Plazan egitekoak ziren lanak atzeratu dituzte
Maiatzaren bukaeran egitekoak ziren hirigintza lan horiek. Obrak hasi baino lehen horien berri emango du udalak.
Lezoko Udalak adierazi du maiatzaren bukaeran Gurutze Santuaren plazaren sarbidean egitekoak ziren atzeratu egin direla. Aste batzuk barru egingo dituzte hirigintza lan horiek, eta hasi baino lehen, udalak horien berri emango du ibilgailuen trafikoan batez ere aldaketak eragingo dituelako.