Bilatu
Sartu
  • izan HITZAKIDE
  • nor gara
  • zozketak
  • eskaintzak
  • denda
  • hemeroteka
Bilatu
  • Albisteak
    • Gaiak
      • Aisia
      • Ekonomia
      • Euskara
      • Gizartea
      • Hirigintza
      • Ingurumena
      • Jaiak
      • Kirola
      • Kultura
      • Politika
      • Udala
      • Orokorra
    • Herriak
      • Errenteria-Orereta
      • Lezo
      • Oiartzun
      • Pasaia
    • Generoak
      • Albisteak
      • Editorialak
      • Elkarrizketak
      • Erreportajeak
      • Iritzia
      • Kronikak
      • Publirreportajeak
  •  Multimedia
    • Argazkiak
    •  Bideoak
  • Agenda
    • Zerrenda
    • Hilabetea
    • Agendan parte hartu
  • Zozketak
  • Eskaintzak
  • Denda
  • ADIMEN ARTIFIZIALA
  • Zerbitzu gida
  • Nor gara
  • Argitalpen politika
  • Aniztasun politika
  • Pribatutasun politika
  • Cookieak
  • izan HITZAKIDE
  • nor gara
  • zozketak
  • eskaintzak
  • denda
  • hemeroteka
Sartu
Gizartea

Gerakineko 3,3 milioi euro erabiliko ditu udalak proiektu ezberdinetarako

Guztira 41 proiektu sustatuko dira. Orotara, proiektu berriak, martxan daudenak eta kostuen igoerak areagotutakoak bultzatuko dira.

Jose Manuel Ferradas, Aizpea Otaegi eta Garazi Lopez de Etxezarreta.
Mikel Del Val Garcia
Errenteria-Orereta
2022/05/27

2021eko kontuak ixtearekin batera, Errenteriako Udalak izango duen gerakinaren zenbatekoa ezagutu da. Momentu hartan, 8,9 milioi euroko gerakin bat zuen udalak, eta 2021etik zetozen gastu konpromisoak txertatu ondoren, 2022an sortu daitezkeen behar berezietarako 4,3 milioi euro gelditu dira.

2022a 58 milioi euroko aurrekontuarekin abiatu zuen udalak. Hasieran txertatutako diruak, 1,3 milioi eurotako funts berezia eta orain bideratuko diren gerakineko 3,3 milioi euroekin, 68 milioi euro izango ditu udalak 2022an exekutatzeko.

Gaur goizean udalean eginiko agerraldian, Aizpea Otaegi alkateak, Garazi Lopez de Etxezarreta Ogasuneko zinegotziak eta Jose Manuel Ferradas Ingurumen zinegotziak aurkeztu dituzte gerakina erabiliaz bideratu nahi diren proiektuak eta aurrera eramateko erabiliko diren diru partidak. Guztira 3,3 milioi euro erabiliko dira proiektu berriak garatzeko.

Era berean, udal ordezkariek azpimarratu dute zuhurtziaz jokatuko dutela, eta beste milioi euro bat gordeko dutela gerakinean erabili gabe, edozein ezustekori aurre egin ahal izateko.

Gerakinen bidez aurrera eraman nahi diren neurriak asteartean, hilak 31, egingo den plenora eramango dira. 3,3 milioi eurotatik, 1,8 plenora doaz, eta 1,5 alkatearen dekretu bitartez onartuko dira, urgentzia duten neurriei ahalik eta azkarren ekiteko.

Gerakina erabiliaz, udalak bideratu nahi dituen proiektuak 14 departamentutako 41 proiektu sustatzeko izango dira. Honakoak dira proposamenak:

Proiektu berriak (0,8 milioi euro):

  • Galtzarabordako igerilekuaren klimatizazio makinaria aldatzeko 160.000 euro.
  • Aurtengo euriteek sortutako lurjauzien ondorioz ezpondak egingo dira hainbat puntutan. Horretarako, 200.000 euro bideratuko dira.
  • Gaztainoko igogailua egiteko 2022an 48.000 euro aurreikusi dira proiektua idatzi eta obrei ekiteko. 2023an 520.000 euro obra bukatzeko.
  • Beraun kalearen egokitzapenerako 2022an 180.000 euro aurreikusi dira. Honekin batera, konpromiso kreditu bidez, 2023an 520.000 euro eta 2024an 800.000 euro jasotzea onartuko da. Hartara, Beraun kalearen egokitzapenerako guztira 1,5 milioi euro aurreikusi dira.
  • Hainbat elkarteri diru laguntzak bideratuko zaizkie beren jarduna osatzeko. Guztira 92.000 euro.

Martxan dauden proiektuei bultzada (1,7 milioi euro):

Kasu honetan, dagoeneko diruz hornitutako proiektuei gehikuntza bat egingo zaie. Adibide gisa, Markolako estalpearen kasua dago. Estalpe hori eraikitzeko dagoeneko 500.000 euro daude partidan, eta egingo den gehikuntzarekin, 700.000 eurotan geldituko da.

  • Ur hornidura sarea konpontzeko eta urbanizazioetarako 320.000 euro.
  • Markolako estalpea egiteko 200.000 euro.
  • Galtzaraborda eta Pontikako erretiratuen elkarteetan obrak egiteko 196.000 euro.
  • Hirigintzako proiektuak idazteko 110.000 euro.
  • Kale garbiketa eta hondakin solidoen bilketa 172.000 euro. Igoera hau soldata igoerak gauzatzeko bideratuko da.
  • Hainbat udal eraikinetan egin beharreko interbentzioetarako 270.000 euro.
  • Kultur eskaintza osatzeko 50.000 euro.

Hainbat kostuen igoera (0,8 milioi euro):

  • Argiztapen publikorako 820.000 euro.
Azken berriak

Harpidetu zaitez gure buletin irekira!
Astekarko eduki nagusiak, asteko albiste ikusienak, martxan ditugun zozketa eta egitasmoak, asteburuko egitarauen agenda eta askoz gehiago!
Ostiralero zure posta elektronikoan.

Harpidetu

Datuak ondo jaso dira. Eskerrik asko.

Izen-abizenak eta posta elektronikoa sartu behar dira.

Posta elektronikoak ez du formatu zuzena.

Arazo bat gertatu da eta ezin izan da izena eman. Jarri gurekin harremanetan mesedez eta barkatu eragozpenak (Akatsaren kodea:).



Zerbitzu Gida

 

 

Agenda

Eguraldia

Iturria:tiempo.com

Azken 7 egunetako irakurrienak

 

 

Azken berriak

Harpidetu zaitez gure buletin irekira!
Astekarko eduki nagusiak, asteko albiste ikusienak, martxan ditugun zozketa eta egitasmoak, asteburuko egitarauen agenda eta askoz gehiago!
Ostiralero zure posta elektronikoan.

Harpidetu

Datuak ondo jaso dira. Eskerrik asko.

Izen-abizenak eta posta elektronikoa sartu behar dira.

Posta elektronikoak ez du formatu zuzena.

Arazo bat gertatu da eta ezin izan da izena eman. Jarri gurekin harremanetan mesedez eta barkatu eragozpenak (Akatsaren kodea:).

  • 943 34 03 30
  • oarsobidasoa@hitza.eus
  • Irun kalea 8, Errenteria-Orereta 20100
  • Nor gara
  • Argitalpen politika
  • Aniztasun politika
  • Pribatutasun politika
  • Cookieak
Babesleak:
Hasi saioa HITZAkide gisa

Saioa hasten baduzu, HITZAkide izatearen abantailak baliatu ahal izango dituzu.

HITZAkide naiz, baina oraindik ez dut kontua sortu SORTU KONTUA

Zure kontua ongi sortu da.

Hemendik aurrera, zure helbide elektronikoarekin eta pasahitzarekin konektatu ahal zara, HITZAkide izatearen abantaila guztiak baliatzeko.

Sartutako datuak ez dira zuzenak.
Zure kontua berretsi gabe dago.
 
 
 
(Pasahitza ahaztu duzu?)
 
 
SARTU
 
Pasahitz berria ezarri da eta zure helbide elektronikora bidali da.
Sartutako datuak ez dira zuzenak.
 
(Identifikatu)
 
 
 
 
BIDALI
 

Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea

HITZAkide izan nahi dut
Aldatu zure pasahitza
Pasa hitza ondo aldatu da.
 
 
 
 
 
 
 
Aldatu
 
Oraindik ez zara HITZAkide?

Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaratik, modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.

Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea.

HITZAkide izan nahi dut

Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaratik, modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.