Bilatu
Sartu
  • izan HITZAKIDE
  • nor gara
  • zozketak
  • eskaintzak
  • denda
  • hemeroteka
Bilatu
  • Albisteak
    • Gaiak
      • Aisia
      • Ekonomia
      • Euskara
      • Gizartea
      • Hirigintza
      • Ingurumena
      • Jaiak
      • Kirola
      • Kultura
      • Politika
      • Udala
      • Orokorra
    • Herriak
      • Errenteria-Orereta
      • Lezo
      • Oiartzun
      • Pasaia
    • Generoak
      • Albisteak
      • Editorialak
      • Elkarrizketak
      • Erreportajeak
      • Iritzia
      • Kronikak
      • Publirreportajeak
  •  Multimedia
    • Argazkiak
    •  Bideoak
  • Agenda
    • Zerrenda
    • Hilabetea
    • Agendan parte hartu
  • Zozketak
  • Eskaintzak
  • Denda
  • ADIMEN ARTIFIZIALA
  • Zerbitzu gida
  • Nor gara
  • Argitalpen politika
  • Aniztasun politika
  • Pribatutasun politika
  • Cookieak
  • izan HITZAKIDE
  • nor gara
  • zozketak
  • eskaintzak
  • denda
  • hemeroteka
Sartu
Ekonomia

Merkatari, ostalari eta zerbitzuen aldeko neurriak proposatu ditu EH Bilduk

Sektoreen egoera larria dela iritzita, neurri sorta proposatu du koalizioak. Laurak Bat eta euskara jarri dituzte ardatz, besteak beste.

Iraitz Pazos eta Mikel Garcia bilkideak, Pasai Antxoko Hamarretxeta kalean.
Olaia Gerendiain
Pasaia
2022/05/16

2022ko aurrekontuen eztabaidan hainbat neurri zehatz hartzea proposatu zion oposizioko EH Bilduk Pasaiako udal gobernuari. Horien artean, une honetan indarrean dagoen kontsumo-bonuen kanpaina (zeinarentzat 50.000 euroko funtsa hitzartu baitzuten) eta bertako merkataritza, ostalaritza eta zerbitzuak sustatzeko 200.000 euroko “talka-plana” izendatu dutena proposatu zuten. Bigarrena hori PSE-EEk eta EAJk atzera bota zuten.

Testuinguru horretan, sektoreek azken aldian asko sufritu dutela iritzita, bilkideek neurri sorta bat prestatu dute, “egoera larri honi erantzutea presazko xedea delako”. Horien artean, honakoak jo dituzte bereziki funtsezkotzat: Laurak Bat elkartea indartzea eta akonpainatzea, talka-plana garatzea, kontsumo ohituren paradigma berrira egokitzea, eta euskara sustatzea.

Bertako merkataritza, ostalaritza eta zerbitzuek 2008. urtetik hona zekartzaten gainbehera azkartu dela esan, eta datuetara jo du koalizio abertzaleak horren erakusle: Eustaten arabera %35 gutxitu da Pasaian bertako merkataritzaren eta zerbitzuen eskaintza 2008-2019 tartean, eta %15 inguru ostalaritza establezimenduena. Bestera esanda, 211tik 137ra igaro da merkataritza denda eta zerbitzuen kopurua, eta 109tik 93ra ostalaritzarekin lotutako establezimendu kopurua.

Egoera “larria eta onartezina” da EH Bilduren iritziz, eta horren neurriko politika publikoak sustatu behar ditu bertoko gobernuak datozen urteotan. “Datuak aztertu besterik ez dago ikusteko azken urteotan hartu diren neurriek (hartu diren kasuetan) ez dutela nahikoa eragina izan eta oso hankamotz gelditu direla”.

Hemen klik eginda kontsulta daiteke EH Bilduk bertako merkataritza, ostalaritza eta zerbitzuak sustatzeko proposaturiko neurri-sorta.

 

Azken berriak

Harpidetu zaitez gure buletin irekira!
Astekarko eduki nagusiak, asteko albiste ikusienak, martxan ditugun zozketa eta egitasmoak, asteburuko egitarauen agenda eta askoz gehiago!
Ostiralero zure posta elektronikoan.

Harpidetu

Datuak ondo jaso dira. Eskerrik asko.

Izen-abizenak eta posta elektronikoa sartu behar dira.

Posta elektronikoak ez du formatu zuzena.

Arazo bat gertatu da eta ezin izan da izena eman. Jarri gurekin harremanetan mesedez eta barkatu eragozpenak (Akatsaren kodea:).



Zerbitzu Gida

 

 

Agenda

Eguraldia

Iturria:tiempo.com

Azken 7 egunetako irakurrienak

 

 

Azken berriak

Harpidetu zaitez gure buletin irekira!
Astekarko eduki nagusiak, asteko albiste ikusienak, martxan ditugun zozketa eta egitasmoak, asteburuko egitarauen agenda eta askoz gehiago!
Ostiralero zure posta elektronikoan.

Harpidetu

Datuak ondo jaso dira. Eskerrik asko.

Izen-abizenak eta posta elektronikoa sartu behar dira.

Posta elektronikoak ez du formatu zuzena.

Arazo bat gertatu da eta ezin izan da izena eman. Jarri gurekin harremanetan mesedez eta barkatu eragozpenak (Akatsaren kodea:).

  • 943 34 03 30
  • oarsobidasoa@hitza.eus
  • Irun kalea 8, Errenteria-Orereta 20100
  • Nor gara
  • Argitalpen politika
  • Aniztasun politika
  • Pribatutasun politika
  • Cookieak
Babesleak:
Hasi saioa HITZAkide gisa

Saioa hasten baduzu, HITZAkide izatearen abantailak baliatu ahal izango dituzu.

HITZAkide naiz, baina oraindik ez dut kontua sortu SORTU KONTUA

Zure kontua ongi sortu da.

Hemendik aurrera, zure helbide elektronikoarekin eta pasahitzarekin konektatu ahal zara, HITZAkide izatearen abantaila guztiak baliatzeko.

Sartutako datuak ez dira zuzenak.
Zure kontua berretsi gabe dago.
 
 
 
(Pasahitza ahaztu duzu?)
 
 
SARTU
 
Pasahitz berria ezarri da eta zure helbide elektronikora bidali da.
Sartutako datuak ez dira zuzenak.
 
(Identifikatu)
 
 
 
 
BIDALI
 

Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea

HITZAkide izan nahi dut
Aldatu zure pasahitza
Pasa hitza ondo aldatu da.
 
 
 
 
 
 
 
Aldatu
 
Oraindik ez zara HITZAkide?

Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaratik, modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.

Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea.

HITZAkide izan nahi dut

Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaratik, modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.