Datorren astean, Kennedyren erailketaren ingurukoak Niessen zineman
OzZinema zineklubak antolatuta, kasua aztertzen duen O. Stonen "JFK" filma baita dokumental gaurkoa proiektatuko dituzte.
Datorren asterako, OzZinema zineklubak bi saio antolatu ditu, J.F. Kennedy AEBko presidente ohiaren erailketaren kasua birgogoratzeko. Izan ere, datorren astelehenean, hilak 30, Oliver Stone zuzendariaren “JFK” (1991) filma proiektatuko dute, Niessen zinemetan arratsaldeko 19:00etatik aurrera. Biharamunean, ordea, “JFK: Caso revisado” (2022) zuzendari berak aurten estreinatu duen dokumentala egongo da ikusgai, arratsaldeko 19:30etatik aurrera. Bigarren honetan, auziaren inguruko froga desklasifikatuak dakartza Stone berak.
Sarrerak lau euroan daude eskuragarri, eta sarrera bakoitzak bi saioetarako balioko dute.