dira.

Posta elektronikoak ez du formatu zuzena.

Arazo bat gertatu da eta ezin izan da izena eman. Jarri gurekin harremanetan mesedez eta barkatu eragozpenak (Akatsaren kodea:).



Zerbitzu Gida

 

 

Agenda

Eguraldia

Iturria:tiempo.com

Azken 7 egunetako irakurrienak

 

 

Azken berriak

Harpidetu zaitez gure buletin irekira!
Astekarko eduki nagusiak, asteko albiste ikusienak, martxan ditugun zozketa eta egitasmoak, asteburuko egitarauen agenda eta askoz gehiago!
Ostiralero zure posta elektronikoan.

Harpidetu

Datuak ondo jaso dira. Eskerrik asko.

Izen-abizenak eta posta elektronikoa sartu behar dira.

Posta elektronikoak ez du formatu zuzena.

Arazo bat gertatu da eta ezin izan da izena eman. Jarri gurekin harremanetan mesedez eta barkatu eragozpenak (Akatsaren kodea:).

  • 943 34 03 30
  • oarsobidasoa@hitza.eus
  • Irun kalea 8, Errenteria-Orereta 20100
  • Nor gara
  • Argitalpen politika
  • Aniztasun politika
  • Pribatutasun politika
  • Cookieak
Babesleak:
Hasi saioa HITZAkide gisa

Saioa hasten baduzu, HITZAkide izatearen abantailak baliatu ahal izango dituzu.

HITZAkide naiz, baina oraindik ez dut kontua sortu SORTU KONTUA

Zure kontua ongi sortu da.

Hemendik aurrera, zure helbide elektronikoarekin eta pasahitzarekin konektatu ahal zara, HITZAkide izatearen abantaila guztiak baliatzeko.

Sartutako datuak ez dira zuzenak.
Zure kontua berretsi gabe dago.
 
 
 
(Pasahitza ahaztu duzu?)
 
 
SARTU
 
Pasahitz berria ezarri da eta zure helbide elektronikora bidali da.
Sartutako datuak ez dira zuzenak.
 
(Identifikatu)
 
 
 
 
BIDALI
 

Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea

HITZAkide izan nahi dut
Aldatu zure pasahitza
Pasa hitza ondo aldatu da.
 
 
 
 
 
 
 
Aldatu
 
Oraindik ez zara HITZAkide?

Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaratik, modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.

Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea.

HITZAkide izan nahi dut

Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaratik, modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.