Bilatu
Sartu
  • izan HITZAKIDE
  • nor gara
  • zozketak
  • eskaintzak
  • denda
  • hemeroteka
Bilatu
  • Albisteak
    • Gaiak
      • Aisia
      • Ekonomia
      • Euskara
      • Gizartea
      • Hirigintza
      • Ingurumena
      • Jaiak
      • Kirola
      • Kultura
      • Politika
      • Udala
      • Orokorra
    • Herriak
      • Errenteria-Orereta
      • Lezo
      • Oiartzun
      • Pasaia
    • Generoak
      • Albisteak
      • Editorialak
      • Elkarrizketak
      • Erreportajeak
      • Iritzia
      • Kronikak
      • Publirreportajeak
  •  Multimedia
    • Argazkiak
    •  Bideoak
  • Agenda
    • Zerrenda
    • Hilabetea
    • Agendan parte hartu
  • Zozketak
  • Eskaintzak
  • Denda
  • ADIMEN ARTIFIZIALA
  • Zerbitzu gida
  • Nor gara
  • Argitalpen politika
  • Aniztasun politika
  • Pribatutasun politika
  • Cookieak
  • izan HITZAKIDE
  • nor gara
  • zozketak
  • eskaintzak
  • denda
  • hemeroteka
Sartu
Ekonomia
ASIER VENTIMIGLIA. UHINAK BEKAREN IRABAZLEA

[Elkarrizketa] "Kooperatibismoaren gaia mahai gainean egon daiteke"

‘Ekomonia Soziala eta Naziogintzaren arteko lotura: Euskal Herriko kasua’ lanarekin irabazi du errenteriarrak Iratzar eta Ipar Hegoa Fundazioek kaleratzen duten Uhinak beka.

Asier Ventimiglia, Iratzar eta Ipar Hegoak fundazioek ematen duten Uhinak bekaren irabazlea.
Mikel Del Val Garcia
Errenteria-Orereta
2022/05/27

Ekonomia Soziala eta Naziogintzaren arteko lotura: Euskal Herriko kasua’ lanarekin irabazi duzu Iratzar eta Ipar Hegoa Fundazioak ematen duten Uhinak beken saria. Zertan datza jorratu duzun lana?
Gaur egun Euskal Herrian kooperatibismoa lantzen ari da. Nire ustez, Euskal Herriko kooperatibismo horren atzean ideologia bat dago: ekonomia sozial eraldatzailea. Ideologia hori ez da sinpleki enpresa bat eraikitzea, baizik eta horizontalki eta era parte hartzailean gauzatzea, Euskal Herriko demokratizazio horretan aurrerapausoak emanez eta Euskal Herriaren naziogintza prozesu horretan zer nolako erantzukizuna duen ikusiz. Euskal Herriko naziogintzari buruz hitz egiten dugunean, ez da soilik kultura edo hizkuntzaren esparruan nola jokatzen dugun ikustea, baizik eta demokratizazio prozesua eta partaidetza gure nazioan nola gauza daitezkeen aztertzea. Ekonomia sozial eraldatzaileak eta kooperatibismoak eredu bezala erronka handia dute aipatutako eremu horretan.

Nondik datorkizu gai hori jorratzeko ideia?
Soziologia ikasi nuen, eta bertan espezializazioa Ekonomiaren dimentsio sozialak esparruan jorratu nuen. Espezializazio horretan neoliberalismoaren kontrako gaurkotasuneko teoria batzuk aurkitu nituen, adibidez, desazkundearen teoriarena, eta baita ekonomia sozial eraldatzailearen teoria bat ere.

Irakurriz irakurri, eta gaiari buelta batzuk emanez, Joxe Azurmendi filosofoaren testuak irakurri, eta hemen, Errenteria-Oreretan, Beñat Irasuegi ezagutzeko aukera izan nuen. Ernaiko kideekin eta Irasuegirekin batera, Glovoren aurkako dinamika bat landu genuen. Bertan ziklologistika kooperatiba landu genuen, eta gaur egun bizi dugun egoerarekin bat eginez, nire ustez inpultsoa eman zidan Iratzar Fundazioan gai hori lantzeko.

Zer nolako lanak saritzen ditu Uhinak bekak?
Irailean atera zuten Iratzar eta Ipar Hegoak fundazioek lanak aurkezteko proposamena. Bertan nahi zuenak bere lana bidaltzen zuen ikuspuntu kritiko batetik, eta Euskal Herria zentroan jarriz. Aurten atera diren beketan, feminismoan, zaintza krisian, burujabetzan, gorputzean edota ekonomian fokua jarri dute aurkeztu diren lanek. Nik nire proposamena ekonomiaren ikuspegitik jorratu dut.

Zer suposatzen du zuretzako beka hori lortu izanak?
Eremu akademikotik kanpo egiten dudan lehen lana da honakoa. Gustuko dudan gai bat jorratu dut, eta gustu handiz hartu ditut bibliografia lantzea eta lanaren prozesua gauzatzea.

Saria lortzeaz gain, ekonomia soziala lantzeko eta lanaren prozesuan eragile sozioekonomiko asko ezagutzeko aukera izan dut. Nire kasuan, zentzu kritiko batean egin ditudan hausnarketa horiekin, jendeari erakutsi nahi diot gai hori mahai gainean egon daitekeela eta honi buruz hitz egitea beharrezkoa dela Euskal Herriaren askapen prozesuan.

Saria jasota, orain zure proiektua gauzatzeko eta lantzeko aukera izango duzu, ezta?
Orain denbora daukat lan osoa idazteko eta nire ideia garatzeko. Abenduan bukatzen da lana entregatzeko epea. Orain beka jasoko dut, eta abendu bukaeran entregatu beharko dut. Lana entregatzen dugunean, Iratzar eta Ipar Hegoak fundazioen kideak eta saridunak berriz elkartuko gara, eta bertan hitz egingo dugu nola publika daitekeen. Aipatu digute lanaren arabera eta Iratzar Fundaziotik egiten dizkiguten balorazioen arabera, lana publikatzeko aukerak egon daitezkeela.

Etorkizunera begira zein dira zure asmoak? Sari honek ateak irekiko dizkizu? Nondik jorratu nahi duzu zure ibilbidea?
Aurrera begira ez daukat pentsatua zer gerta daitekeen, baina argi daukat lehen pauso garrantzitsu bat eman dudala, askotan oso zaila dena ematea egungo testuinguru laborala ikusita. Baina, gutxienez, aurrera begira lan honekin salto bat ematea gustatuko lizatidake, eta ikusiko dugu zer-nolako aukerak sor daitezkeen.

Azken berriak

Harpidetu zaitez gure buletin irekira!
Astekarko eduki nagusiak, asteko albiste ikusienak, martxan ditugun zozketa eta egitasmoak, asteburuko egitarauen agenda eta askoz gehiago!
Ostiralero zure posta elektronikoan.

Harpidetu

Datuak ondo jaso dira. Eskerrik asko.

Izen-abizenak eta posta elektronikoa sartu behar dira.

Posta elektronikoak ez du formatu zuzena.

Arazo bat gertatu da eta ezin izan da izena eman. Jarri gurekin harremanetan mesedez eta barkatu eragozpenak (Akatsaren kodea:).



Zerbitzu Gida

 

 

Agenda

Eguraldia

Iturria:tiempo.com

Azken 7 egunetako irakurrienak

 

 

Azken berriak

Harpidetu zaitez gure buletin irekira!
Astekarko eduki nagusiak, asteko albiste ikusienak, martxan ditugun zozketa eta egitasmoak, asteburuko egitarauen agenda eta askoz gehiago!
Ostiralero zure posta elektronikoan.

Harpidetu

Datuak ondo jaso dira. Eskerrik asko.

Izen-abizenak eta posta elektronikoa sartu behar dira.

Posta elektronikoak ez du formatu zuzena.

Arazo bat gertatu da eta ezin izan da izena eman. Jarri gurekin harremanetan mesedez eta barkatu eragozpenak (Akatsaren kodea:).

  • 943 34 03 30
  • oarsobidasoa@hitza.eus
  • Irun kalea 8, Errenteria-Orereta 20100
  • Nor gara
  • Argitalpen politika
  • Aniztasun politika
  • Pribatutasun politika
  • Cookieak
Babesleak:
Hasi saioa HITZAkide gisa

Saioa hasten baduzu, HITZAkide izatearen abantailak baliatu ahal izango dituzu.

HITZAkide naiz, baina oraindik ez dut kontua sortu SORTU KONTUA

Zure kontua ongi sortu da.

Hemendik aurrera, zure helbide elektronikoarekin eta pasahitzarekin konektatu ahal zara, HITZAkide izatearen abantaila guztiak baliatzeko.

Sartutako datuak ez dira zuzenak.
Zure kontua berretsi gabe dago.
 
 
 
(Pasahitza ahaztu duzu?)
 
 
SARTU
 
Pasahitz berria ezarri da eta zure helbide elektronikora bidali da.
Sartutako datuak ez dira zuzenak.
 
(Identifikatu)
 
 
 
 
BIDALI
 

Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea

HITZAkide izan nahi dut
Aldatu zure pasahitza
Pasa hitza ondo aldatu da.
 
 
 
 
 
 
 
Aldatu
 
Oraindik ez zara HITZAkide?

Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaratik, modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.

Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea.

HITZAkide izan nahi dut

Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaratik, modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.