Komunikazio ez bortitzaz ariko da Nerea Mendizabal hezitzailea

Haur eta nerabeen gurasoentzako Treba izeneko tailerra antolatu dute udalak eta aldundiak elkarlanean. Astelehenean egingo dute.

udaletxea oiartzun

Haur eta nerabeen gurasoentzako Treba izeneko tailerra antolatu dute udalak eta aldundiak elkarlanean. Astelehenean egingo dute, 17:30ean, udaletxeko pleno areto nagusian. Bertan, Nerea Mendizabal hezitzailea komunikazio ez bortitzaren inguruan ariko da.

Udalak jakinarazi du ez dela izena eman beharrik saioan parte hartzeko. Informazio gehiago nahi dutenek, helbide honetara idatz dezakete.

Azken berriak

Harpidetu zaitez gure buletin irekira!
Astekarko eduki nagusiak, asteko albiste ikusienak, martxan ditugun zozketa eta egitasmoak, asteburuko egitarauen agenda eta askoz gehiago!
Ostiralero zure posta elektronikoan.