Bilatu
Sartu
  • izan HITZAKIDE
  • nor gara
  • zozketak
  • eskaintzak
  • denda
  • hemeroteka
Bilatu
  • Albisteak
    • Gaiak
      • Aisia
      • Ekonomia
      • Euskara
      • Gizartea
      • Hirigintza
      • Ingurumena
      • Jaiak
      • Kirola
      • Kultura
      • Politika
      • Udala
      • Orokorra
    • Herriak
      • Errenteria-Orereta
      • Lezo
      • Oiartzun
      • Pasaia
    • Generoak
      • Albisteak
      • Editorialak
      • Elkarrizketak
      • Erreportajeak
      • Iritzia
      • Kronikak
      • Publirreportajeak
  •  Multimedia
    • Argazkiak
    •  Bideoak
  • Agenda
    • Zerrenda
    • Hilabetea
    • Agendan parte hartu
  • Zozketak
  • Eskaintzak
  • Denda
  • ADIMEN ARTIFIZIALA
  • Zerbitzu gida
  • Nor gara
  • Argitalpen politika
  • Aniztasun politika
  • Pribatutasun politika
  • Cookieak
  • izan HITZAKIDE
  • nor gara
  • zozketak
  • eskaintzak
  • denda
  • hemeroteka
Sartu
GizarteaKultura

Jarduera ugarirekin dator VII. 'Errenterian 11 kolore' programa

Kultur Aniztasuna aldarrikatzen eta aberastasuna azpimarratzen duen programa martxan dago jada, eta igandean emango zaio bukaera.

'Errenterian 11 kolore' programan parte hartuko duten antolatzaile eta ordezkariak.
Mikel Del Val Garcia
Errenteria-Orereta
2022/05/17

Kultur Aniztasunaren Nazioarteko Eguna maiatzaren 21ean izango da, eta ospakizun horren harira, programa zabala antolatu dute aste honetan Errenteria-Oreretan publiko guztietarako. Kultur aniztasunaren balio positiboa aldarrikatzeko eta aberastasuna azpimarratzeko, kolorez jantziko da herria datozen egunotan, eta gaur aurkeztu dute ‘Errenterian 11 kolore’ programaren VII. edizioa Lehendakari Agirre plazan Jose Ramon Gurrutxaga Kultura Aniztasunaren, Giza Eskubideen eta Garapenerako Lankidetzaren zinegotziak, Samira Goddi eta Ainara Sanz Kultura Aniztasunaren, Giza Eskubideen eta Garapenerako Lankidetzaren teknikariek, Maika Martin Errenkoalderen lehendakariak, proiektuan parte hartzen duten ostalarien ordezkariek, Freytter Elkarteko kideek eta Helduen Hezkuntzako arduradunek.

Programa martxan da, atzo egin baitzen zenbait GKGE-etako ordezkariekin solasaldi bat Reina Aretoan, egun hainbat herrialdetan dituzten proiektu eta egoeraren inguruan. Horrez gain, Beraungo dendetako erakusleihoetan, Helduen Hezkuntzako ikasleek aurreko urtean egindako argazkiak dituzte ikusgai larunbatetik.

Programaren xehetasunak

‘Errenterian 11 kolore’ programako ekintza eta jarduerak ostegunetik, hilak 19, igandera, hilak 22, izango dira. Ostegunetik igandera, ’11 zapore’ egitasmoaren baitan, herriko erdiguneko 25 tabernak munduko beste herrialderen batean oinarritutako pintxo edo edariak izango dituzte salgai.

Jarduerek ostiralean, hilak 20, izango dute jarraipena, 20:00etan, Lekuona Fabrikan. Freytter Elkarteak antolatuta, hamar emakume etorkinek elkarrekin egindako hausnarketa plazaratuko dute, eta kultura aniztasuna, gizarteratzea eta migrazio esperientziak izango dituzte hizpide. Gainera, hilaren 28tik 31era, emakume migratzaile horien irudien eta bizipenen ikus-entzunezko erakusketa bat egongo da Lekuona Fabrikan.

Igandean, hilak 22, emango zaio bukaera programari Burubeltz Konpartsak antolatu duen kalejirarekin. Helburua da programa festa giro koloretsuan ixtea, eta kalejira hori herriko kaleetan murgilduko da. Irteera Alabergako plazatik izango da 12:00etan, eta Zumardian bukatuko da. Egun horretan danborrak eta puzgarriak egongo dira, eta koloretako kartelak banatuko dira. Udalak bertaratzera animatu ditu herritarrak.

Azken berriak

Harpidetu zaitez gure buletin irekira!
Astekarko eduki nagusiak, asteko albiste ikusienak, martxan ditugun zozketa eta egitasmoak, asteburuko egitarauen agenda eta askoz gehiago!
Ostiralero zure posta elektronikoan.

Harpidetu

Datuak ondo jaso dira. Eskerrik asko.

Izen-abizenak eta posta elektronikoa sartu behar dira.

Posta elektronikoak ez du formatu zuzena.

Arazo bat gertatu da eta ezin izan da izena eman. Jarri gurekin harremanetan mesedez eta barkatu eragozpenak (Akatsaren kodea:).



Zerbitzu Gida

 

 

Agenda

Eguraldia

Iturria:tiempo.com

Azken 7 egunetako irakurrienak

 

 

Azken berriak

Harpidetu zaitez gure buletin irekira!
Astekarko eduki nagusiak, asteko albiste ikusienak, martxan ditugun zozketa eta egitasmoak, asteburuko egitarauen agenda eta askoz gehiago!
Ostiralero zure posta elektronikoan.

Harpidetu

Datuak ondo jaso dira. Eskerrik asko.

Izen-abizenak eta posta elektronikoa sartu behar dira.

Posta elektronikoak ez du formatu zuzena.

Arazo bat gertatu da eta ezin izan da izena eman. Jarri gurekin harremanetan mesedez eta barkatu eragozpenak (Akatsaren kodea:).

  • 943 34 03 30
  • oarsobidasoa@hitza.eus
  • Irun kalea 8, Errenteria-Orereta 20100
  • Nor gara
  • Argitalpen politika
  • Aniztasun politika
  • Pribatutasun politika
  • Cookieak
Babesleak:
Hasi saioa HITZAkide gisa

Saioa hasten baduzu, HITZAkide izatearen abantailak baliatu ahal izango dituzu.

HITZAkide naiz, baina oraindik ez dut kontua sortu SORTU KONTUA

Zure kontua ongi sortu da.

Hemendik aurrera, zure helbide elektronikoarekin eta pasahitzarekin konektatu ahal zara, HITZAkide izatearen abantaila guztiak baliatzeko.

Sartutako datuak ez dira zuzenak.
Zure kontua berretsi gabe dago.
 
 
 
(Pasahitza ahaztu duzu?)
 
 
SARTU
 
Pasahitz berria ezarri da eta zure helbide elektronikora bidali da.
Sartutako datuak ez dira zuzenak.
 
(Identifikatu)
 
 
 
 
BIDALI
 

Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea

HITZAkide izan nahi dut
Aldatu zure pasahitza
Pasa hitza ondo aldatu da.
 
 
 
 
 
 
 
Aldatu
 
Oraindik ez zara HITZAkide?

Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaratik, modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.

Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea.

HITZAkide izan nahi dut

Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaratik, modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.