Emozio handiko finalak izan dira
Euskal Herriko Pala Txapelketa Irekiaren finalak jokatu zituzten larunbatean. Kristobal Gastesi Ezkurdia palista oroitu zuten.
Girizia Kultur, Jolas eta Kirol Elkarteak antolatutako Euskal Herriko Pala Txapelketa Irekiaren aurtengo edizioak baditu irabazleak. Larunbatean jokatu zituzten finalak Madalensoro pilotalekuan. Giriziakoek HITZAri esanda, giro ederra, partida parekatuak eta emozio handiko uneak bizi izan ziren azken partida horietan.
Emozioz beterikoa ere sari banaketaren aurretik egindako ekitaldia. Izan ere, antolatzaileek Kristobal Gastesi Ezkurdia palista oroitzeko ekitaldia egin zuten.
Honakoak dira 2022ko Euskal Herriko Pala Txapelketa Irekiaren finalen emaitzak (nabarmendutako bikoteak irabazleak dira):
Emakumeak
- Eizmendi II-Balerdi / Agirre Murua: 25-21
Gizonen 3. Maila
- Arruabarrena-Berebide / Lertxundi-Arruti: 25-21
Gizonen 2. Maila
- Salegi-Arrieta / Mitxelena-Garbisu 16-25
Gizonen 1 Maila
- Arrizabalaga-Lizarralde / Aizpuru-Epelde: 23-25