Mindarako pilotariak, bikain Gipuzkoako pilota egokituko finaletan
Euskal Pilota Egokituko XII. Gipuzkoako Txapelketako final horiek Zumaiako Aitzuri pilotalekuan jokatu ziren larunbatean.
Larunbatean jokatu ziren Euskal Pilota Egokituko XII. Gipuzkoako Txapelketako finalak Zumaiako Aitzuri pilotalekuan. Final horietan Mindara Elkarteko hainbat pilotarik hartu zuten parte teniseko paletako adimen urritasuneko eta gomazko paletako gurpil aulkiko modalitateetan. Pilotariek giro paregabeaz gozatu zuten, eta Mindarako pilotariak bikain aritu ziren final horietan.
Hurrengoak izan ziren larunbateko finaletako partiden emaitzak:
- Teniseko paleta, adimen urritasuna, multzo gorria:
Lander Ortega-Xabier Villar 25 / 7 Lorea Iribar-Ibai Gomez - Gomazko paleta, gurpil aulkia:
German Elkoro-Asier Navaridas 17 / 25 Manu Quesada-Beñat Lizaso - Teniseko paleta, adimen urritasuna, multzo urdina:
Joseba Altuna-Eneko Sagarmendi 25 / 16 Iraitz Huegun-Haritz Lertxundi