Bilatu
Sartu
  • izan HITZAKIDE
  • nor gara
  • zozketak
  • eskaintzak
  • denda
  • hemeroteka
Bilatu
  • Albisteak
    • Gaiak
      • Aisia
      • Ekonomia
      • Euskara
      • Gizartea
      • Hirigintza
      • Ingurumena
      • Jaiak
      • Kirola
      • Kultura
      • Politika
      • Udala
      • Orokorra
    • Herriak
      • Errenteria-Orereta
      • Lezo
      • Oiartzun
      • Pasaia
    • Generoak
      • Albisteak
      • Editorialak
      • Elkarrizketak
      • Erreportajeak
      • Iritzia
      • Kronikak
      • Publirreportajeak
  •  Multimedia
    • Argazkiak
    •  Bideoak
  • Agenda
    • Zerrenda
    • Hilabetea
    • Agendan parte hartu
  • Zozketak
  • Eskaintzak
  • Denda
  • ADIMEN ARTIFIZIALA
  • Zerbitzu gida
  • Nor gara
  • Argitalpen politika
  • Aniztasun politika
  • Pribatutasun politika
  • Cookieak
  • izan HITZAKIDE
  • nor gara
  • zozketak
  • eskaintzak
  • denda
  • hemeroteka
Sartu
AisiaKirola

600 gazte baino gehiagok hartuko dute parte larunbateko triatloi eskolan

Oarsotri Triatloi Klubak antolatu ditu larunbateko jardunaldi horiek. Trafikoan eragina izango du probak, eta Fanderiako igerilekua eta hidroterapia gunea itxita egongo dira.

Oarsotriko kideak.
Mikel Del Val Garcia
Errenteria-Orereta
2022/05/25

Larunbatean, hilak 28, triatloi eskola jardunaldiak egingo dituzte Errenteria-Oreretan Oarsotri Triatloi Klubak antolatuta, Errenteriako Udalaren laguntzarekin. Jardunaldi horietan, Oarsoaldeko ikastetxeetako 600 gaztek baino gehiagok hartuko dute parte.

Parte hartzaileek korrika, igerian eta bizikletan duten trebezia erakutsi beharko dute. Proba horretan, 50 metro igerian, 1.400 metro bizikletan eta 650 metro korrika egin beharko dituzte. Proba horietarako, parte hartzaileek beharrezkoa duten materiala eta ekipamendua eraman beharko dute. Igeriketarako txankletak, txanoa, bainujantzia eta betaurrekoak beharko dira. Bizikleta probarako kaskoa, kamiseta, zapatilak eta bizikleta eraman beharko dira. Eta, lasterkan aritzeko, kamiseta eta zapatilak beharko dituzte parte hartzaileek.

Igeriketa probak Fanderiako igerilekuan egingo dira; korrikako proba bidegorrian gauzatuko da; eta txirrindularitza, berriz, Touring eta Fanderia etorbideen arteko hiri zirkuituan egingo da, Fanderiako igerilekuko biribilgunearen eta Fanderiako futbol zelaiaren sarrera nagusiaren artean. Norabide bakoitzeko zirkuitua izango da. Probaren irteera eta helmuga Fanderiako igerilekuaren parean egingo dira, zirkuituaren erdiko gunean. Trantsizio gunea, hau da, kirolariek ekipamendua aldatzeko erabiliko duten lekua, Fanderiako igerilekuaren soropilean kokatuko da.

Triatloiak, ohikoa den bezala, bi trantsizio izango ditu: igeriketatik txirrindularitzara, eta txirrindularitzatik korrika egitera. Aldaketa horietan, parte hartzaileek modalitate bakoitzerako ekipamendua jarri eta kendu beharko dute modu egoki eta seguruan.

Larunbateko jardunaldian, Oarsotri taldeko boluntarioek laguntza emango dute. OTXE elkarteak ere laguntza eskainiko du bizikletaren mekanikarekin zerikusia duten aspektuetan. Erabiliko den zirkuitua itxita egongo da erabat eta hesiak jarriko dira jendea sar ez dadin. Horrez gain, Fanderiako pilotalekua prestatuko da kontsigna gisa.

Trafikoa moztuko da

Zirkuitua trafikoarentzako itxita egongo da larunbateko 07:30etik 15:00etara. Gainera, zirkuituaren seinalizatutako eremuetan ezin izango dira ibilgailuak aparkatu ostiraleko 22:00etatik larunbateko 15:00etara.

Parte hartzaileei edo Fanderiako kirolgunera hurbildu nahi duten pertsonei bizikletaz edo oinez bertaratzeko gomendioa luzatu die udalak, Fanderiako kaleak trafikoarentzat moztuta egongo baitira.

Igerilekua itxita

Lehiaketa dela eta, Fanderiako igerilekua eta hidroterapia gunea larunbatean itxita egongo dira 09:00etatik 14:00etara. Instalazioko gainerako guneak irekita egongo dira ohiko ordutegian. Horrez gain, nahi duten erabiltzaileek Galtzarabordako kiroldegia erabil dezakete, eta igeriketako haurrentzako ikastaroak Galtzarabordara lekualdatu dira.

Errenteriako Udalak ulermena eskatu nahi izan die kirol jardueraren garapenak modu batera edo bestera eragin diezaiekeen pertsona guztiei.

Azken berriak

Harpidetu zaitez gure buletin irekira!
Astekarko eduki nagusiak, asteko albiste ikusienak, martxan ditugun zozketa eta egitasmoak, asteburuko egitarauen agenda eta askoz gehiago!
Ostiralero zure posta elektronikoan.

Harpidetu

Datuak ondo jaso dira. Eskerrik asko.

Izen-abizenak eta posta elektronikoa sartu behar dira.

Posta elektronikoak ez du formatu zuzena.

Arazo bat gertatu da eta ezin izan da izena eman. Jarri gurekin harremanetan mesedez eta barkatu eragozpenak (Akatsaren kodea:).



Zerbitzu Gida

 

 

Agenda

Eguraldia

Iturria:tiempo.com

Azken 7 egunetako irakurrienak

 

 

Azken berriak

Harpidetu zaitez gure buletin irekira!
Astekarko eduki nagusiak, asteko albiste ikusienak, martxan ditugun zozketa eta egitasmoak, asteburuko egitarauen agenda eta askoz gehiago!
Ostiralero zure posta elektronikoan.

Harpidetu

Datuak ondo jaso dira. Eskerrik asko.

Izen-abizenak eta posta elektronikoa sartu behar dira.

Posta elektronikoak ez du formatu zuzena.

Arazo bat gertatu da eta ezin izan da izena eman. Jarri gurekin harremanetan mesedez eta barkatu eragozpenak (Akatsaren kodea:).

  • 943 34 03 30
  • oarsobidasoa@hitza.eus
  • Irun kalea 8, Errenteria-Orereta 20100
  • Nor gara
  • Argitalpen politika
  • Aniztasun politika
  • Pribatutasun politika
  • Cookieak
Babesleak:
Hasi saioa HITZAkide gisa

Saioa hasten baduzu, HITZAkide izatearen abantailak baliatu ahal izango dituzu.

HITZAkide naiz, baina oraindik ez dut kontua sortu SORTU KONTUA

Zure kontua ongi sortu da.

Hemendik aurrera, zure helbide elektronikoarekin eta pasahitzarekin konektatu ahal zara, HITZAkide izatearen abantaila guztiak baliatzeko.

Sartutako datuak ez dira zuzenak.
Zure kontua berretsi gabe dago.
 
 
 
(Pasahitza ahaztu duzu?)
 
 
SARTU
 
Pasahitz berria ezarri da eta zure helbide elektronikora bidali da.
Sartutako datuak ez dira zuzenak.
 
(Identifikatu)
 
 
 
 
BIDALI
 

Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea

HITZAkide izan nahi dut
Aldatu zure pasahitza
Pasa hitza ondo aldatu da.
 
 
 
 
 
 
 
Aldatu
 
Oraindik ez zara HITZAkide?

Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaratik, modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.

Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea.

HITZAkide izan nahi dut

Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaratik, modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.