Bilatu
Sartu
  • izan HITZAKIDE
  • nor gara
  • zozketak
  • eskaintzak
  • denda
  • hemeroteka
Bilatu
  • Albisteak
    • Gaiak
      • Aisia
      • Ekonomia
      • Euskara
      • Gizartea
      • Hirigintza
      • Ingurumena
      • Jaiak
      • Kirola
      • Kultura
      • Politika
      • Udala
      • Orokorra
    • Herriak
      • Errenteria-Orereta
      • Lezo
      • Oiartzun
      • Pasaia
    • Generoak
      • Albisteak
      • Editorialak
      • Elkarrizketak
      • Erreportajeak
      • Iritzia
      • Kronikak
      • Publirreportajeak
  •  Multimedia
    • Argazkiak
    •  Bideoak
  • Agenda
    • Zerrenda
    • Hilabetea
    • Agendan parte hartu
  • Zozketak
  • Eskaintzak
  • Denda
  • ADIMEN ARTIFIZIALA
  • Zerbitzu gida
  • Nor gara
  • Argitalpen politika
  • Aniztasun politika
  • Pribatutasun politika
  • Cookieak
  • izan HITZAKIDE
  • nor gara
  • zozketak
  • eskaintzak
  • denda
  • hemeroteka
Sartu
Aisia

Zer gauza naturalagorik Jostakeitan eta euskaraz aritzea baino?

Lezo Herri Eskolako Euskara Talaia eta Txirbilla Aisialdi Taldea elkarlanean ari dira, familia giroan, euskararen erabilerari putzaldia emateko lau saioko egitasmoan: Jostakeitan.

Urko Etxebeste Petrirena
Lezo
2022/05/27

Azalean egitasmo sinplea da Lezokeitan: ordubetez bildu eta jolasean ibili lagun eta senideekin, kalean. Baina sakoneko helburuak dauzka: familien hizkuntza ohituretan era naturalean eragitea, elkar-eragina bilatzen duten jolas eta bestelako jardueren bitartez, euskararen erabilera haurrengan eta aldi berean gurasoen artean indar dadin, Lezoko euskararen erabilera orokorrean eragiteko. Eta elkarlanean. Lezo Herri Eskolako Euskara Talaiak eta Txirbilla Aisialdi Taldeak bat egin baitute egitasmoan, lehenen nahiak eta bigarrenen gaitasuna uztartuz. Batze naturala izan da. Lezoko Udalaren laguntza du egitasmoak.

Jostakeitanen mamira iristeko, atzera begirakoa egin du Jaione Azpiroz Euskara Talaiako kideak. Azaldu du 2014an sortu zutela Euskara Talaia Herri Eskolako gurasoen kezka batetik abiatuta: zentroaren barruan euskararen erabileran eragin nahi zuten. Hala, hiru frontetan lan ildoak garatzeari ekin zioten, ikasleekin, irakasle eta zuzendaritzarekin, nahiz gurasoekin. «Gurasoekin hitzaldiak, tailerrak eta bestelakoak antolatzen hasi ginen. Baina harago joan nahi genuen. Haiengan, eta haiekin elkarbizi diren haurrekin eragiteko Familia Lagunak egitasmoari ekin genion, eta horren barruan, besteak beste, Parketarrak egitasmoa landu izan dugu Urtxintxarekin. Txirbilla sortu zela jakin, eta noski, haiekin harremana egin eta Lezokeitan sortu dugu».

Txirbillako Aitzol Saizarrek zehaztu du Euskara Talaiaren proposamena jaso, landu, eta haientzat aukera ona zela iruditu zitzaiela. Aurrera egin zuten. Horrela, mugimendu jolasekin, hizkuntza errutina dutenekin, edo kantuekin ezaugarritu dituzte Jostakeitanen barruan egin beharrekoak, betiere, gurasoek ere parte hartzeko aukera dutela aintzat hartuta. «Txikienen kasuan gurasoek gehiago parte hartzen dute», azaldu du. Horrela, guraso euskaldunentzat elkargunea da egitasmoa; euskaraz mintzatzeko zailtasunak dituztenentzat mingaina askatzeko aukera da; eta euskaraz ez dakiten gurasoentzat hizkuntzara hurbiltzeko tresna. «Hiru profil horiek nahastean, hizkuntza ohituretan eragiteko aukera dago. Jolasen bitartez beti errazago egiten dira gauza horiek, haurrak tartean direla, ingurune atsegin eta dibertigarrian», azaldu du Azpirozek. Natural erabiltzen dute euskara Jostakeitanen dakitenek (haur zein guraso), eta era berean jasotzen dute ez dakitenek (gurasoek).



Zotz eta Potz
Jostakeitanen lehen bi saioak hilaren 11n eta 18an egin zituzten. Datozenak ekainaren 1ean eta 8an dira. Eguraldi egokiarekin Goiko Plazan bilduko dira, eskasarekin Herri Eskolako patioan. Dinamika Zotz eta Potz taldeetan banatu dute: lehenean 3-5 adin tarteko haurrak eta gurasoak daude, bestean 6-9 artean daudenak. 17:00etan elkartzen dira gaztetxoenak, 18:00etan helduxeagoak.

Bi eragileek garbi dute lau egun zehatz horietakoa ezin dela ulertu ekintza isolatu bezala. Jarraipena izan behar duela herrian euskararen erabileran aurrera egiteko. Alta, lehen bi saioen balorazioa oso ona izan dela azaldu dute, 100 partaideetatik hurbil izan direlako bietan. Azpirozek garbi du: «Kalean egiten dugu Herri Eskola eta herria bat ikusten ditugulako, ez dira aparteko gauzak. Herri Eskola barrukoak egin ditugu, baina garrantzitsua da kalera begira lan egitea». Zotztarrak eta potztarrak ekainaren lehen egunean eta 8an bilduko dira berriz ere. Ea zientoka diren Jostakeitan ariko direnak.

Azken berriak

Harpidetu zaitez gure buletin irekira!
Astekarko eduki nagusiak, asteko albiste ikusienak, martxan ditugun zozketa eta egitasmoak, asteburuko egitarauen agenda eta askoz gehiago!
Ostiralero zure posta elektronikoan.

Harpidetu

Datuak ondo jaso dira. Eskerrik asko.

Izen-abizenak eta posta elektronikoa sartu behar dira.

Posta elektronikoak ez du formatu zuzena.

Arazo bat gertatu da eta ezin izan da izena eman. Jarri gurekin harremanetan mesedez eta barkatu eragozpenak (Akatsaren kodea:).



Zerbitzu Gida

 

 

Agenda

Eguraldia

Iturria:tiempo.com

Azken 7 egunetako irakurrienak

 

 

Azken berriak

Harpidetu zaitez gure buletin irekira!
Astekarko eduki nagusiak, asteko albiste ikusienak, martxan ditugun zozketa eta egitasmoak, asteburuko egitarauen agenda eta askoz gehiago!
Ostiralero zure posta elektronikoan.

Harpidetu

Datuak ondo jaso dira. Eskerrik asko.

Izen-abizenak eta posta elektronikoa sartu behar dira.

Posta elektronikoak ez du formatu zuzena.

Arazo bat gertatu da eta ezin izan da izena eman. Jarri gurekin harremanetan mesedez eta barkatu eragozpenak (Akatsaren kodea:).

  • 943 34 03 30
  • oarsobidasoa@hitza.eus
  • Irun kalea 8, Errenteria-Orereta 20100
  • Nor gara
  • Argitalpen politika
  • Aniztasun politika
  • Pribatutasun politika
  • Cookieak
Babesleak:
Hasi saioa HITZAkide gisa

Saioa hasten baduzu, HITZAkide izatearen abantailak baliatu ahal izango dituzu.

HITZAkide naiz, baina oraindik ez dut kontua sortu SORTU KONTUA

Zure kontua ongi sortu da.

Hemendik aurrera, zure helbide elektronikoarekin eta pasahitzarekin konektatu ahal zara, HITZAkide izatearen abantaila guztiak baliatzeko.

Sartutako datuak ez dira zuzenak.
Zure kontua berretsi gabe dago.
 
 
 
(Pasahitza ahaztu duzu?)
 
 
SARTU
 
Pasahitz berria ezarri da eta zure helbide elektronikora bidali da.
Sartutako datuak ez dira zuzenak.
 
(Identifikatu)
 
 
 
 
BIDALI
 

Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea

HITZAkide izan nahi dut
Aldatu zure pasahitza
Pasa hitza ondo aldatu da.
 
 
 
 
 
 
 
Aldatu
 
Oraindik ez zara HITZAkide?

Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaratik, modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.

Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea.

HITZAkide izan nahi dut

Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaratik, modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.