Bilatu
Sartu
  • izan HITZAKIDE
  • nor gara
  • zozketak
  • eskaintzak
  • denda
  • hemeroteka
Bilatu
  • Albisteak
    • Gaiak
      • Aisia
      • Ekonomia
      • Euskara
      • Gizartea
      • Hirigintza
      • Ingurumena
      • Jaiak
      • Kirola
      • Kultura
      • Politika
      • Udala
      • Orokorra
    • Herriak
      • Errenteria-Orereta
      • Lezo
      • Oiartzun
      • Pasaia
    • Generoak
      • Albisteak
      • Editorialak
      • Elkarrizketak
      • Erreportajeak
      • Iritzia
      • Kronikak
      • Publirreportajeak
  •  Multimedia
    • Argazkiak
    •  Bideoak
  • Agenda
    • Zerrenda
    • Hilabetea
    • Agendan parte hartu
  • Zozketak
  • Eskaintzak
  • Denda
  • ADIMEN ARTIFIZIALA
  • Zerbitzu gida
  • Nor gara
  • Argitalpen politika
  • Aniztasun politika
  • Pribatutasun politika
  • Cookieak
  • izan HITZAKIDE
  • nor gara
  • zozketak
  • eskaintzak
  • denda
  • hemeroteka
Sartu
Gizartea

Pasaiako udal taldeek ez dute bat egin LGTBIfobiaren adierazpenean

PSE-EE, EAJ eta Ahal Duguk bat egin dute LGTBIfobiaren Aurkako Egunaren harira. EH Bilduk testua ez sinatzeko arrazoiak azaldu ditu.

Lore Suarez (PSE-EE) eta Mikel Garcia (EH Bildu), udalbatzar batean. Alderdiek ez dute bat egin LGTBIfobiaren kontrako adierazpenean.
Olaia Gerendiain
Pasaia
2022/05/17

Gaur, maiatzak 17, LGTBIfobiaren Aurkako Nazioarteko Eguna da, egun horretan ezabatu zuelako Osasunerako Mundu Erakundeak 1990. urtean homosexualitatea buruko gaixotasunen zerrendatik.

Testuinguru horretan, Pasaiako EAJ, PSE-EE eta Ahal Dugu udal taldeek adierazpen bateratua egin dute, “Pasaia inklusibo eta askotarikoa” aldarrikatu asmoz. EH Bilduk, ordea, dokumentu hori ez sinatzea erabaki du, eta zergatiak azaldu ditu Iraitz Pazosek.

Udal talde sinatzaileek konpromiso hauek hartu dituzte:

  • Pasaiako gazteentzako sexualitateari eta generoari buruzko Goxatu aholkularitza zerbitzua bultzatzen jarraitzea.
  • Herriko ikastetxeetan kontzientziazio, ikusgaitasun eta sentsibilizazio programak proposatzea.
  • Eraso LGTBIfobiko bat dagoen aldiro, udal talde sinatzaileek gaitzespen irmoa adierazi eta erantzun instituzional bateratua bultzatzea.
  • Hizkuntzaren erabilera inklusiboa sustatzea.
  • Herritarren sentsibilizazioan sakontzea, gizartea kontzientziatzeko kanpainak eta programak sustatuz.

Adierazpena gaitzetsi dute bilkideek
Adierazpen horren alde agertu ez den udalbatzako alderdi bakarra EH Bildu izan da, eta Iraitz Pazos kideak azaldu ditu horren arrazoiak: “Ortzadar koloreko zebrabideak ezabatu dituen gobernu batek ezin du orain testu bat sinatu kolektibo honen ikusgarritasuna aldarrikatuz”. Hipokritatzat jo dute ekintza oposiziokoek.

Testuan moldaketa bat eginez udalak kolektiboari publikoki barkamena eskatzea proposatu zuen koalizio abertzaleak. Horrekin batera, udal taldeei eskatu zien konpromisoa hartzeko zuritutako pasabide horiei kolorea bueltatzen saiatzeko. Udal gobernuak, baina, ez zuen proposamen hori onetsi.

Justifikaziorik ez diote ikusi bilkideek erabakiari: “Betiko berdina da. Egoera txarrean dauden zebrabideak daude, eta baita beste kolore batekoak (gorriak) ere, eta horietan ez da planteatu inolako interbentziorik, bakarrik LGTBI+ horietan”. Uste dute udal gobernuak kolektiboari eraso egin ziola erabaki horrekin.

 
Azken berriak

Harpidetu zaitez gure buletin irekira!
Astekarko eduki nagusiak, asteko albiste ikusienak, martxan ditugun zozketa eta egitasmoak, asteburuko egitarauen agenda eta askoz gehiago!
Ostiralero zure posta elektronikoan.

Harpidetu

Datuak ondo jaso dira. Eskerrik asko.

Izen-abizenak eta posta elektronikoa sartu behar dira.

Posta elektronikoak ez du formatu zuzena.

Arazo bat gertatu da eta ezin izan da izena eman. Jarri gurekin harremanetan mesedez eta barkatu eragozpenak (Akatsaren kodea:).



Zerbitzu Gida

 

 

Agenda

Eguraldia

Iturria:tiempo.com

Azken 7 egunetako irakurrienak

 

 

Azken berriak

Harpidetu zaitez gure buletin irekira!
Astekarko eduki nagusiak, asteko albiste ikusienak, martxan ditugun zozketa eta egitasmoak, asteburuko egitarauen agenda eta askoz gehiago!
Ostiralero zure posta elektronikoan.

Harpidetu

Datuak ondo jaso dira. Eskerrik asko.

Izen-abizenak eta posta elektronikoa sartu behar dira.

Posta elektronikoak ez du formatu zuzena.

Arazo bat gertatu da eta ezin izan da izena eman. Jarri gurekin harremanetan mesedez eta barkatu eragozpenak (Akatsaren kodea:).

  • 943 34 03 30
  • oarsobidasoa@hitza.eus
  • Irun kalea 8, Errenteria-Orereta 20100
  • Nor gara
  • Argitalpen politika
  • Aniztasun politika
  • Pribatutasun politika
  • Cookieak
Babesleak:
Hasi saioa HITZAkide gisa

Saioa hasten baduzu, HITZAkide izatearen abantailak baliatu ahal izango dituzu.

HITZAkide naiz, baina oraindik ez dut kontua sortu SORTU KONTUA

Zure kontua ongi sortu da.

Hemendik aurrera, zure helbide elektronikoarekin eta pasahitzarekin konektatu ahal zara, HITZAkide izatearen abantaila guztiak baliatzeko.

Sartutako datuak ez dira zuzenak.
Zure kontua berretsi gabe dago.
 
 
 
(Pasahitza ahaztu duzu?)
 
 
SARTU
 
Pasahitz berria ezarri da eta zure helbide elektronikora bidali da.
Sartutako datuak ez dira zuzenak.
 
(Identifikatu)
 
 
 
 
BIDALI
 

Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea

HITZAkide izan nahi dut
Aldatu zure pasahitza
Pasa hitza ondo aldatu da.
 
 
 
 
 
 
 
Aldatu
 
Oraindik ez zara HITZAkide?

Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaratik, modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.

Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea.

HITZAkide izan nahi dut

Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaratik, modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.