Bilatu
Sartu
  • izan HITZAKIDE
  • nor gara
  • zozketak
  • eskaintzak
  • denda
  • hemeroteka
Bilatu
  • Albisteak
    • Gaiak
      • Aisia
      • Ekonomia
      • Euskara
      • Gizartea
      • Hirigintza
      • Ingurumena
      • Jaiak
      • Kirola
      • Kultura
      • Politika
      • Udala
      • Orokorra
    • Herriak
      • Errenteria-Orereta
      • Lezo
      • Oiartzun
      • Pasaia
    • Generoak
      • Albisteak
      • Editorialak
      • Elkarrizketak
      • Erreportajeak
      • Iritzia
      • Kronikak
      • Publirreportajeak
  •  Multimedia
    • Argazkiak
    •  Bideoak
  • Agenda
    • Zerrenda
    • Hilabetea
    • Agendan parte hartu
  • Zozketak
  • Eskaintzak
  • Denda
  • ADIMEN ARTIFIZIALA
  • Zerbitzu gida
  • Nor gara
  • Argitalpen politika
  • Aniztasun politika
  • Pribatutasun politika
  • Cookieak
  • izan HITZAKIDE
  • nor gara
  • zozketak
  • eskaintzak
  • denda
  • hemeroteka
Sartu
Kultura

Musikaldiak Trintxerpe eta San Pedron ospatuko ditu zilarrezko ezteiak

25 urte beteko ditu aurten Euskal Herriko Musika Eskolen jaiak. Ospatzeko, EAEko eskolatako 2.400dik gora ikaslek musikaz blaituko dute badia.

2022ko Euskal Herriko Trikitilari Eguneko irudi hau errepikatuko da Trintxerpen larunbatean.
Olaia Gerendiain
Pasaia
2022/06/01

Musikaldiak, Euskal Herriko Musika Eskolen jaiak, mende laurdena beteko du aurten, eta urtemuga ospatzeko hastapenetara bueltatzea erabaki dute antolatzaileek: lehendabiziko jaialdian bezala, Pasaian egingo da aurten ere musikaren festa handia, eta Pasaia Musikali egokitu zaio antolakuntzaren buru izatea.

Ez da kasualitatea Illunbe Musika Elkartearen 50. urteurrena izatea justu aurten; eragileari aitortza egiteko modua ere izango da Musikaldia.

Gipuzkoa, Araba eta Bizkaiko 50 eskolatako ikasle eta irakasleek “musika elkarrekin egingo dute” datorren larunbatean Trintxerpe eta San Pedroko kaleetan barrena. 2.467 musikari arituko dira, guztira, Pasaian, gonbidatutako talde profesional batekin batera. Honako multzoetan elkartuko dira artistak:

  • 388 lagun, trikiti eta pandero jotzaileen kalejira handi batean.
  • 650etik gora ahotseko abesbatza.
  • 300 musikarik osaturiko banda.
  • 180 txistulariren alardea.
  • Ia 200 kideko orkestra sinfonikoa.
  • 100 laguneko akordeoi orkestra.
  • 90 gitarrako talde bat.
  • Piano, ganbera eta perkusioarekin arituko diren 85 partaide.
  • Badiako ontzi batetik arituko diren 30 albokari, dultzainero eta gaitero.
  • 130 laguneko konbo handi bat.
  • Hainbat estilotako 310 dantza ikasle.

Esan bezala, datorren larunbatean, hilak 4, hartuko du lur Musikaldiak udalerrian. Zehazki, 09:45ean emango diote jaiari hasiera, Trintxerpeko Gernika plazan; bertan egingo dute inaugurazio ekitaldia eta, hori bukatuta, Pasaia Musikal eskolako musikariek Josu Elberdin sanpedrotarrak konposaturiko abestia joko dute.

Egunean zehar herriko zenbait gune musikaz bete ondoren, jaialdiari bukaera emango dio Rockalean taldeak Euskadi etorbidean. Bertan arituko dira 16:30etik 18:30era. “Egonezinik itxaroten zaituztegu”, egin dute gonbidapena antolatzaileek, “musikaren egun handia izango da!”. Horra hor programa zehatza:

  • Egitaraua
    09:00. Parte hartzaileak iritsiko dira.
    09:45. Trintxerpeko Euskadi etorbideko oholtzan, aurkezpen ekitaldia.
    10:45. Albokari, gaitero eta dultzaineroen itsas kalejira badiatik, Trintxerpeko ontziralekutik abiatuta.
    10:45. Trintxerpeko Serafin Esnaola plazan, perkusio gunea.
    11:00. Trintxerpeko Gudarien Plazatik, trikitilari eta pandero joleen kalejira.
    11:00. Trintxerpeko Gernika plazako oholtzan, dantza taldeen emanaldiak.
    11:15. Trintxerpeko Aranederreko pistetan, orkestra sinfonikoa.
    11:30. San Pedroko elizako gunean, gitarra gunea.
    12:00. Trintxerpeko Serafin Esnaola plazan, txistularien alardea.
    12:00. San Pedroko Udal Aretoko eremuan, ganbera eta piano gunea.
    12:45. Trintxerpeko Aranederreko pistetan, musika banda.
    13:15. San Pedroko lonjako plazan, abesbatza.
    13:30. Trintxerpeko Serafin Esnaola plazan, akordeoi orkestra.
    14:00. Trintxerpeko Euskadi etorbideko karpan, konboa.
    16:30-18:30. Trintxerpeko Euskadi etorbidean, Rockalean.
Azken berriak

Harpidetu zaitez gure buletin irekira!
Astekarko eduki nagusiak, asteko albiste ikusienak, martxan ditugun zozketa eta egitasmoak, asteburuko egitarauen agenda eta askoz gehiago!
Ostiralero zure posta elektronikoan.

Harpidetu

Datuak ondo jaso dira. Eskerrik asko.

Izen-abizenak eta posta elektronikoa sartu behar dira.

Posta elektronikoak ez du formatu zuzena.

Arazo bat gertatu da eta ezin izan da izena eman. Jarri gurekin harremanetan mesedez eta barkatu eragozpenak (Akatsaren kodea:).



Zerbitzu Gida

 

 

Agenda

Eguraldia

Iturria:tiempo.com

Azken 7 egunetako irakurrienak

 

 

Azken berriak

Harpidetu zaitez gure buletin irekira!
Astekarko eduki nagusiak, asteko albiste ikusienak, martxan ditugun zozketa eta egitasmoak, asteburuko egitarauen agenda eta askoz gehiago!
Ostiralero zure posta elektronikoan.

Harpidetu

Datuak ondo jaso dira. Eskerrik asko.

Izen-abizenak eta posta elektronikoa sartu behar dira.

Posta elektronikoak ez du formatu zuzena.

Arazo bat gertatu da eta ezin izan da izena eman. Jarri gurekin harremanetan mesedez eta barkatu eragozpenak (Akatsaren kodea:).

  • 943 34 03 30
  • oarsobidasoa@hitza.eus
  • Irun kalea 8, Errenteria-Orereta 20100
  • Nor gara
  • Argitalpen politika
  • Aniztasun politika
  • Pribatutasun politika
  • Cookieak
Babesleak:
Hasi saioa HITZAkide gisa

Saioa hasten baduzu, HITZAkide izatearen abantailak baliatu ahal izango dituzu.

HITZAkide naiz, baina oraindik ez dut kontua sortu SORTU KONTUA

Zure kontua ongi sortu da.

Hemendik aurrera, zure helbide elektronikoarekin eta pasahitzarekin konektatu ahal zara, HITZAkide izatearen abantaila guztiak baliatzeko.

Sartutako datuak ez dira zuzenak.
Zure kontua berretsi gabe dago.
 
 
 
(Pasahitza ahaztu duzu?)
 
 
SARTU
 
Pasahitz berria ezarri da eta zure helbide elektronikora bidali da.
Sartutako datuak ez dira zuzenak.
 
(Identifikatu)
 
 
 
 
BIDALI
 

Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea

HITZAkide izan nahi dut
Aldatu zure pasahitza
Pasa hitza ondo aldatu da.
 
 
 
 
 
 
 
Aldatu
 
Oraindik ez zara HITZAkide?

Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaratik, modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.

Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea.

HITZAkide izan nahi dut

Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaratik, modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.