Bilatu
Sartu
  • izan HITZAKIDE
  • nor gara
  • zozketak
  • eskaintzak
  • denda
  • hemeroteka
Bilatu
  • Albisteak
    • Gaiak
      • Aisia
      • Ekonomia
      • Euskara
      • Gizartea
      • Hirigintza
      • Ingurumena
      • Jaiak
      • Kirola
      • Kultura
      • Politika
      • Udala
      • Orokorra
    • Herriak
      • Errenteria-Orereta
      • Lezo
      • Oiartzun
      • Pasaia
    • Generoak
      • Albisteak
      • Editorialak
      • Elkarrizketak
      • Erreportajeak
      • Iritzia
      • Kronikak
      • Publirreportajeak
  •  Multimedia
    • Argazkiak
    •  Bideoak
  • Agenda
    • Zerrenda
    • Hilabetea
    • Agendan parte hartu
  • Zozketak
  • Eskaintzak
  • Denda
  • ADIMEN ARTIFIZIALA
  • Zerbitzu gida
  • Nor gara
  • Argitalpen politika
  • Aniztasun politika
  • Pribatutasun politika
  • Cookieak
  • izan HITZAKIDE
  • nor gara
  • zozketak
  • eskaintzak
  • denda
  • hemeroteka
Sartu
Kirola
ASIER YEROBI. TOURING KE-REN PRESIDENTEA.

[Elkarrizketa] "Amets handia da mendeurrena Hirugarren Mailan egin ahal izatea"

Touringen mutilen talde nagusiak sasoi bikaina osatu du, eta igandean lortutako igoerarekin biribildu dute denboraldia. Klubaren presidenteak aitortu du «amets batean eta sinetsi ezinik» daudela.

Mikel Del Val Garcia
Errenteria-Orereta
2022/05/13

23 urteren ondoren, Hirugarren Mailarako igoera lortu duzue. Espero zenuten denboraldi hasieran hori lortzea? Igoera zen helburua?
Helburua ez zen mailaz igotzea, gure asmoa goiko postuetan egotea zen. Denboraldi hasieran fitxaketa batzuk egin genituen taldea indartzeko. Bagenekien talde ona genuela, eta sailkapeneko lehen bost postuetan egotea espero genuen, baina dena uste baino askoz hobeto joan da. Hasieratik goiko postuetan jarri ginen eta ez gara bigarren postutik jaitsi. Azken hilabeteetan puntu diferentzia handia izan dugu bigarrenarekiko, eta horrek gauzak erraztu dizkigu.

Igoera lortzeaz gain, egin duzuen denboraldia ikaragarria izan da.
Urte guztian izandako sentsazioak oso onak izan dira, arerioak oso ondo gainditu ditugu, eta bizpahiru partida kenduta, gainontzekoak oso onak izan dira.

Hirugarren Mailarako igoerak zer suposatzen du Errenteria-Orereta bezalako herri batentzat?
Igoera esanahi handikoa da, lortzea oso zaila baita. Egia da kalean beti esaten digutela Errenteria bezalako herri batek, 40.000 biztanlerekin, bertako futbol taldeak gutxienez Hirugarren Mailan egon beharko lukeela. Hori esatea erraza da, baina lortzeak zailtasunak ditu. Gainera, Errenteria toki estrategikoan kokatua dagoen herria da. Ondo komunikatua dago Donostia eta Bidasoarekin, eta oso erraza da jokalari on bat ateratzen zaizunean segituan Donostialdeko klub indartsuek fitxatzea. Orain Hirugarren Mailan lehiatuko gara, eta bertan mantentzen saiatuko gara.

Eta klubarentzat?
Asko suposatzen du. Datorren urtean ehun urte beteko ditugu, eta guretzat amets handia da mendeurrena Hirugarren Mailan ospatzea. Kluba hartu genuenean oso egoera larrian zegoen, Preferente Mailan, eta lau urtean bi igoera lortu ditugu. Taldea kategorian mantentzeko lan handia egingo dugu, ez dugu nahi igo eta datorren denboraldian jaitsi behar izatea. Talde sendo bat osatu nahi dugu Hirugarren Mailan mantentzeko. Horrek, gainera, aukera ematen du beheko kategoriek erreferente bat izateko, eta harrobiko jokalarientzat ispilua izan daiteke.

Mendeurrena Hirugarren Mailan ospatuko duzue. Berezia izango da klubarentzat, ezta?
Kluba hartu genuenean esango baligute Hirugarren Mailan egongo ginela, eta bigarren taldea Preferentera igotzeko lehian egongo zela, ez genuke sinetsiko, ez dakigu non sinatu beharko genukeen. Guk lehen taldea Preferenten hartu genuen, eta orain Hirugarren Mailara igo dugu. Futbol eskolan eta harrobian geroz eta jokalari gehiago dauzkagu eta geroz eta neska gehiago datoz gugana.

Igoera lortua izan arren, denboraldia ez da bukatu, eta bihar zaleekin ospatzeko aukera izango duzue.
Igoera herriarekin ospatu nahi dugu eta taldeari merezitako omenaldia eman nahi diogu. Harrera egingo digute udaletxean, eta nahi duguna da bihar herria festa bat izatea. Gipuzkoako Futbol Federazioko presidenteak txapeldunen kopa emango digu, eta merezi bezala ospatu nahi dugu.

Azken berriak

Harpidetu zaitez gure buletin irekira!
Astekarko eduki nagusiak, asteko albiste ikusienak, martxan ditugun zozketa eta egitasmoak, asteburuko egitarauen agenda eta askoz gehiago!
Ostiralero zure posta elektronikoan.

Harpidetu

Datuak ondo jaso dira. Eskerrik asko.

Izen-abizenak eta posta elektronikoa sartu behar dira.

Posta elektronikoak ez du formatu zuzena.

Arazo bat gertatu da eta ezin izan da izena eman. Jarri gurekin harremanetan mesedez eta barkatu eragozpenak (Akatsaren kodea:).



Zerbitzu Gida

 

 

Agenda

Eguraldia

Iturria:tiempo.com

Azken 7 egunetako irakurrienak

 

 

Azken berriak

Harpidetu zaitez gure buletin irekira!
Astekarko eduki nagusiak, asteko albiste ikusienak, martxan ditugun zozketa eta egitasmoak, asteburuko egitarauen agenda eta askoz gehiago!
Ostiralero zure posta elektronikoan.

Harpidetu

Datuak ondo jaso dira. Eskerrik asko.

Izen-abizenak eta posta elektronikoa sartu behar dira.

Posta elektronikoak ez du formatu zuzena.

Arazo bat gertatu da eta ezin izan da izena eman. Jarri gurekin harremanetan mesedez eta barkatu eragozpenak (Akatsaren kodea:).

  • 943 34 03 30
  • oarsobidasoa@hitza.eus
  • Irun kalea 8, Errenteria-Orereta 20100
  • Nor gara
  • Argitalpen politika
  • Aniztasun politika
  • Pribatutasun politika
  • Cookieak
Babesleak:
Hasi saioa HITZAkide gisa

Saioa hasten baduzu, HITZAkide izatearen abantailak baliatu ahal izango dituzu.

HITZAkide naiz, baina oraindik ez dut kontua sortu SORTU KONTUA

Zure kontua ongi sortu da.

Hemendik aurrera, zure helbide elektronikoarekin eta pasahitzarekin konektatu ahal zara, HITZAkide izatearen abantaila guztiak baliatzeko.

Sartutako datuak ez dira zuzenak.
Zure kontua berretsi gabe dago.
 
 
 
(Pasahitza ahaztu duzu?)
 
 
SARTU
 
Pasahitz berria ezarri da eta zure helbide elektronikora bidali da.
Sartutako datuak ez dira zuzenak.
 
(Identifikatu)
 
 
 
 
BIDALI
 

Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea

HITZAkide izan nahi dut
Aldatu zure pasahitza
Pasa hitza ondo aldatu da.
 
 
 
 
 
 
 
Aldatu
 
Oraindik ez zara HITZAkide?

Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaratik, modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.

Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea.

HITZAkide izan nahi dut

Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaratik, modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.