'En-Contro', Kukairen proposamen berria
Ikus-entzunezko lan berria Kukairen eta hainbat artista italiarren artean sortu dute, Madril eta Erroma artean.
Kukai Dantza Taldeak azken asteetan egin duen lan berria argitaratu berri du: En-Contro. Proiektu berri hori ikus-entzunezko sorkuntza bat da, Kukai eta hainbat artista italiarren artean sortua. En-Contro Madril eta Erroma artean egindako lana da, Instituto di Cultura Italiana di Madrid, Etxepare Euskal Institutua eta Instituto Cervantes de Romaren lankidetzarekin.
Hona hemen Kukairen azken lanaren bideoa: