Bilatu
Sartu
  • izan HITZAKIDE
  • nor gara
  • zozketak
  • eskaintzak
  • denda
  • hemeroteka
Bilatu
  • Albisteak
    • Gaiak
      • Aisia
      • Ekonomia
      • Euskara
      • Gizartea
      • Hirigintza
      • Ingurumena
      • Jaiak
      • Kirola
      • Kultura
      • Politika
      • Udala
      • Orokorra
    • Herriak
      • Errenteria-Orereta
      • Lezo
      • Oiartzun
      • Pasaia
    • Generoak
      • Albisteak
      • Editorialak
      • Elkarrizketak
      • Erreportajeak
      • Iritzia
      • Kronikak
      • Publirreportajeak
  •  Multimedia
    • Argazkiak
    •  Bideoak
  • Podkastak
  • Agenda
    • Zerrenda
    • Hilabetea
    • Agendan parte hartu
  • Zozketak
  • ADIMEN ARTIFIZIALA
  • Gidak
    • Bertara Bertatik
    • Plazara Plazatik
  • Nor gara
  • izan HITZAKIDE
  • nor gara
  • zozketak
  • eskaintzak
  • denda
  • hemeroteka
Sartu
Ingurumena

Eskolako Agenda 2030eko lanketa aurkeztu diote ikasleek alkateari

15. Garapen Jasangarrien Helburuekin bat eginez, larreak, zelaiak eta landare itsutasuna izan dute aztergai oraingoan.

Ikasleak eta udal ordezkariak, pleno aretoan.
Mikel Del Val Garcia
Errenteria-Orereta
2022/06/02

Asteartean, Eskolako Agenda 2030 programan parte hartzen duten Errenteria-Oreretako ikastetxeetako ikasle, irakasle eta ordezkariak udaletxeko pleno aretoan bildu ziren Aizpea Otaegi alkateari proiektuaren baitan egindako lanketaren diagnostikoa aurkezteko eta beraien konpromisoak eta proposamenak helarazteko. Programan parte hartu duten zortzi ikastetxeak Bizarain LHI, Cristobal Gamon LHI, Don Bosco LHI, Egiluze Ikastetxea, Koldo Mitxelena BHI, Orereta Ikastola eta Telleri Alde Ikastetxea dira.

Ikasleek aurten 15. Garapen Jasangarrien Helburuarekin jarraitu dute, eta oraingoan, larreak, zelaiak eta landare itsutasunaren inguruko azterketa egin dute.

Ikasleek ateratako ondorioen arabera, ohartu dira landareen artean itsu gaudela, oharkabean pasatzen baikara haien ondotik. Ikasleek diote belarra oso maiz mozten delako izan daitekeela eta landareei loratzeko nahiko denborarik uzten ez zaielako. Horren harira, ikastetxean bertan edo handik gertu duten belardi zati bat hesitu eta loreak hazten utzi dituzte, ondoren loratutako espezieak ezagutu eta aztertzeko.

Horrez gain, baserrietara ere hainbat bisita egin dituzte, baserritarrentzat zelaiak eta belarrak duten garrantziaz jabetzeko. Gainera, Gipuzkoako beste 50 ikastetxerekin batera, Txikipedia osatzeko Loratu Sarea proiektuan aritu dira. Ikasle guztien artean landareen fitxak egin eta sarera igo dituzte, eta argazki horietako asko udaletxeko pleno aretoan ezarri zituzten asteartean.

Honakoak dira ikasleek hartutako konpromisoak:

  1. Gure inguruarekin egunerokoan errespetuz gozatzen ikasiko dugu.
  2. Ez ditugu zelaiak zikinduko eta gure hondakinak dagokion edukiontzian utziko ditugu.
  3. Arreta handiagoa jarriko dugu naturan.
  4. Intsektu eta antzeko animalia txikiak bakean utziko ditugu eta beraien bizitokia zainduko dugu.
  5. Gure inguruko landareak ezagutzen eta identifikatzen saiatuko gara.
  6. Zelaietako landareak ez ditugu moztuko.
  7. Ingurune naturalean lasai ibiliko gara zaratarik egin gabe.
  8. Ikaitakoa gure ingurukoan artean zabalduko dugu.
  9. Herrian antolatzen diren zuhaitz eta lore landaketetan parte hartuko dugu.
  10. Baserritarren lana hobeto baloratuko dugu.

Hartutako konpromisoez gain, ikasleek ere proposamenak egin dizkiote udalari. Ikasleek identifikatu dute landareen informazio eza dagoela, eta horren aurrean, baliabide ezberdinak martxan jartzea eskatu dute: panelak, tailerrak, erronkak sare sozialetan, Wordl jokoa edota ibilbide antolatuak eta gidatuak.

Horrez gain, herri barruko belazeak zaintzea nahi dute, eta eraikuntzaren bat egiten denean, inguruan berdeguneak jartzeko beharra azaldu dute. Eta zuhaitzen bat kendu behar izanez gero, beste nonbait landatzerik ba ote dagoen pentsatzea eskatu dute.

Denbora horretan aztertu dituzten parajeetan zaborra topatu dutenez, herri mailan garbiketa jardueran antolatzea ere eskatu diote alkateari, eta zorrotzagoak izatea nahiko lukete arauak errespetatzen ez dituztenekin. Azkenik, baserritarrek dituzten zailtasunetan jabetuz, beraien bizimodua mantentzen laguntzeko ahaleginak egin behar direla aipatu dute, hala nola, baserrietara daramaten bideak txukun mantentzea edota bertako produktuak kontsumitzea sustatzea.

Aizpea Otaegi alkateak egindako lana eta ekarpen guztiengatik eskerrak eman zizkien ikasleei, eta alkateak kontuan izango dituztela esan zien.

Azken berriak

Harpidetu zaitez gure buletin irekira!
Astekarko eduki nagusiak, asteko albiste ikusienak, martxan ditugun zozketa eta egitasmoak, asteburuko egitarauen agenda eta askoz gehiago!
Ostiralero zure posta elektronikoan.

Harpidetu

Datuak ondo jaso dira. Eskerrik asko.

Izen-abizenak eta posta elektronikoa sartu behar dira.

Posta elektronikoak ez du formatu zuzena.

Arazo bat gertatu da eta ezin izan da izena eman. Jarri gurekin harremanetan mesedez eta barkatu eragozpenak (Akatsaren kodea:).

Zerbitzu Gida

 

 

Agenda

Eguraldia

Iturria:tiempo.com

Azken 7 egunetako irakurrienak

 

 

Gipuzkoa

Euskal Herria, Gipuzkoa

Alokairu kontratua amaituta etxetik egotzi nahi dituzten hamahiru familiaren egoeraz ohartarazi du Kaleratzeak Stop plataformak

Euskal Herria, Gipuzkoa

Tabuak kutxatik aterata, giro ederrean ospatu dute Inurri Eguna Usurbilen

Kultura, Gipuzkoa

Nazioarteko artistak eta euskal musikariak izango dira Boga Boga jaialdian

Gipuzkoa, Euskal Herria

Joseba Zalakain izango da Gipuzkoako Zainketen eta Gizarte Politiken Ebaluaziorako Agentziako zuzendaria

Euskal Herria, Gipuzkoa

EH Bilduren Gipuzkoako Mahai Politikoak Maddalen Iriarte proposatu du ahaldun nagusirako hautagai izateko

Euskal Herria, Gipuzkoa

Ertzaintzak zaintza kameren grabaketak eskatu dizkie Azpeitiko saltokiei, hiltzailea aurkitzeko lagungarri izanen direlakoan

Euskal Herria, Gipuzkoa

Ertzaintzak Azpeitiko hainbat etxebizitza miatu ditu, baina ustez taxilaria hil zuen susmagarria aurkitu ez

Gipuzkoa, Euskal Herria

Gipuzkoako Foru Aldundiak politika publikoek pertsonen bizi kalitatean duten eragina neurtzeko agentzia bat sortu du

Gipuzkoa, Bizigiro

Etxe baten usain goxoa

Euskal Herria, Gipuzkoa

Elkartasuna «kriminalizatzea» leporatu dio Donostiako Harrera Sareak Insaustiri

Gipuzkoako Artzain Eguna irailaren 6an egingo dute, Legazpin

Kultura, Gipuzkoa

Naomi Watts aktoreak ere jasoko du Zinemaldiaren Donostia saria aurten

Azken berriak

Harpidetu zaitez gure buletin irekira!
Astekarko eduki nagusiak, asteko albiste ikusienak, martxan ditugun zozketa eta egitasmoak, asteburuko egitarauen agenda eta askoz gehiago!
Ostiralero zure posta elektronikoan.

Harpidetu

Datuak ondo jaso dira. Eskerrik asko.

Izen-abizenak eta posta elektronikoa sartu behar dira.

Posta elektronikoak ez du formatu zuzena.

Arazo bat gertatu da eta ezin izan da izena eman. Jarri gurekin harremanetan mesedez eta barkatu eragozpenak (Akatsaren kodea:).

  • 943 34 03 30
  • oarsobidasoa@hitza.eus
  • Nafarroa etorbidea 26, Errenteria-Orereta 20100
  • Nor gara
  • Argitalpen politika
  • Aniztasun politika
  • Pribatutasun politika
  • Cookieak
Babesleak:
Hasi saioa HITZAkide gisa

Saioa hasten baduzu, HITZAkide izatearen abantailak baliatu ahal izango dituzu.

HITZAkide naiz, baina oraindik ez dut kontua sortu SORTU KONTUA

Zure kontua ongi sortu da.

Hemendik aurrera, zure helbide elektronikoarekin eta pasahitzarekin konektatu ahal zara, HITZAkide izatearen abantaila guztiak baliatzeko.

Sartutako datuak ez dira zuzenak.
Zure kontua berretsi gabe dago.
 
 
 
(Pasahitza ahaztu duzu?)
 
 
SARTU
 
Pasahitz berria ezarri da eta zure helbide elektronikora bidali da.
Sartutako datuak ez dira zuzenak.
 
(Identifikatu)
 
 
 
 
BIDALI
 

Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea

HITZAkide izan nahi dut
Aldatu zure pasahitza
Pasa hitza ondo aldatu da.
 
 
 
 
 
 
 
Aldatu
 
Oraindik ez zara HITZAkide?

Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaratik, modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.

Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea.

HITZAkide izan nahi dut

Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaratik, modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.