Bilatu
Sartu
  • izan HITZAKIDE
  • nor gara
  • zozketak
  • eskaintzak
  • denda
  • hemeroteka
Bilatu
  • Albisteak
    • Gaiak
      • Aisia
      • Ekonomia
      • Euskara
      • Gizartea
      • Hirigintza
      • Ingurumena
      • Jaiak
      • Kirola
      • Kultura
      • Politika
      • Udala
      • Orokorra
    • Herriak
      • Errenteria-Orereta
      • Lezo
      • Oiartzun
      • Pasaia
    • Generoak
      • Albisteak
      • Editorialak
      • Elkarrizketak
      • Erreportajeak
      • Iritzia
      • Kronikak
      • Publirreportajeak
  •  Multimedia
    • Argazkiak
    •  Bideoak
  • Agenda
    • Zerrenda
    • Hilabetea
    • Agendan parte hartu
  • Zozketak
  • Eskaintzak
  • Denda
  • ADIMEN ARTIFIZIALA
  • Zerbitzu gida
  • Nor gara
  • Argitalpen politika
  • Aniztasun politika
  • Pribatutasun politika
  • Cookieak
  • izan HITZAKIDE
  • nor gara
  • zozketak
  • eskaintzak
  • denda
  • hemeroteka
Sartu
Udala

Udaleko langileen postuak egonkortzeko akordioa egin dute bi aldeek

Udalak lan eskaintza publikoko 77 postu aterako ditu lehiaketara. Langileen Batzordea pozik agertu da, baina "azken pauso bat" falta dute.

Udal arduradunekin negoziatzen aritu da Langile Batzordea azken hilotan.
Olaia Gerendiain
Pasaia
2022/05/31

Pasaiako Udalak aditzera eman du 2022ko ezohiko lan eskaintza publikoa (LEP) onartu dutela arduradunek, “enplegu publikoa egonkortzeko eta udaleko bitartekotasuna murrizteko” asmoz. Guztira 77 lanpostu aterako dira, gehienak (68) lehiaketa bidez, eta 9k oposizioak egin beharko dituzte.

Funtzionarioentzako plaza horiek eskuratzeko prozesua bukatuta, udaleko bitartekotasuna %53tik %13ra jaitsiko da. Behin-behinekotasun hori aspaldian metatzen ari zen administrazio publikoetan Alderdi Popularraren gobernuak bere garaian ezarritako mugak medio. Testuinguru horretan, kaleak hartu zituzten Pasaiako Udaleko langileek euren babesgabetasuna salatzeko, eta negoziazioei ekin zieten orduan.

Langileak: pozik baina lasaitu gabe
Langile Batzordeko eledun Aitor Oteiza “pozik” agertu da LEP ateratzeko lortu duten akordioarekin. Prozesua hiru fasetan banatu du: lehen biak itxi dituzte jada, langileen egoera salatu eta eskaintza publikoa ateratzeko negoziazioak bukatuta. Hirugarrenean murgilduko dira orain, izan ere, ez baitago dena irabazita: “Prozesu selektiboaren baldintzak zehaztu behar dira oraindik; zein plaza aterako diren badakigu, baina zein baldintzatan aterako diren, ez”.

77 lanpostu horietako 75 udaleko karguetarako dira, eta beste biak euskaltegian lan egiteko. Udaleko lanpostu horietatik 66 lehiaketara aterako dira, eta beste 9ak bete nahi dituztenek, aldiz, lehiaketa-oposizioa egin beharko dute horiek eskuratzeko. Egoera horren gaineko irakurketa egin du Oteizak: “Ohiko lehiaketak merituen bitartez egiten dira, baina negoziatu beharko dugu meritu horiek zein diren”.

Presidentearen ustez badira, ezbairik gabe, lehiaketan puntuak eman beharko lituzketen aspektuak: “Ikusi beharko da lan horrekin esperientzia zenbateraino kontuan hartzen den, eta baloratzen ote den, adibidez, esperientzia hori udal honetan bertan edo kanpoan izatea berdina ote den”.

Oposizioei dagokienez, argi dute ere zer eskatu nahi duten: azterketak baztertzaileak izan ez daitezen. “Alegia”, zehaztu du, “gutxieneko nota ez dadin egon, edota oso baxua izan dadin”. Horrez gain, azterketen formatuak aztertu beharko direla ere uste du Oteizak, esanguratsuagotzat jo baitu gaitasun eta eskarmentu praktikoa izatea, teorikoa baino. “Eguneroko lanak egitea baloratu beharko litzateke, eta ez teoria hutsa”.

3 eta 5 urte bitarteko lan esperientzia duten udaleko langileek egin beharko dituzte oposizio bidezko lehiaketak; hortik gorako ibilbidea duten langileek, ordea, lehiaketa bidez eskuratu ahal izango dituzte udaleko postuak.

Erlazionatutako edukia[Erreportajea] Behin-behineko lanpostuak egonkortzeko, denbora behar
Azken berriak

Harpidetu zaitez gure buletin irekira!
Astekarko eduki nagusiak, asteko albiste ikusienak, martxan ditugun zozketa eta egitasmoak, asteburuko egitarauen agenda eta askoz gehiago!
Ostiralero zure posta elektronikoan.

Harpidetu

Datuak ondo jaso dira. Eskerrik asko.

Izen-abizenak eta posta elektronikoa sartu behar dira.

Posta elektronikoak ez du formatu zuzena.

Arazo bat gertatu da eta ezin izan da izena eman. Jarri gurekin harremanetan mesedez eta barkatu eragozpenak (Akatsaren kodea:).



Zerbitzu Gida

 

 

Agenda

Eguraldia

Iturria:tiempo.com

Azken 7 egunetako irakurrienak

 

 

Azken berriak

Harpidetu zaitez gure buletin irekira!
Astekarko eduki nagusiak, asteko albiste ikusienak, martxan ditugun zozketa eta egitasmoak, asteburuko egitarauen agenda eta askoz gehiago!
Ostiralero zure posta elektronikoan.

Harpidetu

Datuak ondo jaso dira. Eskerrik asko.

Izen-abizenak eta posta elektronikoa sartu behar dira.

Posta elektronikoak ez du formatu zuzena.

Arazo bat gertatu da eta ezin izan da izena eman. Jarri gurekin harremanetan mesedez eta barkatu eragozpenak (Akatsaren kodea:).

  • 943 34 03 30
  • oarsobidasoa@hitza.eus
  • Irun kalea 8, Errenteria-Orereta 20100
  • Nor gara
  • Argitalpen politika
  • Aniztasun politika
  • Pribatutasun politika
  • Cookieak
Babesleak:
Hasi saioa HITZAkide gisa

Saioa hasten baduzu, HITZAkide izatearen abantailak baliatu ahal izango dituzu.

HITZAkide naiz, baina oraindik ez dut kontua sortu SORTU KONTUA

Zure kontua ongi sortu da.

Hemendik aurrera, zure helbide elektronikoarekin eta pasahitzarekin konektatu ahal zara, HITZAkide izatearen abantaila guztiak baliatzeko.

Sartutako datuak ez dira zuzenak.
Zure kontua berretsi gabe dago.
 
 
 
(Pasahitza ahaztu duzu?)
 
 
SARTU
 
Pasahitz berria ezarri da eta zure helbide elektronikora bidali da.
Sartutako datuak ez dira zuzenak.
 
(Identifikatu)
 
 
 
 
BIDALI
 

Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea

HITZAkide izan nahi dut
Aldatu zure pasahitza
Pasa hitza ondo aldatu da.
 
 
 
 
 
 
 
Aldatu
 
Oraindik ez zara HITZAkide?

Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaratik, modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.

Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea.

HITZAkide izan nahi dut

Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaratik, modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.