2022/6/1

Ezkaraiko San Lorenzora irteera antolatu du Urdaburuk

Izena emateko epea zabalik da, irteerara joateko prezioa 60 eurokoa da, eta plaza mugatuak daude.

Eguzkik ibaira zuzenean doazen isuriekin amaitzeko eskatu du

Oiartzungo arroan dauden lau udalerrietako hautetsiei zuzendu zaie egoerari amaiera emateko eskatzeko.

Tokiko gobernantzaz hausnartuko dute bi egunez Lekuona Fabrikan.

Ikasteko gune berria irekiko du Udalak

Lekuona Fabrikaz aparte, Reina Aretoa egokituko da ekainaren 4tik uztailaren 17ra ikasturte-amaierako azterketak prestatzeko ikasketa gunea izateko.

Igandeko Intxixu Trailen izena eman daiteke oraindik

Ostiralean itxiko dute zazpigarren edizioan izena emateko epea, baina igandean bertan ere apuntatzeko aukera egongo da, lasterketa hasi baino lehen. Momentuz, 120 lagun baino gehiago apuntatu dira.

Musikaldiak Trintxerpe eta San Pedron ospatuko ditu zilarrezko ezteiak

25 urte beteko ditu aurten Euskal Herriko Musika Eskolen jaiak. Ospatzeko, EAEko eskolatako 2.400dik gora ikaslek musikaz blaituko dute badia.

udaletxea oiartzun

Komunikazio ez bortitzaz ariko da Nerea Mendizabal hezitzailea

Haur eta nerabeen gurasoentzako Treba izeneko tailerra antolatu dute udalak eta aldundiak elkarlanean. Astelehenean egingo dute.

Furgobaratza lezo

Ongarriztaketa tailerra Furgobaratzaren eskutik

Furgobaratza Errenteria-Oreretako Baratze Parkean egongo da ekainaren 7an, 18:00etatik 19:30era.

Energia berriztagarrien komunitatea osatu nahi du herritar talde batek

"Burujabetza energetikoaren bidea jorratzeko asmotan" hasi dira lanean, udalarekin eta Goiener kooperatibaren laguntzarekin. Hilaren 9an lehen bilera irekia egingo dute.

iat motorrak oiartzun

Ziklomotorrek IATa pasa ahal izango dute Errenterian

Ekainaren 16an eta 23an, 08.30etik 14:15era, Grupo Itevelesak eskainiko du aukera hori Masti-Loidiko Udaltzaingoaren instalazioetan.

Plazan egitekoak ziren lanak atzeratu dituzte

Maiatzaren bukaeran egitekoak ziren hirigintza lan horiek. Obrak hasi baino lehen horien berri emango du udalak.

Gehiago