Euskadi etorbidea itxita egongo da larunbat arratsaldean 2 orduz
Gipuzkoa dantzan jaialdia dela eta, kalea moztuta egongo da arratsaldean tarte batez. Jaizkibel eta Azkuene bideetan mozketak egongo dira.
Datorren larunbatean Trintxerpek ehunka dantzari hartuko dituenez gero, Euskadi etorbidea erabat itxita egongo da egun horretan, 16:00etatik 18:00etara bitarte.
Bestalde, desfilea egingo denez Jaizkibel eta Azkuene etorbideetan ere, 17:30etik 18:00etara hainbat trafiko eten egon daitezke bide horietan. Edozein kasutan, seinaleak jarriko ditu udaltzaingoak Ainguraren biribilgunean, Correosen eta Lasako bidegurutzean, eta trafikoa portuko eremutik bideratuko da.