Sartu
  • izan HITZAKIDE
  • nor gara
  • zozketak
  • eskaintzak
  • denda
  • hemeroteka
  • Albisteak
    • Gaiak
      • Aisia
      • Ekonomia
      • Euskara
      • Gizartea
      • Hirigintza
      • Ingurumena
      • Jaiak
      • Kirola
      • Kultura
      • Politika
      • Udala
      • Orokorra
    • Herriak
      • Errenteria-Orereta
      • Lezo
      • Oiartzun
      • Pasaia
    • Generoak
      • Albisteak
      • Editorialak
      • Elkarrizketak
      • Erreportajeak
      • Iritzia
      • Kronikak
      • Publirreportajeak
  • Agenda
    • Zerrenda
    • Hilabetea
    • Agendan parte hartu
  • Zozketak
  • Multimedia
    • Argazkiak
    • Bideoak
  • Eskaintzak
  • Denda
  • Nor gara
  • Argitalpen politika
  • Aniztasun politika
  • Pribatutasun politika
  • Cookieak
  • izan HITZAKIDE
  • nor gara
  • zozketak
  • eskaintzak
  • denda
  • hemeroteka
Sartu
Javier Bagues, GAEE-ko presidentea

[Elkarrizketa] «Gure garaian lehentasuna zen auto bat erostea, eta orain ez»

Errenteria-Orereta
Ekonomia

Autoak erosteko eta erabiltzeko joerak nola aldatu diren azaldu du errenteriarrak. Gazteen artean lehentasunezko erosketa bat izatetik bigarren mailako beharra izatera pasatu dela kontatu du.

Javier Bagues.
2022/05/17
Imanol Saiz Imanol Saiz

Etengabe modernizatzen doan sektorea da automozioarena. Nora doa?
Asko aldatu den sektorea da, eta asko aldatzen jarraituko du. Aldaketak askoz azkarragoak izango dira datozen urteetan. Ez nuke garbi esango auto elektrikoak izango dela hemendik aurrera gehiengo, agian elektrikoa atzean utziko duen beste teknologia bat atera daitekeelako, auskalo. Baina egungo beharretarako egokiena dela uste dut.

Zein kotxe mota gomendatuko zenuke?
Hibridoa erosiko nuke, zalantzarik gabe. Zergatik? Konbinatzen dituelako egun dauden bi teknologia onenak, eta alternatiba guztiak ematen dizkigu. Egun 80 kilometro inguruko autonomia izaten dute, beraz, egunerokoa lasai aski egin dezakezu horrekin. Eta bidaia luze bat egiteko gasolina motorra duzu, betikoa. Dena den, datozen urteetan hibridoek ere sekulako aldaketa jasango dute. Kezka asko daude hor ere. Hibridoentzako edo elektrikoentzako, nondik lortzen dugu argindarra? Gaur egun hori ari gara egiten herrialde askotan, elektrizitatea lortzeko ikatza erabiltzea. Ez da eraginkorra, eta eraginkortasun hori bilatu behar dugu etorkizunari begira. Orain, adibidez, hidrogenozko autoak komertzializatzen hasi dira. Azkar alda daiteke sektorea.

Autoak fisikoki asko aldatu dira, baina erabilera ere aldatu da, ezta?
Hala da. Hemendik aurrera ez da soilik autoa modernizatuko, erabiltzeko era ere aldatuko da, aldatzen ari da jada. Hori ikusten ari gara. Lehen denek autoa erosten genuen, eta hemendik aurrera ez dugu hain argi denek hori egingo duten, edo erabileragatik ordaindutako autoak erabiliko ote diren. Formula berriak ari dira ateratzen, sektorea aldatuko da, ziur.

Nola aldatu dira joerak azken urteetan?
Guk 18 urterekin auto bat erosi nahi genuen, argi genuen hori. Eta orain askok nahiago dute sakelako telefono garesti bat erosi. 1.000 euroko mugikor bat nahiago dute, eta guk lehen 1.000 euro baino gutxiago gastatzen genituen auto batean. Lehentasunak aldatu dira, gure garaian lehentasunezko gauza bat zen kotxea izatea, eta orain ez hainbeste. Hona ez da heldu oraindik, herri batetik bestera mugitzeko autoa erabiltzeko ohitura handia dago, baina hiri handitan gazteek ez dute autorik erabiltzen, ez dute beharrik.

Krisiek gogor jotzen dute zuen sektorea, lehenengoetakoak zarete pairatzen.
Tamalez hala da. Krisialdietan soilik beharra dutenek erosiko dute auto bat, baina behar hori ez duten gehienek ez dute erosiko. Orain arte normalean kotxez aldatu dugunean ez dugu beharragatik egin, behintzat joera hori mantendu da urte luzez. Egun, jende askok beharragatik aldatzen du autoz, motorra apurtu zaiolako edo istripu bat izan duelako, baina ez da gehiengoa izan orain arte. Gainera, azkenaldian autoak urte gehiagoz mantentzeko joera hedatu da. Pandemiagatik atzera pauso bat eman da zentzu horretan, berriro hasi gara auto zaharrak izaten. Estatuan batez beste 14 urte dauzkate autoek, Europatik urruti.

Erlazionatutako edukia[Erreportajea] Tunelaren bukaeraren zain
Azken berriak

Harpidetu zaitez gure buletin irekira!
Astekarko eduki nagusiak, asteko albiste ikusienak, martxan ditugun zozketa eta egitasmoak, asteburuko egitarauen agenda eta askoz gehiago!
Ostiralero zure posta elektronikoan.

Harpidetu

Datuak ondo jaso dira. Eskerrik asko.

Izen-abizenak eta posta elektronikoa sartu behar dira.

Posta elektronikoak ez du formatu zuzena.

Arazo bat gertatu da eta ezin izan da izena eman. Jarri gurekin harremanetan mesedez eta barkatu eragozpenak (Akatsaren kodea:).

Oarsoaldeari buruzko kalitatezko informazioa eta gertukoa jaso nahi dudalako. Euskaraz bizi nahi dudalako eta hizkuntzaren biziberritzea bultzatu nahi dudalako. Herrigintza egin nahi dudalako. Oarsoaldeko euskarazko komunitatearen parte izan nahi dudalako. Oarsoaldeko herritarrok behar dugulako. Zure ekarpena behar dugu, babestu tokiko euskarazko komunikabidea.

Agenda

Eguraldia

Iturria:tiempo.com

Azken 7 egunetako irakurrienak

 

 

Azken berriak

Harpidetu zaitez gure buletin irekira!
Astekarko eduki nagusiak, asteko albiste ikusienak, martxan ditugun zozketa eta egitasmoak, asteburuko egitarauen agenda eta askoz gehiago!
Ostiralero zure posta elektronikoan.

Harpidetu

Datuak ondo jaso dira. Eskerrik asko.

Izen-abizenak eta posta elektronikoa sartu behar dira.

Posta elektronikoak ez du formatu zuzena.

Arazo bat gertatu da eta ezin izan da izena eman. Jarri gurekin harremanetan mesedez eta barkatu eragozpenak (Akatsaren kodea:).

  • 943 34 03 30
  • oarsobidasoa@hitza.eus
  • Irun kalea 8, Errenteria-Orereta 20100
  • Nor gara
  • Argitalpen politika
  • Aniztasun politika
  • Pribatutasun politika
  • Cookieak
Babesleak:
Hasi saioa HITZAkide gisa

Saioa hasten baduzu, HITZAkide izatearen abantailak baliatu ahal izango dituzu.

HITZAkide naiz, baina oraindik ez dut kontua sortu SORTU KONTUA

Zure kontua ongi sortu da.

Hemendik aurrera, zure helbide elektronikoarekin eta pasahitzarekin konektatu ahal zara, HITZAkide izatearen abantaila guztiak baliatzeko.

Sartutako datuak ez dira zuzenak.
Zure kontua berretsi gabe dago.
 
 
 
(Pasahitza ahaztu duzu?)
 
 
SARTU
 
Pasahitz berria ezarri da eta zure helbide elektronikora bidali da.
Sartutako datuak ez dira zuzenak.
 
(Identifikatu)
 
 
 
 
BIDALI
 

Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea

HITZAkide izan nahi dut
Aldatu zure pasahitza
Pasa hitza ondo aldatu da.
 
 
 
 
 
 
 
Aldatu
 
Oraindik ez zara HITZAkide?

Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaratik, modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.

Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea.

HITZAkide izan nahi dut

Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaratik, modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.